Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 iraila, 2018 Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

GHIk aluminioa ekoizten duen munduko labe handiena fabrikatu du

Gela oso baten tamaina du eta egunean 260 auto urtzera iritsi litek

 

Gela oso baten tamaina du eta egunean 260 auto urtzera iritsi liteke

Enpresako labeen bertsio onena da, inoiz baino eraginkor, automatiko eta digitalagoa

 

GHI Hornos Industriales 1937an sortu zen Galdakaon (Bizkaia). Ingeniaritza familiar hori sortu zen mota guztietako metalak urtu, termikoki tratatu eta berotzeko gai ziren instalazio batzuk diseinatu, fabrikatu eta martxan jartzeko. Urte hauetan zehar enpresa erreferente sendo bihurtu da bere sektorean eta halaxe erakusten du bere azken proiektuak: aluminioa ekoizten duen munduko labe handiena eraiki du.

Azken belaunaldiko garapen harrigarri honek, inoiz baino automatiko, eraginkor eta digitalagoa denak, mineral horren 260 tona birzikla ditzake egunero (hau da, 260 ibilgailu urtu ditzake egunero). Jauzi kualitatibo handia izan da, labearen tamainaren bezalakoa. Labe adimendunak 150 tona pisatzen ditu, zortzi metro luze da eta ia sei metro altu, eta Euskadin fabrikatu da %100ean. Iñigo Guinea eta José Berasategui arduradunek (enpresako CEO eta zuzendari nagusia hurrenez hurren) espero dute aurrerantzean Asiako merkatura esportatzen hastea, batik bat Egipto, Iran, India, Txina eta Japoniara.

 

81 urte lanean, eta oraindik sasoi betean zaudetela diozue…

Une interesgarria bizi dugu, bai proiektuen garapenari dagokionez eta bai finantza egoerari dagokionez (GHIk bikoiztu egin du fakturazioa azken bi urteetan, 16tik 30 milioi eurora).  Gure testuingurua metalaren, altzairuaren eta aluminioaren sektoreek bizi dutenaren antzekoa da. 4.0 Industriari esker posible dugu lehen guretzat ezinezkoak ziren merkatuetara sartzea, eta askoz zerbitzu osoagoa eskain diezaiekegu mundu osoan dauzkagun bezeroei.  Zentzu horretan, digitalizazioa aukera paregabea da gurea bezalako enpresa ertainentzat, bidea zabaltzen baitigu hazteko eta munduko merkatu guztietara iristeko.

Nola definitu daiteke munduko laberik handiena?

Nolabait azaltzeko, geure etxeetako labeak bezalakoa da, baina erraldoia da.  Etxe bateko gela baten antzeko diseinua du, aluminioa urtzen du mila graduko tenperaturan, eta 65 tona har ditzake galda bakoitzeko (egunean lau galda egin ditzake). Gainera, sentsorez hornituta dagoenez, 1.000-1.500 balore eskura ditzakegu segundoko.

Zer esan nahi du horrek?

Ahalik eta errendimendu handiena atera diezaiekegula gure bezero guztien labeei eta mantenimendu prediktiboa egin dezakegula labe bakoitzarentzat; azken horri esker, lehiakortasun-maila hobetzen dugu, beharrezkoak ez diren geldialdiak edo matxurak saihesten direlako.

Zenbat denbora eta kapital inbertitu duzue garapen honetan?

Labe hau Hazitek programaren (Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena enpresa arloko proiektu estrategikoak garatzeko) bidez duela  bi urte abiatutako prozesu baten emaitza da, zeinetan lankidetzan aritu baikara Befesa taldearekin eta Tecnalia teknologi zentroarekin. Hainbat beharrizan planteatu genituen hiru erakundeon ekipoak hobetzeko, eta hortik abiatuta egin dugu bidea, hesi eta fase guztiak gaindituz. GHIko giza-taldeari dagokionez, azken bi urteotan hamar ingeniari egon dira proiektuan murgilduta lanaldi osoz, horrez gain, orobat parte hartu du gure azpi-kontratista sareak, zeinak enpresa desberdinetako (galdaragintza edo estaldura enpresak) 300 langile inguru biltzen baititu.

Diozuenez, labe “adimendun” bat lortu duzue, inoiz baino automatikoagoa, eraginkorragoa eta 4.0agoa. Kontuan izanik aldaketak abiadura bizian gertatzen ari direla industria arloan, nola gorpuzten da hain eboluzio handia zuena bezalako enpresa batean?

Enpresa osatzen duten pertsona guztien laguntza eta konpromiso handiarekin, hori da modu bakarra. Lehen esan bezala, 4.0 Industriaren aukera iritsi zenean erabaki genuen hura ikertzen hastea, eta sei laguneko lantalde bat sortu genuen exprofeso… Hor hasi ziren aukerak detektatzen, ikusten nola izan gintezkeen baliagarriago gure bezeroentzat… eta azkenean informazio horixe da balio erantsia sortzeko aukera ematen duena. Funtsean, gure helburua da gero eta produktu hobeak egitea.

 

Ikuspuntu laboraletik eta Galdakaoko egoitzan dituzuen 140 lagunak kontuan hartuta, zer esan dezakezu gero eta zabalduago dagoen Enpresa Kultura Berri horri buruz?  

81 urteko ingeniaritza bat gara, eta pertsonak baino ez dauzkagu -140 hain zuzen-, egunero lan egiten dutenak gure produktuak hobetzeko. Horregatik, langileen %45 ingeniariak dira, eta hemendik aurrera gorantz egingo du ehuneko horrek. Azken urtean 50 langile berri hartu ditugu, ilusioz eta talentuz betetako jende gaztea da, eta sekulako potentziala dute. Egia da zaila dela talentua eta jende aproposa bilatzea, baina behin profil tekniko hori aurkitzen denean, argi eta garbi ikusten da jendearen inplikazioa eta baduela enpresan geratzeko gogoa. Horregatik irmoki defendatzen dugu millennial talentua, eta uste dugu belaunaldi berriei konfiantza eta erantzukizunak eman behar zaizkiela.

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak