Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2022 Azpiegiturak Ekintzailetza I+G Up Euskadi Start up UP Euskadi

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Zorrotzaurreko irla enpresa teknologiko eta ezagutza-intentsiboentzat berrikuntza-gune bihurtuko duen beste Campus bat izango du Bilbon

Horrela, Bilbok berrikuntza-gune bat izango du ezagutzako enpresa teknologiko eta intentsiboentzat

Akordio-hitzarmena sinatu da Zorrotzaurren Teknologia Campus berritzailea garatzeko. Bi gune bereizi izango ditu: zentro teknologikoen, erakunde akademiko eta prestakuntzakoen, esperimentazio aurreraturako espazioen eta kultur eta sormen sektorearekin lotutako ekimenen inguruko Poloa eratuko den Iparraldeko Punta, eta ezagutzaren arloko korporazio eta startup intentsiboak hartuko dituen Hegoaldeko Punta.

Hitzarmenak 133.000 m2-ko hirugarren sektoreko azalera garatzeko esparrua aurkezten du, hasieran bi partzelatan zentratuko den arren. Partzela horiek, batera, 22 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko dute eraikuntzan, eta lehendik dauden bi industria-eraikin ere berreskuratu eta birgaituko dira. Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan hastea aurreikusten da.

 

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Teknologia Campusa izango du Bilbon, Zorrotzaurreko irlan, hain zuzen ere, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailburuak gaur sinatutako akordio-hitzarmenaren arabera. Gainera, ekitaldian Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko foru Diputatuak ere parte hartu du, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko administrazio-kontseiluko kide gisa. Akordioaren arabera, irlaren mutur bakoitzean egongo diren bi jarduera-eremu bereizi sortuko dira.

Hitzarmena sinatuta, behin betiko bultzada emango zaio Zorrotzaurreko lehengo industria-penintsula irla berritzaile eta dinamiko bihurtzeko prozesuari. Horretarako, erakunde sinatzaileek campusaren eredu aitzindariaren aldeko apustua egin dute. Eredu hori, guztira, 133.000 m2-ko azaleran ezarriko da, Barruti berriaren bi puntetan banatuta. Hasierako inbertsioa bi partzelatan oinarritzen da, eta 22 milioi eurotik gorako inbertsioa eskatuko du eraikuntza lanetan. Lanak 2023ko lehen hiruhilekoan hasiko direla aurreikusten da.

Hitzarmenaren helburua Zorrotzaurreko irlako enpresen kokapena dinamizatzea da, plangintzan aurreikusitako ekipamendu publikoak eta etxebizitza-ekipamenduak osatuz, ingurumen-ziurtagiriak izango dituzten eta Bizkaiko enpresa-sarearen hazkundea indartuko duten kalitatezko bulego-eraikin jasangarrien ekosistema berriaren garapenaren bidez.

Horrela, Campus berriaren garapena RZ10 eta RD12 bi partzelatan hasiko da, eta horiek bi eremu bereiziko dituzte, hartuko dituzten enpresa- eta prestakuntza-ekimenen tipologiari dagokionez. “Iparraldeko Puntako Parkean” (RZ10 lurzatia), hirigintzaren ikuspegitik aurreratuen dagoen eremuan, teknologia berrien erabilera intentsiboan espezializatutako enpresa teknologikoak egongo dira, horien artean Adimen Artifiziala, Big Data, IoT, bai eta Kultura- eta Sormen-Sektoreari (KSS-SCC) lotutako enpresak ere.

Espazio horretan, eta lehen fasean, jarduketa 12.000 m2 ingururen gainean egingo da (azalera osoa 33.000 m2-koa da), eta horrela, lehendik dauden bi eraikin ere berreskuratu eta birgaituko dira, Lancor eta Konsoni pabilioiak. Bertan, enpresentzako guneez gain, Campus berriaren Egoitza izango den Eraikinaren harrera eta ekipamendu komunak egongo dira.

Bestalde, “Hegoaldeko Puntako Parkean” (RD12 lurzatia), ezagutza-arloko enpresa-zerbitzu intentsiboak (KIBS) eskaintzen dituzten korporazioak eta startup-ak eta industriari zerbitzu aurreratuak ematen dizkietenak egongo dira batez ere. Polo horrek 100.000 m2 inguru hartuko ditu, eta hasierako fasean enpresa berriak hartzeko eraikin berri bat eraikiko da (beste 12.000 m2-koa).

Bilboko Udalak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Campus berria ekosistema sektoriala sortzeko gai izango den Bizkaiko ekonomiaren etorkizuneko proiektu eragileetakoa izango dela eta enpresa-sarearen hazkundea sustatuko duela uste dute. Modu berean, oso kontuan izan da proiektuaren bideragarritasuna denbora-erreferentzia egingarrian, 2024. urterako jarritako epemugarekin, eta horren ondorioz, fasekako garapena hautatu da. Laster hasiko da, RZ-10 (Iparraldeko punta) eta RD-12 (Hegoaldeko punta) lurzatiekin.

Bilboko Campuseko Lehentasunezko Jarduera Sektoreak

Campus berrian gauzatu beharreko lehentasunezko jarduera-arloek lotura zuzena dute Eusko Jaurlaritzaren RIS3 espezializazio-estrategiarekin eta Bilboko Udalak sustatutako espezializazio-eremu sektorialekin. Hala, arlo horiek zuzenean datoz bat enpresentzako ezagutza-zerbitzu intentsiboekin (KIBS), osagai digital handiko zerbitzu-enpresekin eta kultura- eta sormen-sektorearekin.

Horrez gain, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriak mega-joerak eta hiru trantsizioak (digitala, ingurumenekoa eta soziala) integratu ditu. Horiek protagonismo handiagoa ematen diete Bilbok dagoeneko lehenetsi dituen estrategiaren zeharkako eremuei. Esparru berri horrek, beraz, zeharkako eremu horien alde hiriak egiten duen apustua Eusko Jaurlaritzaren Plan Gidariaren guztiz osagarria izatea indartzen du. Horrela, Bilbao Ekintza udal-sozietatea ZTBP 2030ean planteatutako zeharkako hiru trakzio-trantsizioekin erlazionatutako esparruak lantzen hasi da, Ekonomia Zirkularreko eta Zahartze Aktiboko ekimenen bidez.

Beraz, Bilbok dagoeneko espezializazio handia duen eta Bizkaiarentzat eta Euskadirentzat osagarriak diren hiru sektore dira.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak