Fernando Torre.
Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 10 Azaroa, 2025

Kata School Euskadik laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko

Enpresak I+G arlora bideratzen du urtean fakturatutakoaren % 15.
-

Kata School Euskadi aholkularitza-enpresak laguntzaile digital adimenduna eskaintzen du industriako ETE-en lehiakortasuna hobetzeko. Fakturazioaren % 15 baino gehiago bideratzen du I+Gren arlora, berrikuntza digitalera batik bat.

Enpresa 2020 amaieran sortu zen, industriako ETE-ek emaitza jasangarriak lortzeko “etengabe hobetzeko kultura sortzeko” zuten beharrari erantzuteko. “Ikuspegi tradizionalek ez zuten hori finkatzea lortzen”. Antolaketa-kultura eraldatzeko asmoz sortu ginen, Toyota Kataren diziplina aurreratuaren bitartez. Sistema horrek etengabe hobetzeko ohitura sortzen du lider eta prozesu bakoitzean”, azaldu du Fernando Torre zuzendariak.

Munduko Kata School sareko 30 kideetako bat da enpresa, eta tokiko ikuspegia eskaintzen du Euskadin, baina lankidetza globalaren barruan, kudeaketaren eta bikaintasunaren ikuspegietan eguneratuta egoteko.

Erreferentea bihurtu da Toyota Kata praktikan, “Toyota Production Systemen esentzian”. 2025ean “Mi Coach IA” gure 24/7 laguntzaile digital adimenduna sortzea mugarri nagusia izan da I+Gren arloan. Garapen disruptibo horri esker, gure coaching Kata eredua erakunde bakoitzeko maila guztietara eraman dezakegu, pentsamendu zientifikoa eta etengabeko hobekuntza bermatuz. Euskadiko enpresek hobetzeko eta erresilientziarako beren sare propioa sortzeko gida aditua gara”.

Lehiakortasuna eraldatu eta helburu estrategikoak lortu nahi dituzten industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainak dira haien bezero nagusiak. “Operazioaren bikaintasunaren arloko aholkularitza eta coachinga eskaintzen dugu Toyota Kataren gure ikuspegiarekin. Ikuspegi hori esperientzia praktikoaren transferentzian oinarritzen da: erakutsi egiten dugu, elkarrekin egiten dugu eta bezeroak berea egiten du, hobekuntzak egiten dituen bitartean ikasiz”.

Adimen artifizialaren ezarpenak bultzatuta, datozen urteetan 1,2 milioi euroko fakturazioa lortzeko plan estrategikoa dute.

I+G da bere bereizgarritasunaren motorra eta urteko fakturazioaren % 15 baino gehiago bideratzen du arlo horretara. “Arreta berezia jartzen dugu berrikuntza digitalean, Toyota Kataren praktika aurreratua abangoardiako soluzioetan integratzeko. Coaching-elkarrizketa simulatzen duten adimen artifizial sortzaileko ereduen garapenean eta entrenamenduan dago espezializatuta gure ekipoa, eta, hala, enpresek hobekuntza lortzeko eta mantentzeko duten modua eraldatzen dugu.

Mi Coach IA laguntzaile digital adimenduna “lidergoa eta etengabe hobetzeko ohitura estandarizatzeko munduko tresna liderra” bihurtzea da datozen urteetarako erronka. Gure helburua da Toyota Kata modeloaren ezarpenean esponentzialki eskalatzea, gure coaching hibridoaren bitartez”.

Enpresaren asmoa da industriako ETE bakoitzak bere helburu estrategikoak betetzea eta “etengabeko hobekuntzarako barne-kultura eraikitzea. Gure asmoa da gure bezeroak modu autonomoan ikasten duten eta egokitzen diren erakunde bihurtzea, Euskadiko enpresa-ehunduraren lehiakortasuna eraldatzeko”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

Cybertix:  “Zibersegurtasunak  ezin  du  ez  erreaktiboa,  ez  inprobisatua  izan”
04/12/2025 Zibersegurtasuna

Cybertix: “Zibersegurtasunak ezin du ez erreaktiboa, ez inprobisatua izan”

Lorenzo Díaz de Apodaca enpresako CEOak ohartarazi du edozein ETEk izan dezakeela babes-maila gorena tresna egokiei, AAri eta ikuspegi kultural sendoari esker

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Duara:  “Besteentzat  hondakina  dena,  guretzat  lehengaia  da”
04/12/2025 Ekintzailetza

Duara: “Besteentzat hondakina dena, guretzat lehengaia da”

Bilboko berrikuntza-agentziak moda iraunkorreko zuzeneko lehiaketak antolatzen ditu, lankidetza-eredu zirkular eta ekosistemarekiko errespetuzko baten aldeko apustua indartzeko.

Betsaide,  adimen  artifizialaren  bitartez  digitalizazioa  sustatzen  duen  Bizkaiko  galdaketa-enpresa

Betsaide, adimen artifizialaren bitartez digitalizazioa sustatzen duen Bizkaiko galdaketa-enpresa

Elorrioko enpresak eskari komertzialen automatizazio-sistema adimenduna garatzeko erabili du SPRI Taldearen dirulaguntza.

Kroketak.eus,  bi  ekintzaile  arabarren  omenaldia  euskal  gastronomiari
03/12/2025 Ekintzailetza

Kroketak.eus, bi ekintzaile arabarren omenaldia euskal gastronomiari

Juan eta Patxiren ibilbideak 2017an gurutzatu ziren eta proiektu komun bat sortu zen emaitza bezala: kroketak, prestatutako gisatuak eta postreak egiten dituen enpresa bat, tokiko ekoizleen sare batean oinarrituta.

Bilenko  startupak  konektagarritasuna  eskaintzen  du  landa-eremuetan  eta  industria-eremuetan

Bilenko startupak konektagarritasuna eskaintzen du landa-eremuetan eta industria-eremuetan

Bizkaiko enpresak proiektuak garatu ditu dagoeneko Euskadin, Nafarroan, Kantabrian eta Kanarietan.

Intermaherrek  50.  urteurrena  ospatu  du  zehaztasunarekin  ‘obsesionatuta’
02/12/2025 Berrikuntza

Intermaherrek 50. urteurrena ospatu du zehaztasunarekin ‘obsesionatuta’

Makina-erremintaren banatzailea erreferentea da bere sektorean eta balio handiko soluzioak eskaintzen ditu automobilgintzarentzat, aeronautikarentzat, trenentzat edo biozientzientzat

Euskaditik    Houston-era:  Dagertek-en  historioa
02/12/2025 Nazioartekotzea

Euskaditik Houston-era: Dagertek-en historioa

Enpresa euskal DNA duen ingeniaritza integral bat da, berrikuntza eta esperientzia lotzen dituena proiektu industrialak garatzeko eta euskal konpainiak AEBetan ezartzen errazteko.

RK  Solutions  handizkako  informatikako  denda  da  eta  ETE-entzako  software  soluzioak  hornitzen  ditu

RK Solutions handizkako informatikako denda da eta ETE-entzako software soluzioak hornitzen ditu

Gernikako enpresa lau langiletik 80ra igaro da lau urtetan eta zortzi aldiz gehiago fakturatzen du orain, urtea bost milioi eurora iritsi arte.

Orai:  “Euskara  sostengatzen  duten  chatbote  aurreratuak  izateak  lehen  mailako  eragin  kultural  eta  soziala  du”

Orai: “Euskara sostengatzen duten chatbote aurreratuak izateak lehen mailako eragin kultural eta soziala du”

Zentro teknologikoak adimen artifizial eskuragarriago, iraunkorrago eta euskal testuinguru linguistikora egokituago baten aldeko apustua indartzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.