Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 ekaina, 2020
I+G arloko euskal enpresa eta eragileek uztailaren amaierara arte eskura ditzakete doktoreak enpresetan kokatzera bideratutako 6,6 milioi euroko laguntzak

 

Helburua talentua sortu eta garatu eta sustatzea da eta I+Garen garapenean diharduten ikertzaileak enpresa-inguruneetan kokatzea

Kontratazio horien bidez, lehiakortasun-maila handiagoa lortuko da Euskadiko enpresetan

 

Bikaintek programa I+Gko proiektuak garatzeko ikertzaileak kontratatzen dituzten enpresei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteei (hala nola ikerkuntza kooperatiboko zentroei, zentro teknologikoei eta enpresa-arloko I+Gko unitateei) dirulaguntzak ematearen bidez I+Ga babestera bideratuta dago, eta 6,6 milioi euro izango ditu aurten. I+G arloko euskal enpresa eta eragileek uztailaren amaierara arte eskura dezakete doktoreak enpresetan kokatzera bideratutako diru-kopuru hori.

 

Nolanahi ere, doktorego-titulua duten pertsonak (industria-ikerketako proiektuetan aritzeko) edo industria-ikerketako proiektu bati lotutako doktorego-tesi bat egingo duten pertsonak kontratatu ahal izango dira. Horren bidez, talentua sortu nahi da EAEko enpresa-inguruneetan I+Gko proiektuak garatzearen bidez. Aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko ahalmena areagotzen lagunduko da.

 

Ekimen horren bidez, gure enpresetan egindako ikerketa doktore-titulua duten pertsonek zuzen dezaten sustatu nahi da, prestakuntza akademiko hori baita nazioartean ikertzaileentzat onartzen dena.

 

Bikaintek programak honako helburu hauek ditu:

  • Prestakuntzaren aldian beren talentuagatik nabarmendu diren pertsonen laneratzea bultzatzea.
  • Euskal produkzio-sarearen lehiakortasun-maila handiagoa lortzea, eta bertako industrietan ikerketa-maila handiagoa bultzatzea. Horretarako, teknologikoki aurreratuenak diren herrialdeetako eskakizun-maila bermatuko duten pertsona prestatuak izango dituzte beren ikerketa-taldeetan.

 

Aurten programa horretara bideratuko diren 6.600.000 euroetatik, 2.640.000 euro doktore-titulua duten pertsonak kontratatzeko erabiliko dira, eta gainerako 3.960.000 euroak, berriz, industria-doktoregaiak prestatzeko. Horren bidez, doktoreentzako 45 kontratu inguru eta industria-doktoregoak egiteko 40 kontratu inguru finantzatu nahi dira.

 

Uztailaren 24ra arte eskatu ahal izango dira Gobernu Kontseiluak onartutako laguntzak (zeintzuen oinarriak otsailaren 26an argitaratu baitziren EHAAn).

 

Bikaintek, ZTBP Euskadi 2020 Planaren parte

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana –ZTBP Euskadi 2020– espezializazio adimentsuan oinarrituta dago, eta Eusko Jaurlaritzak I+G+Bko politikak garatzeko duen programazio-tresna da.

 

Ikerketa-talentuari dagokionez, Planak honako lan-ildo hauek biltzen ditu, besteak beste:

  • Ikertzaileak enpresa-sarean txertatzea.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (ZTBES) agenteen eta enpresen arteko ezagutza-transferentzia bultzatzea.
  • Zientzia eta teknologiaren eremuan genero-arraila murriztea, eta aukera-berdintasuna, eskubide-berdintasuna eta erantzukizun-berdintasuna sustatzea.

 

Enpresetan eta ZTBESeko agenteetan ikerketa-arloko giza kapitala txertatzeko tresna gisa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak Berrikertu programa garatu du joan den ekitaldira arte. Programa horren bidez, doktore-titulua edota enpresa baten barruan teknologiako esperientzia egiaztatua zuten hainbat profiletako ikertzaileen kontrataziorako dirulaguntzak ematen ziren. Bikaintek programaren bidez, berriz, doktore-titulua duten edota zuzenean enpresa batean edo zentro teknologiko baten bitartez doktorego-tesiko proiektu bat egingo duten pertsonak kontratatu nahi dira. Era horretan, talentu-maila eta, horren ondorioz, enpresen lehiakortasunerako ekarpena handiagotzen lagunduko da.

 

 

Berrikuntza 1 uztaila, 2020
ETE berritzaileen finantzaketari buruzko jardunaldia

EIC Europako Berrikuntza Azeleratzaileak ETEen berrikuntza-, ekintzailetza- edo...Leer más

Vicinay acelera sus procesos de innovación para liderar la nueva generación de líneas de fondeo inteligentes
Berrikuntza 26 ekaina, 2020
Vicinayk bere berrikuntza-prozesuen garapena bizkortu ditu ainguratze-linea adimendunen belaunaldi berriaren buru izateko

Itsasoan petrolio-plataformak edo haize-plataforma flotatzaileak bezalako egitura handiak daude,...Leer más

Berrikuntza 25 ekaina, 2020
Zigor korporazioa Schneider Electric enpresaren mundu mailako hornitzaile esklusibo bihurtu da

  Konpainia arabarrak konponbide industrialak egingo ditu argindar hornikuntzaren kalitatea...Leer más

Berrikuntza 23 ekaina, 2020
EGA Solutions-ek produkzio-prozesuen optimizaziorako eta segurtasunerako tresnak garatzen ditu

  Gasteizko enpresa honen konponbideak dira: tresnak kontrolatzeko sistemak, barnealdeetako...Leer más

Nuevos dispositivos biodegradables para una pesca de atún más respetuosa con el ecosistema marino
Berrikuntza 22 ekaina, 2020
Gailu biodegradagarri berriak itsas ekosisteman atun-arrantza jasangarriago bat lortzeko

Azti zentro teknologikoak, BRTA aliantzako kideak, Biofad proiektu europarrean lan egin du,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?