I+G+B
Albisteak 7 uztaila, 2022

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetza eta negozio aukerak sustatzen ditu Johnson & Johnsonekin Osasun sektoreko bere enpresentzat

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak jardunaldi profesional bat hartu du, bere K · business zerbitzuaren barruan, eta, bertan, enpresek bilera pertsonalizatuak egin dituzte Johnson & Johnson Innovationeko arduradunekin.
-
  • Jardunaldian, Parkeetako 34 enpresa eta erakundetako 43 pertsonak hartu dute parte, Osasunaren Zainketan aritzen diren konpainia nagusiekin lan egiteko eta lankidetzan aritzeko gakoak ezagutzeko asmoz.

Donostiako Campusean dagoen Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiak jardunaldi profesional bizia jaso zuen atzo, Johnson & Johnson multinazionalarekin lankidetza eta negozio aukerak bilatuz. Topaketa Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatu du, K · business programaren bidez enpresei eskaintzen dizkien zerbitzu bereizgarrien barruan.

Jardunaldiak interes handia piztu du osasun-sektoreko enpresen artean, eta bi fasetan banatu da. Goizean, Antonio Gómez Johnson & Johnson Innovationeko bazkideak, bilera pertsonalizatuak egin ditu multinazional estatubatuarrarekin lankidetzan aritzeak sor lezakeen interesaren arabera hautatutako Parkeetako 11 enpresatako ordezkariekin.

Horrela, konpainia amerikarrak gogorarazi du programatutako bilerez gain euren aldetik interes handia dagoela agenda mugatuta egoteagatik bilera horietara iritsi ezin izan diren enpresekin bilerak egiteko, eta, beraz, etorkizun hurbilean haiekin harremanak izatea aurreikusten dutela. Izan ere, Parke Sareak K · business jarduera horretarako 65 bilera-eskaera jaso ditu guztira.

Hauek izan dira Johnson & Johnsonekin banakako bilerak egiteko aukera izan duten erakundeak: Biobide, Cyber Surgery, Miramoon Pharma, Zelula biopharma, CIC bioGUNE, Mikrobiomik Healthcare Company, Nanobiocel, Legit Health, Tecnalia, Achucarro Basque Centre for Neuroscience eta Tekniker.

Arratsaldean, “Osasun-sektoreko enpresa batekin lankidetzan aritzeko gakoak” gaiari buruzko prestakuntza-saioarekin jarraitu du jardunaldiak. Ingelesez eta multihub formatuan  eman den workshop horretan Parkeetako 30 erakundetako 39 pertsonak hartu dute parte. Donostiako Zientzia eta Teknologia aukeratu da ekimen hori aldi berean egin duten kontinenteko beste hiri batzuekin elkarreraginean dagoen estatuko nodo bakartzat. Beste hiriak horiek izan dira: París, Milán, Utrecht, Lisboa, Allschwil-Basilea edo Manchester.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak hirugarren aldiz antolatu du erreferentziazko enpresa multinazionalak euskal ekosistemarekin lotzeko diseinatutako “K·business Leader” jardunaldia. Lehenengoa 2019an egin zen, Rocherekin, eta bigarrena, 2020an, hori ere Johnson & Johnsonekin.

Bilera honi dagokionez, bilerak, Johnson & Johnson Innovation-en, osasunaren zainketaren arloan ekintzailetza bultzatzen duen multinazional estatubatuarraren sekzioaren, bitartez bideratu dira. Bilera pertsonalizatuak eta prestakuntza-saioa Antonio Gómezek egin ditu, konpainiaren Espainiarako Kanpoko Berrikuntza Partnerrak, ikerketa biomedikoko ekosistemaren barruan kontaktuen sarea aztertzeaz eta mantentzeaz eta Johnson & Johnsonekin lankidetzak ezartzea errazteaz arduratzen denak.

 

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Basque  Health  Cluster-ek  eta  GSK-k  aliantza  bat  bultzatu  dute  Euskadin  osasun-arloko  lankidetza  eta  berrikuntza  indartzeko
16/02/2026 Kluster politika

Basque Health Cluster-ek eta GSK-k aliantza bat bultzatu dute Euskadin osasun-arloko lankidetza eta berrikuntza indartzeko

GSK klusterreko Business Partner gisa sartu da, agenteen arteko konexiora, ezagutza sortzera eta osasun-sistemaren eraldaketara bideratutako ikuspegiarekin

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.