Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Ondoan enpresak espazioak desinfektatzeko jarduera bikoiztu egin du, Covid-19aren ondorioz

Ondoan euskal taldeak azken asteetan eremu desberdinak desinfektatzeko lana bikoiztu du, koronabirusaren osasun larrialdiaren ondorioz.
Ondoan duplica su actividad de desinfección de espacios debido al Covid-19

Ondoan euskal taldeak azken asteetan eremu desberdinak desinfektatzeko lana bikoiztu du, koronabirusaren osasun larrialdiaren ondorioz. Mondragon Korporazioaren konpainiak bere antolaketa egokitu du, duela hamarkada bat baino gehiagotik egindako jarduera honen eskari gero eta handiagoari erantzun ahal izateko, gehienbat ospitaleak eta garraio publikoa ardatz hartuta. 

Une honetan, Ondoanek adinekoen egoitzetan eta osasun-sarean lan egiten du, besteak beste, Gurutzeta, Donostia, San Eloy eta Santa Marina ospitaleak desinfektatzen. Garraio publikoa bezalako sektoreetan ere lan egiten ari dira, kutsatzeak saihesteko. Madrilgo eta Bilboko metroetan eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) trenbide-sarean kutsadurak prebenitzen laguntzeko lan egiten du. Telekomunikazioen arloan, Euskaltelekin, eta Ibermatica bezalako enpresekin lan egiten du. Konpainia honek Zamudioko parkean du egoitza, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen barruan, baina Madrilen, Kantabrian, Balear Uharteetan eta Kanariar Uharteetan dauzka bulegoak, baita Egipton, Marokon eta Mexikon ere.  

Konpainiak hainbat metodoren bidez burutzen ditu desinfekzioak, hala nola hainbat komunikabidetan koronabirusaren aurkako irudi bihurtu diren lainoztatze elektroestatikoaren edo nebulizazioaren teknikak. Erradiazio ultramorea edo ozonizazioa bezalako metodoak ere erabiltzen dituzte. 

Gomendatutako desinfekzioak, zazpi edo hamar egun bitartean 

Ondoan-etik adierazi dutenez, desinfekzio orokorrak egiten ari dira, baina mantentze-desinfekzioak egiteko joera nabarmen hazi dela ikusi dute. Zazpi edo hamar egunean behin egitea gomendatzen dute euskal enpresako arduradunek, batez ere konpainia desberdinetako eremu komunetan eta toki publikoetan. “Sektorea aldatu egingo da, desinfekzio gehiago programatuko dira, eta kontrol zorrotzagoak egingo dira”, azaldu du Ramon Castelo Ondoan-eko airearen kalitatearen zerbitzuetarako zuzendariak. Enpresa “gainazalari eta giroari buruzko azterketak Covid-19aren inguruan” egiten hasi da, eta kritika onak jasotzen ari da zerbitzua eskatu dutenen aldetikOndoanen uste dute horrelako azterketak ere “denboran mantenduko direla, mantentze-desinfekzioak bezala”. 

Lotutako albisteak

17 iraila, 2024 Berrikuntza
Iparlatek proteina alternatiboen garapenean eta enpresaren berrikuntzan aurrera egin du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
13 iraila, 2024 Berrikuntza
Belmek enpresak bere ekoizpen-eremua indartu du makineria eta software berrietan inbertsioak eginez, produktibitatea hobetzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
29 uztaila, 2024 Berrikuntza
Rectificados Lakunzak artezteko makina bertikal berria du, doitasun handiagoko lanak egiteko
Irakurri gehiago
22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak