Inprimaketa-sistema aurreratuak piezei funtzio berriak gehitzeko

3 apirila, 2019
Erakundea ink-jet printing, flexografia eta mikrobanaketa bezalako teknika berriak garatzen ari da

Tecnaliak hiru dimentsiotako osagaietarako inprimaketa-teknika berrien garapenean dihardu

Osagai industrialei balioa areagotzen lagunduko dieten funtzio gehigarriak emateko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoak inprimaketa sistema aurreratuak garatzen dihardu.

 

Zehazkiago esanda, erakundea ink-jet printing, serigrafia, flexografia eta mikrobanaketa bezalako inprimaketa-teknika berriak garatzen ari da  paperezko, plastikozko zein konpositezko hiru dimentsiotako osagaien gaineko materialen lagapenean oinarrituta, amaierako piezei funtzio berriak gehitzeko asmoz.

 

Honelako tekniken erabilerari esker, piezek funtzio adimendunak har ditzakete eta beira eroaleen moduko osagaiek malgutasun handiagoa lor dezakete.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow