Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 ekaina, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

IMH Elgoibarrek aitortza egin die Lanbide Heziketako ikasle onenei eta saria eman die eskolan gainditutako prestakuntza-erronkei

Helburutzat dauka izen ona eta indarra ematea lanbide heziketari gizartearen begietan

 

SPRIk IMHrekin kolaboratu du LHren eta industriaren arteko lotura sustatzen duen IMH sariketaren 17. edizioan

 

Prestakuntza-zikloen ikasturte amaierako ekitaldiaren barruan banatu dira Elgoibarko Fabrikazio Aurreratuko Zentroak antolatzen dituen IMH Sariak. Bere 17. edizioa bete duen sariketa horrek SPRIren babesa du eta helburutzat dauka “izen ona eta indarra ematea lanbide heziketari gizartearen begietan, eta erakustea enpresa / prestakuntza-zentro binomioaren arteko lankidetza beharrezkoa dela enpresetan langile kualifikatuak izaten jarraitzeko”.

Ekitaldia joan den ekainaren 13an egin zen Elgoibarko Eskolan, helburutzat harturik aitortza egitea prestakuntza aldian edo prestakuntza ondorengo jardun profesionalean nabarmendu diren IMH Prestakuntza Zikloetako ikasleei nahiz IMHrekin kolaboratzen duten enpresei.

Hainbat kategoriatako sariak banatu dira. Lehenengoa bi ikasle ohik jaso dute, beren ibilbide profesionalagatik. Gorka Mir Oñederra (Laserlan enpresako zuzendari nagusia) eta Alex Sanjuan Goicoechea (Pixel Sistemas enpresako CAD/CAM ingeniaritza aplikatuko zerbitzuko teknikaria) izan dira sarituak. Bigarren saria Oier Elorzarentzat izan da, espediente onena duen ikasle aipagarriarentzat, eta hirugarren saria, berriz, ikasle elgoibartar aipagarriarentzat, Adrian Romerorentzat.

Azken sariak, “Erronkak eta balioak” izenekoak, helburutzat dauka balioan jartzea eskolako ikasleek gainditu dituzten “prestakuntza-erronkak”. IMH zentroko irakasleek eurek ematen diete sari hori LHko ikasketa bakoitzean beren ahaleginagatik, jarreragatik edo talde-lanagatik nabarmendu diren ikasleei.

17 urteko ibilbidea duen IMH saria Elgoibarko Fabrikazio Aurreratuko Zentroak sustatzen eta antolatzen du, SPRI, DanobatGroup, GrupoWEC, Hoffmann Lana Pixel Sistemas, Lanbide eta SILAMen laguntzarekin.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak