Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Euskal bio-eskualdeak parte hartuko du aurten ere bioteknologia arloko munduko azoka garrantzitsuenean

10 erakundez osatutako euskal ordezkaritzak parte hartuko du aurten ere ekainaren 4tik 7ra Bostonen (AEBak) egingo den BIO Convention 2018 ekitaldian, hau da, bioteknologia arloko munduko konbentzio garrantzitsuenean

10 erakundez osatutako euskal ordezkaritzak parte hartuko du aurten ere ekainaren 4tik 7ra Bostonen (AEBak) egingo den BIO Convention 2018 ekitaldian, hau da, bioteknologia arloko munduko konbentzio garrantzitsuenean.

 

BIO International Convention 2018 azokak 1.700dik gora erakusle elkartuko ditu bere 25. edizioan, besteak beste, bioteknologiaren sektoreko konpainia liderrak, munduko enpresa farmazeutiko garrantzitsuenak eta 300dik gora erakunde, esaterako instituzio akademikoak, ikerketa zentroak eta gobernu agentziak. Hauek dira BIO Boston 2018 ekitaldian parte hartuko duten euskal ordezkariak: IMG Pharma, Geroa Diagnostics, ViveBiotech, Oncomatryx, Stemtek Therapeutics, Innoprot, Biobide, UPV/EHU eta SPRI Taldeak BIC Araba eta BIC Gipuzkoa zentroekin.

 

Aurreko edizioetan bezala, ICEXek antolatutako pabilioian kokatuko da euskal ordezkaritza, eta azokako partnering sisteman parte hartuko dute, non euskal erakundeek 200dik gora bilera egingo baitituzte kolaborazioak bilatzeko bioteknologiaren sektoreko munduko eragile garrantzitsuenekin.

 

BIO International Convention topaketaren egitarau zabalak hainbat ekintza barne hartzen ditu, hala nola: networking saioak, enpresen aurkezpenak, erakusketa gunea -munduko handiena sektore honetan espezializatutako ekitaldien artean- eta hainbat hitzaldi bioteknologia arloko joerei eta berrikuntza teknologiko guztiei buruz.

 

Euskadin 120tik gora konpainiak lan egiten dute  bioteknologiaren sektorean (diagnostikoa, dispositibo medikoak, farma-biotek eta osasun digitala) eta ikerketan jarduten duten hamar bat erakunde daude: unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologi zentroak eta ospitaleak. Sektore horrek, euskal ekonomiaren barruan gero eta garrantzi handiagoa duenak, 6.000 lagunetik gora enplegatzen ditu eta 1.000 milioi euro inguruko fakturazioa du urtean. Eusko Jaurlaritzak lehentasunezko esparru gisa identifikatu du RIS3-espezializazio adimenduneko estrategiaren barruan.

 

Azokaren azken edizioa San Diegon egin zen 2017ko ekainean. 74 herrialdetako 16.000tik gora ordezkari bildu ziren bertan, eta 41.000 partnering bilera baino gehiago egin ziren.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak