CIC NanoGUNEko ekipoa.
Berrikuntza I+G+B
Albisteak 18 ekaina, 2019

CIC nanoGUNEk Intel-ekin elkarlanean dihardu etorkizuneko ordenagailuei bidea irekitzeko

Intel multinazionalak nanoGUNErekiko konfidantza izan du “MESO logika” garatzeko, etorkizuneko gailu elektronikoak jomugan dituen apustua
-

 

Intel multinazionalak nanoGUNErekiko konfidantza izan du “MESO logika” garatzeko, etorkizuneko gailu elektronikoak jomugan dituen apustua

Kontratua 650.000 dolarretik gorakoa da, eta teknologia hori garatzeko lantalde bat sortzeko aukera eman dio nanoGUNEri

 

CIC nanoGUNE nanozientziako euskal zentroak eta Intel multinazionalak, zirkuitu integratuen munduko fabrikatzaile handienak, elkarlanean dihardute punta-puntako proiektu batean. “MESO” gailua izena jarri dio Intelek. Teknologia berri bat da eta hasiera-hasieratik hartu dituzte kontuan etorkizuneko behar konputazionalek izango dituzten memoria-, interkonexio- eta logika-eskakizunak.

 

Fèlix Casanova Ikerbasque ikertzailearen arabera —nanoGUNEko “MESO” proiektuaren buru da—, saihestu ezinezko bi erronka ari dira bultzatzen teknologia elektroniko berrietarako aldaketa . Lehenengoa, gaur egun eskala handian erabiltzen den CMOS teknologiaren (silizioan oinarritutako teknologia) berezko muga fisikoa da, . “Txip batean integratzen joan diren transistore-kopurua bi urtean behin bikoiztu da, baina eskalatze horrek muga bat du, eta, gainera, txipak are txikiagoak egiten baditugu, une batetik aurrera ez dute funtzionatuko, elektroien kontrola galduko dugulako. Ezin izango ditugu transistore txikiagoak egin! “, azaldu du Casanovak. Bigarren erronka aro digitalarekin lotuta dago. Gaur egun, informazio-kantitate izugarria prozesatzen eta gordetzen da, eta horrek ikaragarrizko elektrizitate-kontsumoa du. Challenges1 aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, datu digitalak erabili eta transferitzean kontsumituko den elektrizitatea mundu osoko elektrizitate-kontsumoaren % 20 izatera irits liteke 2030erako. Hori dela eta, “ordenagailu batean energia aurrezteko egiten den hobekuntzarik txikienak ere mundu mailan energia asko aurreztea ekar lezake”, gaineratu du nanoGUNEko ikertzaileak.

 

Munduko zirkuitu integratuen fabrikatzaile handienaren eta nanoGUNE ikerketa-zentroaren arteko lehenengo topaketa 2015eko uztailean izan zen, Hong Kongen. “Espintronikari buruzko, nire espezializazio-esparruko, workshop batean, Inteleko Sasikanth Manipatruni doktoreak lehenengo aldiz aurkeztu zuen publikoki MESO logikaren proposamena, eta, aldi berean, gure ikerketarekiko (“espin-orbita akoplamendu” esaten diogu) interesa azaldu zuen, bere proposamenaren funtsezko elementuetako bat zelako”, adierazi du Fèlix Casanovak.

 

Hasierako fase batean elkarlanaren potentziala aztertu ostean, nanoGUNEk eta Intel enpresak ikerketa-proiektu bat sinatu dute. Ikerketa-proiektu horren helburua da etorkizuneko ordenagailuen errendimendua hobetzea eta energia aurreztea MESO teknologia optimizatuz. Proiektuan parte hartzen dihardute, halaber, Albert Fert Nobel saridunaren laborategiak CNRS/Thales (Frantzia) eta Berkeley-ko (AEB) Kaliforniako Unibertsitateko ikerketa-talde batek. Multinazionalarekin sinatutako hitzarmenak, 650.000 dolarreko kontratua, proiektua garatzeko berariazko lantalde bat sortzeko aukera eman dio nanoGUNEri.

 

“Oso pozgarria da ikustea oinarrizko ikerketa bat bezala hasi zen ikerketa batek elektronikaren paradigma alda dezakeen aplikazio iraultzaile bat izaten buka dezakeela”, adierazi du Casanovak. “Oraingoz, esku artean duguna, posible denaren eta industriara irits daitekeen berrikuntzaren erakusgarri bat besterik ez da. Proiektua bukatzean, dispositiboa bideragarria dela eta beharrezkoa den eraginkortasun-maila ematen duela egiaztatzen badugu, litekeena da Intel enpresak hori ustiatzearen alde egitea”, azaldu du nanoGUNEko ikertzaileak.

 

Zer da MESO logika?

 

Hainbat alternatiba planteatu dira CMOS teknologiaren muga fisikoaren eta energia-kontsumoaren erronkei aurre egiteko, eta, aldi berean, ordenagailuen, telefono mugikorren eta gainerako gadget teknologikoen potentzia hobetzeko. Proposamen aurreratuenetako bat espintronikarena da; espintronikak potentzial handia du eta egungo elektronikaren alternatiba izateko aukera handiak ditu. “Nirekin elkarlanean diharduten Intel taldeko ikertzaileek Mooreren Legea CMOS-etik harago ere betetzeko aukera ematen duen logika bat proposatu dute: MESO2 logika”, adierazi du Casanovak.

 

“Logika horrek bi zati ditu. Lehenak bit magnetikoaren informazioa irakurtzen du, eta, bertan, “espin-orbita akoplamendu” deritzon efektu kuantikoaren antzeko efektua sortzen du. Besteak, material batzuen efektu magnetoelektrikotik abiatuta, bit magnetikoa idazten du”, azaldu du Casanovak. “NanoGUNEko taldeari orain material onenak aurkitzea dagokigu, bit magnetikotik ateratzen den seinalea handia izan dadin, eta gailua proposatu bezala egingarria izan dadin. Proiektuaren azken helburua izango da bi aldeak gailu oso batean integratzea. “Gaur egungo ordenagailuek gailu batean memoria (disko gogorra, RAM) dute eta eragiketa logikoak beste batean (mikroprozesadorea) egiten dituzte, eta, beraz, denbora eta energia etengabe galtzen da bi gailu horien artean informazioa transferitzen. MESO zirkuitu batean bi aldeak erabat integratuta daude, eta horrek errendimendua hobetzen lagunduko luke”, azpimarratu du Casanovak.

 

CIC nanoGUNE

Donostiako CIC nanoGUNE Nanozientziako Ikerketa Zentro Kooperatiboa xede honekin sortu zen: nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorrean bikaintasuneko ikerketa egitea, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna areagotzeko. Bestalde, “María de Maeztu” Bikaintasun Unitatea (2017-2021) da nanoGUNE, Ikerketako Estatu Agentziak hala aitortuta.

 

Lotutako albisteak

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

José  Jainaga  industrialak  Joxe  Mari  Korta  2025  saria  irabazi  du
23/06/2025 Berrikuntza

José Jainaga industrialak Joxe Mari Korta 2025 saria irabazi du

Epaimahaiak aho batez erabaki zuen 25. Joxe Mari Korta saria pertsona bakar bati ematea: José Jainaga industrialari, industria errotzearen, industria bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik.

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ETEKIN Ekonomia Topaketak, LanHitz deialdia, Jauzia Gara ekitaldia, ChatGPT eta Nanoeskala

Innobasquek  2024ko  ekitaldiko  emaitzar  aurkeztu  ditu,  eta  guztiz  bat  datoz  Zientzi,  Teknologia  eta  Berrikuntzako  Euskal  Planarekin
05/06/2025 Berrikuntza

Innobasquek 2024ko ekitaldiko emaitzar aurkeztu ditu, eta guztiz bat datoz Zientzi, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planarekin

Gaur egin da urteroko topaketa Getxoko Itsas Geltokian (Olatua), eta bertan bildu dira Innobasqueko entitate bazkideak –administrazioak, enpresak eta hezkuntza, gizarte, zientzia eta teknologia arloetako eragileak-, baita Agentziaren Zuzendaritzako 60 kideak ere, Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatuaren goi ordezkariak guztiak

Fabrikazio  aurreratuaren  nazioarteko  erakusleiho  bihurtuko  da  Euskadi
03/06/2025 I+G+B

Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi

+Industry azokan hainbat industria-sektoretako ordezkariak elkartuko dira, hala nola automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika arloetakoak; eta SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

Euskadik  ikerkuntzarako  eta  berrikuntzarako  duen  giharra  erakutsiko  du  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziaren  Batzar  Nagusiak
30/05/2025 Berrikuntza

Euskadik ikerkuntzarako eta berrikuntzarako duen giharra erakutsiko du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusiak

Ekitaldian bilduko dira Innobasqueko entitate bazkideetako kideak ­–administrazioak, enpresak eta hezkuntza, zientzia eta teknologia arloetako eragileak- eta Agentziako zuzendaritzako kideak; Euskadin berrikuntza bultzatzen duen aliantza publiko-pribatu horretako 60 goi ordezkar

+INDUSTRY  873  enpresa  baino  gehiago  bilduko  ditu
30/05/2025 Berrikuntza

+INDUSTRY 873 enpresa baino gehiago bilduko ditu

Smart manufacturingari eskainitako Espainiako urteko topaketarik handiena,  ekainaren 3tik 5era bitarte, Bilbao Exhibition Centren ospatuko da

Euskadiko  Parke  Teknologikoa,  duela  25  urtetik  industria  bioteknologikoaren  polo,  Progenika  bezalako  enpresei  esker
29/05/2025 I+G+B

Euskadiko Parke Teknologikoa, duela 25 urtetik industria bioteknologikoaren polo, Progenika bezalako enpresei esker

Sektore bioteknologiko eta biosanitarioko enpresa 25. urteurrena ospatu du

BRTA  sariek  Euskadiko  17  zentro  teknologikoren  bikaintasunezko  ikerketa  aitortzen  dute
26/05/2025 I+G+B

BRTA sariek Euskadiko 17 zentro teknologikoren bikaintasunezko ikerketa aitortzen dute

Ikerketaren alorrean ibilbide sendoa duten hiru pertsona eta etorkizun oparoko hiru gazte saritu ditu BRTA aliantzak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.