Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 urria, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Postadditive’19, fabrikazio gehigarrirako prozesatu ondoko teknologiei buruzko hitzaldia, egingo da Donostian, azaroaren 6an eta 7an

Prozesatu ondoko fasea da fabrikazio gehigarriaren prozesuari behaztopa egiten diona

Prozesatu ondoko fasea da fabrikazio gehigarriaren prozesuari behaztopa egiten diona

 

2019ko azaroaren 6an eta 7an, Cidetec Surface Engineering-ek Donostian egingo duen PostAdditive’19 konferentzian fabrikazio gehigarriaren bitartez ekoiztutako materialen prozesatu ondoko teknologien aditu nagusiak bilduko ditu. Bi egun horietan azken aurrerapenen ikuspegi globala eskainiko da eta baita teknologia horiek eskaintzen dituzten aukera industrialak ere.

 

Fabrikazio gehigarria indar handiz sartu da fabrikazio industrialerako teknologien alorrean eta fabrikazio mota berri hau sektore guztietara iristear dago ere.

 

Dena dela, fabrikazio gehigarriarekin lortutako osagaiek kalitate baxua dute azaletik. Horrez gain, ekoizpenean sortutako euskarriak ezabatu egin behar dira, eta, ondorioz, prozesatu ondoko fasea da fabrikazio gehigarriaren prozesuari behaztopa egiten diona.

 

Gaur egun industrian erabiltzen diren soluzioek eskuzko eragiketa gehiegi behar dituzte edo gastu handia dakarte, eta gehienetan, piezaren amaierako kostuaren erdia da hori.

 

Geometria konplexua duten piezak behar bezala eta modu ekonomikoan amaitzea erabateko erronka da. Horregatik oso garrantzitsua da teknologien abantailak eta mugak ezagutzea, pieza eta material bakoitzaren osaera, geometria eta eskakizun funtzionalen arabera gehien egokitzen dena aukeratzeko.

 

Konferentzian, sektoreko erakunde garrantzitsuek parte hartuko dute, Siemens, Fraunhoffer eta Extrude Hone Spain-ek kasu, eta, horrez gain, berrikuntza teknologikoko zentroetako ordezkariekin, prozesatu ondoko teknologiak aplikatzen dituzten enpresekin eta beren jarduera-eremuetan erreferentziazko erabiltzaileekin 13 hitzaldi gehiago aurreikusten dira.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak