Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 Marzo, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Sibol enpresa bizkaitarrak bere jarduera hirukoiztu egin du COVID-19ren aurkako babes handiko maskara eskariari erantzuna emateko

La empresa vizcaína Sibol, la única de España y una de las pocas en Europa que produce las mascarillas de máxima seguridad, ha triplicado su capacidad productiva para afrontar la gran demanda de equipos de protección ante la emergencia sanitaria.
Mascarilla ffp3 sibol

COVID-19 pandemia globalarekin gaur egun munduak bizi duen egoera apartaren aurrean, nahi gabeko protagonista bihutu da Sibol. Enpresa bizkaitarra Espainian  segurtasun goreneko maskarak ekoizten dituen bakarra da, eta Europan bakarrenetakoa gainera. Egun hauetan,  bere ekoizpen ahalmena  hirukoiztu egin du, osasun larrialdiaren aurrean babes ekipamenduen eskaera handiari aurre egiteko.  

Sibol Zamudion kokatutako dago, eta mota guztietako babes-ekipoak eta sistemak garatzen ditu. Hala nola, begietarakoarnasketarako, entzumenerako, antikalorikoak, etab. Bizkaiko ETE honek bere lan-modua erabat aldatu du  gaur egungo egoerari aurre egiteko, langileen ahaleginari eta barne-berrantolaketari esker. Zortzi orduko lan txanda bakarretik hiru lan txandetara pasatu dira. Gainera,14 langile berri kontratatu dituzte.  

Ekoizpena eguneko 24 orduetan aktibatuta dago, baina konpainiaren 3.000 m2-ko biltegian ez dago maskara-stockik. Ekoizpen guztia zuzenean ateratzen da ekoizpen lerrotik ospitaletara. Segurtasun gorenekoak dira ekoizten ari diren maskarak, FFP3 izena dutenak. Maskarak horiek birusetatik eta bakterietatik babesten gaituzte, baita hautsetik, ketik edo aerosoletatik ere. Horrela, partikulen %98a arnas sisteman sartzea oztopatzen dute.  

Soil-soilik farmazien datuak kontutan hartuz, maskaren eskaerak %20.000ko hazkundea  izan du, Farmaziako Banatzaileen Federazioak eman dituen datuen arabera. Sibolen, Txinan koronabirusaren lehen berriak jakin zirenetik, hainbat herrialdetako eskariak nabarmen igo dira, eta, ordutik, eskariak ez dira eten. A gripea edo ebola bezalako epidemiekin eskaria ere igo zen, baina COVID-19rekin eskaria handiagoa da, enpresaren arduradunen arabera.  Oraintxe bertanbi hilabete baino gehiagoko itxaron-zerrenda dute. 

Sibol duela 35 urte sortu zen Zamudion, eta, ordutik, arnasketa, ikuspena, entzumena eta berotik babesteko produktu eskaintza zabala garatu du. Estatu mailan maskara autofiltratzaileak fabrikatzen dituen enpresa bakarra da, eta Europan produktu hori eskaintzen duen gutxienetarikoa da. Ekoizpen eta biltegiratze arloez gain, Sibolek laborategi propioa du. Laborategi horretan dituen produktuekin saiakuntzak eta probak egiten dituzte, babes-mota desberdinetara bideratutako lana garatuz. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak koronabirusaren aurka borrokatzeko eman dituzten gomendioak jarraitzeko deiarekin bat egin du SPRIk. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak