Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 ekaina, 2019

Irizarrek 33 autobus elektriko saldu ditu Gasteizen eta Madrilen

Euskal taldeak Estatuan dauden zero isurpeneko autobus elektrikoen bi proiekturik handienak lortu ditu
Irizar Taldeak % 100 elektrikoa den zero isurpeneko lehenengo linea ezarriko du Gasteizen

Euskal taldeak Estatuan dauden zero isurpeneko autobus elektrikoen bi proiekturik handienak lortu ditu

 

Irizar Taldeak Estatuan dauden zero isurpeneko autobusen bi kontraturik handienen esleipena lortu du, guztira 33 ibilgailuren horniketa ekarriko duten bi kontratu sinatu ondoren. Horietatik, 20 autobus Madrilgo Udal Garraio Enpresarentzat (EMT) izango dira, eta gainerako 13ak Gasteizko Bus Elektriko Adimenduna (BEA) proiektuarentzat.

 

Alde batetik, Irizarrek Irizar iebus deritzon 12 metroko modeloaren bigarren belaunaldia garatu eta fabrikatuko du Madrilgo EMTrentzat, 2019an bertan hornitzeko asmoz.

 

Bestetik, Gasteizen sinatutako akordioaren harira, % 100 elektrikoa den zero isurpeneko lehenengo linea ezarriko du hirian, eta mantentze-lanez ere arduratuko da. Horrela, euskal konpainiak, BEA proiektuaren barruan, Irizar ie tram modeloko 13 ibilgailu elektrikoren horniketa egingo dio Arabako hiriburuari, den-denak interoperagarriak eta karga azkarreko zein garajeko karga-sistemez hornitutakoak.

 

Irizar Taldearen autobusen bideo korporatiboa

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak