Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresua
Adimen artifiziala eta sentsorika istripuak murrizteko bizitzak salbatuz; big data eta gauzen interneta; smart cities delakoak mugikortasunean, plangintzan eta joeretetan dituen beharrak aurreikusi, kudeatu eta aztertu; pertsonentzako eta industriarako konponbide berriak eta elektromugikortasun-eredu berriak izango dira Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresuan jorratuko diren gaietako batzuk. Hitzordua azaroaren 15ean izango da Tecnaliak Zamudion duen egoitzan, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak antolatuta.
Topaketaren helburua pertsonen eta salgaien mugikortasunari aplikatutako sistemen eta teknologien azken berrikuntzak ezagutaraztea da, haien eraginkortasuna, iraunkortasuna eta segurtasuna hobetzeko. Topaketako buru izango dira Ángel Anero Jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Saileko Mugikortasun Iraunkorreko Zuzendari Nagusia, eta Claudio Lesaca Jauna, Klusterreko Lehendakariordea.
Erakustaldiak eta hitzaldiak
Edizio hau bi bloketan eta bi egoitza ezberdinetan antolatuko da. Goizeko 9etatik 10etara, erakustaldi-blokea egingo da. Bertan, Dynicar auto elektrikoa (Tecnaliak fabrikatutako ibilgailua, produktuak eta teknologia garatzen dituen industriak egiten dituen berrikuntzak ingurune errealean probatu ahal izateko) eta Spain mikrobus hibridoa aurkeztuko dira. Saio hau 700 eraikinean izango da.
Goizeko 10etatik aurrera, 206 eraikinean, Bilboko Udaleko hizlariak, Tecnalia, Repsol, Novadays, Leber, Kapsch, Ingartek, Igarle, Ceit, Asimob eta Indra, ondorengo gaiak azalduko dituzte besteak beste:
- Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plangintza
- Elektrifikazio eta automatizazio logistikoa
- Elektromugikortasuneko negozio-ereduak
- Mugikortasuna eta trafiko-iragarpen goiztiarraren kudeaketa
- Mugikortasunaren behatokia eta eskariaren analisia
- Mugikortasun-teknologia kooperatiboak
- Big Data, ikuspen artifiziala eta gauzen interneta
• Joerak, erronkak, berrikuntza eta teknologia Smart Citieserako