Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 Azaroa, 2020 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Energia eolikoa sortzeko lehen proiektu flotatzailea hasi da Bilboko portuan

DemoSATH eoliko flotatzaile proiektuak atmosferara 5.100 tona CO2 isurtzea saihestuko du eta 60 lanpostu sortuko ditu fase honetan
DemoSATH Saitec

Joan den otsailean, RWE Renewables eta Saitec Offshore Technologies enpresek DemoSATH proiektua gauzatzeko akordioa sinatu zuten, Euskadin flotatzen duen teknologia eolikoa garatzea helburu duen ekimena. Horretarako, prototipo bat eraikiko da, SATH Plataforma Flotatzailea izenekoa, eta Ferroviali esleitu zaio.

Azpiegituretan liderra den enpresa horrek plataforma eraikitzeaz eta muntatzeaz arduratuko da datozen 14 hilabeteetan, Bilboko Portuan, eta 60 lanpostu inguru sortuko ditu. Prozesu horren ondoren, 2022an, instalatzea eta jarduera hastea aurreikusita dago. Espainiako sare elektrikora konektatutako lehen itsas aerosorgailu flotatzailea izango da hau.

Proiektuaren helburua eraikuntza, eragiketa eta mantentze-faseei buruzko datuak biltzea da eta baita ezagutza lortzea ere, SATH (Swinging Around Twin Hull) teknologiaren bidez. Gailu honek, krosko bikoitzeko gabarra bat, lotzeko puntu bakarra du, haizearen norabidearekin lerrokatzeko aukera ematen diona, haizea ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Egituraren euskarria gutxi gorabehera 30 metro zabal eta 64 metro luzerakoa izango da, eta Armintzako (Bizkaia) BIMEP entsegu-eremuan kokatuko da. Ainguratze-lerro hibridoak izango ditu, katez eta zuntzez osatuak, eta itsas hondoan ainguratuko dira. 2022an, proiektua abian dela, DemoSATHek 2.000 etxerako energia nahikoa sortzea aurreikusten da, atmosferara 5.100 tona CO2 isurketa saihesteko.

Alberto Val Euskadin Ferrovialeko eraikuntza buruaren aburuz, “DemoSATH berrikuntzan balio handiko proiektua da, bai erabili beharreko materialengatik, bai bertan garatuko diren fabrikazio eta mihiztatze-prozesuengatik”.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) laguntza du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak