Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Osteophoenix: hezurrak birsortzeko soluzioak, gero eta zaharragoa den gizarte baten aurrean

Euskal konpainia bere patentea AEBetara zabaltzeko lanean ari da, bere jarduera nazioartera zabaltzeko asmoarekin
OSTEOPHOENIX

Organoak eta ehunak birsortzeko soluzio pertsonalizatuak lortzea, baina, aldi berean, ahalik eta pertsona gehienengana iristea. Osteophoenix euskal enpresak medikuntzaren egunerokotasunean sistema eta prozedura berriak garatzeko lan egiten du.

Erandion (Bizkaia) du egoitza konpainia honek eta hurrengo arloetan lan egiten du: medikuntza birsortzaileko eta ehun-ingeniaritzako ezagutzak erabiltzen, CAD/CAM fabrikazio-tresnak (diseinua eta ordenagailu bidezko manufaktura) eta 3D inprimaketa. Tresna horiekin, soluzioak sortzen dira matrize sintetiko, biologiko eta hazkunde-faktoreen bidezko kirurgiaren bidez egonkortu, finkatu eta berreraikitzeko.

“Emaitza kirurgiko optimoak bilatzen ditugu, pazientearen hobekuntza eta errehabilitazio funtzional integrala erraztuz”, laburbiltzen2012an jaiotako euskal konpainiak. Osteophoenixek bere lehen urratsak eman zituzten bere fundatzaileek, Mauricio Lizarazo eta Angela Pertúz odontologoek, hezurra eta lotailu periodontala berreskuratzeko irtenbideak aurkitzeko egin zituzten ikerketei esker.

Patentea hortzetako hezur albeolarra birsortzeko sistema bat da, titaniozko hesi oklusibo bat jarriz, gainean hortz-inplanteak jartzeko. Hezurra galdu den kasuetan erabiltzen da, eta horrek inplanteak jartzea eragozten du. “Hezurrak birsortzeko teknika odontologikoen ustiapenean zentratzen gara, koaguluaren egonkortzean oinarritzen dena, berau babesteko eta egonkortzeko diseinatutako patentatutako sistema bakarra baitugu. Gero eta merkatu handiagoa dago, eta odontologikoak bakarrik ez diren horrelako soluzioen beharra dago”, azaltzen du euskal konpainiak. Bi produktuk, titaniozko mintzak eta finkatzeko torlojuen sistemak, Europako ziurtagiria jaso dute apirilean, eta merkaturatzen ari dira.

Matrize polimerikoak eta nazioartekotzea

Osteophoenixek bere jarduera dibertsifikatu du eta bere jardueraren % 30 neurrira egindako titaniozko hezur-ordezkapenetan zentratu du, kasu honetan garezurreko, aurpegi-masailetako eta bizkarrezurreko kirurgietarako. “Paziente bakoitzaren ezaugarri fisiologikoekin guztiz bat datozen ordezkapenak dira, eta haien bizi-kalitatea berreskuratzen dute, anatomiarekin bat datozelako”, azpimarratu dute.

Gainera, I+G proiektuetan aurrera egin dute, matrize polimeriko bat garatzeko, titaniozko hesi oklusiboan sar daitekeena, hortzen hezur-birsorkuntza bizkortzeko. Era berean, berrikuntza sustatzeko programetan parte hartzen dute, hala nola Hazitek SPRI Taldearen programak bultzatzen duen Hemosiri izenekoan, helburu bererako sistema berri bat garatzeko , birsorkuntzarako “behar den denbora erdira murrizteko”.

Osteophoenix aurrera doa bere patentea AEBetara zabaltzeko prozesuan, eta AEBetako Sendagaien Agentziaren (FDAren) baimena lortzeko lanean ari da .

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak