Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 uztaila, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Sisteplantek HyperloopTT kapsularen azken muntaiarako integrazio Fabrika diseinatu du

Enpresak, etorkizuneko treneko kapsulak zerbitzuan jartzeko sistema guztien integrazio eta mihiztadura burutuko du

Etorkizuneko mugikortasunaren kontzeptua goitik behera aldatzen ari den Hyperloop Transportation Technologies HTT enpresak, Sisteplant enpresa espainiarrari, Hyperloop etorkizuneko treneko kapsulak zerbitzuan jartzeko sistema guztien integrazio eta mihiztadura egingo diren instalazioen diseinua egiteko ardura eman dio. Kapsulak, Espainiako beste enpresa batek, Airtificial Intelligence Structures-ek, alegia, osatutako materialez fabrikatuta daude.

Proiektua, Elon Musk-ek 2013an, seguruagoa, azkarragoa, ekonomikoagoa, klimak edota balizko mugimendu sismikoek eraginik egingo ez zion, bestelako garraio bideentzat oztopo izango ez zen eta jasangarria izango litzatekeen mugikortasunerako soluzio bat diseinatzeko ikuspegi partekatutik sortu zen.

Handik gutxira, Hyperloop Transportation Technologies-ek enpresa entzutetsuetako, esaterako, Boeing, Airbus, Nasa, eta Harvard, UCLA eta bestelako unibertsitateetako 100 profesional baino gehiagoz osatutako partzuergo bat ahalbidetu zuen, beti ere, orain arte kontzeptu bat besterik ez zen horren garapenean lan egiteko asmoz.

Geroztik, Hyperloop TT-ek teknologikoak zein komertzialak diren akordioak ezarri ditu hainbat herrirekin, horien artean AEB, Txekiar Errepublika, Arabiar Emirerri Batuak, Frantzia, Alemania, India eta Brasilekin.

Industrializazio eta sektore aeronautikoko muntaia lerroetan Sisteplantek duen eskarmentu handia, funtsezkoa izan da, etorkizuneko Hyperloop HTT ekoizpen instalazioen diseinuaz arduratu dadin. Instalazio horietan, sistema guztiek integrazioa gauzatuko da eta kapsulen froga eta zerbitzu jartzeak egingo dira.

Sisteplantek  Etorkizunerako Fabrika kontzeptua planteatu du, etorkizuneko mugikortasun soluzioa izango denerako, besteak beste, malgutasun eta emate epe murritzak bezalako irizpideei so eginda, muntaiaren modularitateari esker, pertsonalizazio maila handiak ahalbidetuz.

Bestalde, Airtificial Intelligence Structures, Espainiako merkatu jarraituan kotizatutakoa, garraiobide berriaren kapsulen fabrikazio eta mihiztadurarako hornitzaile esklusiboa da. Airtificialek fabrikatutako lehen kapsulak, urriaren 2an aurkeztu zenak, 32 metro luzera zituen. Bigarren kapsula 2019 urte bukaerarako ematea aurreikusita dago.

Sisteplantek definitutako proiektuak, fabrikazio eta muntaia fase guztien sinkronizazioa, lay out-a, automatizazioak, lan edukiak, edo eskariaren hazkundearen araberako inbertsio mailak bezalako atalak aintzat hartzen ditu.

HyperloopTT-ari buruz

Hyperloop Transportation Technologies (HyperloopT), bidaiarien garraiorako lehen Hyperloop-a eraikitzera bideratutako garraio teknologiaren enpresa da. Hyperloop, bidaiariak eta merkantziak distantzia handietan garraiatzeko aukera luzatzen duen sistema da. HyperloopTT-ek, teknologia berriak, negozio eredu aurreratu batekin konbinatzen ditu, soinuaren abiadura baino arinagoa den garraio sistema bat sortzeko asmoz.

Sisteplant-i buruz

Sisteplant, euren prozesuen transformazioaren bitartez, enpresa industrial zein zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzean espezializatuta dago.

Talde industrial hau 1984an sortu zen eta bere jarduera nagusia, ekoizpen, logistika eta antolakuntza prozesuen optimizazioa da, soluzio teknologikoak eta fabrikazio aurreratuko soluzioak eskainiaz.

Sisteplantek egoitza desberdinak ditu Espainian, hala nola Madrilen, Bilbon, Bartzelonan eta Sevillan, eta maila internazionalean, Mexikon eta Brasilen. 150 langile baino gehiago ditu eta Automobilgintza, Aeroespaziala eta Defentsa, Elikagaigintza, Kimiko Farmazeutikoa, Ekipoetako Ondasunak, Elektronikoa, Energia eta Ingurumena, Azpiegiturak eta Garraioak, Osasuna, Facilities eta Administrazio Publikoa bezalako sektore anitzetarako ekintzak betetzen ditu.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak