Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Dsm-kB Biomilk 300 banatuko du esklusiban, biolan euskal konpainia bioteknologikoak garatutako biosentsore bat, mundu osoko esne-sektorera iristeko

Biolan elikagaien kalitatea eta segurtasuna neurtzeko biosentsore bakarrak garatzen eta diseinatzen ditu, eta merkatuko enpresa liderra da arlo horretan 

 

Biolan elikagaien kalitatea eta segurtasuna neurtzeko biosentsore bakarrak garatzen eta diseinatzen ditu, eta merkatuko enpresa liderra da arlo horretan

Biolan merkataritza-delegazioak ditu Indonesia, Txile, Ekuador, Mexiko eta Marokon, eta aurten beste bulego bat zabalduko du Thailandian

 

Biolan Microbiosensores konpainiak biosentsoreak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien kalitatea eta segurtasuna neurtzeko (mundu mailako liderra da sektore honetan), eta berriki akordio bat sinatu du DSM multinazional holandarrarekin, esnean laktosaren maila kontrolatzen duen Biomilk 300 garapen berritzailea esklusiban merkaturatzeko. DSMk osasunaren, nutrizioaren eta materialen sektorean jarduten du. Akordio horri esker, Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako konpainia bioteknologikoak ekitaldi honetako fakturazioa nabarmen handituko du, hiru minutu eskasean laktosaren kantitatea hautematen eta neurtzen duen biosentsore hau mundu zabalean merkaturatuta.


BIOLANek Bizkaiko Teknologia Parkean du egoitza eta elikagaien sektorerako biosentsoreak diseinatzen eta garatzen ditu (mundu mailako liderra da alor horretan). 2006an ekin zion ibilbideari eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI Taldearen bidez) eta beste erakunde batzuen babesa izan zuen startup gisa jaio eta bioteknologiaren sektorean enpresa aitzindari gisa sendotu zen arte. Europako Batzordeak kontinenteko 50 ETE berritzaileenetako bat jo du BIOLAN. Konpainiak 10 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2009. urteaz geroztik ikerketan eta garapenean biosentsoreen merkatuan lider bihurtzeko. Elikagaien kontrolera bideratutako teknologian erreferentzia berria da euskal konpainia.

Biosentsoreak analisirako sistema trinkoak dira, erreakzio biologikoak erabiliz emaitza kuantitatiboak lortzeko. BIOLANek aplikazio zehatzak, azkarrak, erabilerrazak eta lehiakorrak garatu ditu alor honetan, elikagaietan laktosa, glukosa, sulfitoa edo histamina neurtzeko. Sektore honetan, elikadura-segurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da; izan ere, alergien eragina eta zenbait elikagaiekiko intolerantzia (adibidez, laktosarekikoa), hazi eta hazi ari da mundu osoan.

BIOLANek, 2006an startup gisa jaio ondoren, 40 pertsona inguru ditu plantillan, gehien-gehienak lizentziatuak eta doktoreak, eta asko eta asko emakumeak (langileen %77, hain zuzen). Konpainiak merkataritza-delegazioak ditu Indonesia, Txile, Ekuador, Mexiko eta Marokon, eta aurten beste bulego bat zabalduko du Thailandian.

Egoitza nagusian, Bizkaia Teknologia Parkeko plantan, konpainiak garapen berriak egin eta lehendik merkatuan dituen produktuak hobetzen ditu, eta hainbat esparru teknologiko barne-biltzen ditu: elektrokimika, elektronika eta biokimika. “Atunean histamina, krustazeoetan sulfitoa eta esnean eta esnekietan laktosa analizatzen munduko konpainia garrantzitsuenetakoa gara ia, baina aurki are diferentzia handiagoz izango gara, eta bi urtean merkatu-kuota handiagoa lortuko dugu”, nabarmendu du Asier Albizu BIOLANeko CEOak.

BIOMILK, BIOWINE, BIOFISH…
Laktosaz gabetutako produktuetan hondarreko laktosa-kontzentrazioak neurtzeko BIOMILK 300 gailu eraginkorraz gain, BIOLAN beste teknologia batzuk aplikatzeko ikertzen ari da, biosentsore aurreratuagoak garatzeko eta, horien bidez, jateko produktuetan beste alergeno, antigorputz, aminoazido edo kontserbatzaile batzuk neurtzeko.

Enpresak, adibidez, BIOWINE merkaturatzen du, parametro anitzeko biosentsore bat, ardoan azido glukoniko, azido maliko, azido laktiko, sakarosa, azukre eta histamina mailak azkar, erraz eta zehatz hauteman ahal izateko.

BIOFISH ere garatu du, arrain urdinean histamina hautemateko biosentsore bat. Tresna horrek AOAC Ikerketa Institutuaren ziurtagiria du (AOAC PTM Performance Tested) atun, berdel, sardina eta antxoa gordinetan histamina hautemateko, baita atun egosian, oliotan eta uretan ontziratutako atunean, tomate-saltsan ontziratutako berdelean, sardina eskabetxean eta ontziratutako arrain urdin salteatuan hautemateko ere. Gainera, BIOFISHek aukera ematen du krustazeoetan eta horiek hazteko uretan sulfito kontzentrazioa zenbatekoa den jakiteko.

Arrainen negozio-esparruan, BIOFISH biosentsoreari esker lortzen du BIOLAN taldeak fakturazio osoaren %50. Krustazeoetan sulfitoak neurtzeko gailuen eskutik 2017ko salmenta guztien %25 eskuratu zuen konpainiak, eta BIOMILK eta BIOWINE biosentsoreen bidez, hurrenez hurren, fakturazio osoaren %15 eta %10 eskuratu zuen euskal konpainia bioteknologikoak.

BIOLANek hazteko ahalmen eta proiekzio handia du, ikertzeko eta berritzeko gaitasun handia duelako konpainiaren produktu sorta oso modu lehiakorrean zabaltzeko, eta munduko merkatuan ez duelako parerik, ia esklusiban jarduten baitu nekazaritzako elikagaien kontrol eta segurtasunerako biosentsoreak garatzen.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak