Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 ekaina, 2018 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

SPRI Taldeak Euskadiko klusterren eredua azaldu dio Suediako Skane eskualdeko ordezkaritza bati

Saken eskualdearen -Suediako eskualde berritzaileenetako bat- bisita honek aitortza egiten dio Euskadin eginiko lanari

Saken eskualdearen -Suediako eskualde berritzaileenetako bat- bisita honek aitortza egiten dio Euskadin eginiko lanari

 

Suediako Skane eskualdeko berrikuntza, ekintzailetza eta kluster arloetako ordezkaritza bat Euskadira etorri da Euskadiko kluster politika ezagutzera. Bi eskualdeek hainbat bisita egin dizkiote elkarri CLUSTERS3 (SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak lideratua)  eta CLUSTERIX 2.0 (non parte hartzen duen Skane eskualdeak) proiektu europarren karietara, eta oraingo bisita hau bilera horietan hasitako kontaktuen emaitza da.

 

Suediako ordezkaritza horretan etorri dira Berrikuntza eta Ekintzailetza Saileko zuzendaria, Kluster Politiken zuzendaria eta Hiri Adimendun eta Osasun Pertsonalizatuen Estrategiako zuzendaria, eta baita ere Suediako klusterretako zortzi arduradun. SPRI Taldearen egoitzan izan dira informazioa partekatzeko SPRI Taldearen klusterrak bultzatzeko programaren bertako arduradunekin, eta topaketa batean parte hartzeko, non alde biko bilerak egin diren Euskadiko dozena bat kluster elkarterekin.

 

Euskadira eginiko bisita aprobetxatuz, ordezkaritzak bilerak egin ditu Euskadiko RIS3 estrategien arduradunekin, eta bisitak egin ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkera, Basque Culinary Centre-ra, Tecnaliara, Aeronautika arloko Fabrikazio Aurreratuko Zentrora eta Orkestrara. Bestalde, ezagutu dute BIND 4.0 programa, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko RIS3 estrategiak 4.0 arloko startupak azeleratzeko martxan jarritako plana.

 

Saken eskualdearen -Suediako eskualde berritzaileenetako bat- bisita honek aitortza egiten dio Euskadin eginiko lanari. Horrez gain, aukera paregabea da kluster politiken arloko jardunbide egokiak trukatzeko eta lankidetza harremanak sortzeko bi administrazioen artean, eta batez ere, bi eskualdeetako kluster eta enpresen artean.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak