Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 otsaila, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Estatu Batuek baimendu dute saltzea iLine Microsystems enpresak garatutako gailu bat antikoagulatzaileak kalibratzeko

Euskal enpresak hasieratik izan du SPRI Taldearen laguntza, Ekintzaile programaren eta Bic Gipuzkoak emandako tutoretzaren bidez

 

Euskal enpresak hasieratik izan du SPRI Taldearen laguntza, Ekintzaile programaren eta Bic Gipuzkoak emandako tutoretzaren bidez

 

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako iLine Microsystems enpresak terapia antikoagulatzaileak kalibratzeko gailu berri bat garatu du eta Estatu Batuetako gobernuak oraintsu baimendu du  gailu horren salmenta AEBetako merkatuan. Euskal enpresak hasiera-hasieratik izan du Eusko Jaurlaritzaren laguntza SPRI Taldearen bitartez (enpresen garapenerako euskal agentzia), Ekintzaile programaren laguntzak eta BIC Gipuzkoaren tutoretza jaso baititu.

 

Enpresak jakinarazi duenez, FDAk (Estatu Batuetako osasun agintaritzak) arestian onartu du microINR izeneko koagulometroa, kalitate goreneko gailua dela egiaztatu ondoren. Gailu eramangarria da eta ahotiko terapia antikoagulatzaileak monitorizatzeko erabiltzen da, adibidez, Sintrom medikamentua hartzen duten pazienteen tratamenduan. Sistemak hainbat abantaila berritzaile ditu, esaterako, automatikoki kalibratzen ditu dosiak eta bolumen oso gutxi behar du laginak egiteko; hala, pazientea seguruago eta asebeteago sentitzen da.

 

“FDAk gure gailua onartu izanak erakusten du sistema kalitatezkoa eta fidagarria dela, eta baliagarri izango da ez bakarrik negozioa AEBetan zabaltzeko, baizik eta baita ere kalitate berme izateko gure bezero eta erabiltzaileentzat” dio Iñaki Sádabak, iLine Microsystems enpresako kontseilari delegatuak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak