Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 apirila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Nola ari dira aldatzen gure elikadura-ohiturak?

AZTI-Joeren Behatokiak txosten batean azaldu du nolako inpaktua duen Covid-19ak elikaduraren sektorean

 

AZTI-Joeren Behatokiak txosten batean azaldu du nolako inpaktua duen Covid-19ak elikaduraren sektorean

 

Asteotan bizi ditugun ezohiko baldintzek eragin zuzena izan dute kontsumo-ohituretan, batik bat elikaduran. Ostalaritza ia erabat itxita dagoen honetan, etxera eraman dugu kontsumo guztia. Batez ere supermerkatuetan eta hurbileko dendetan erosten dugu, eta, neurri txikiagoan bada ere, prestatutako jakiak ere kontsumitzen ditugu. Horrekin batera, izugarri ugaritu dira onlineko erosketak. Nahiz eta oraindik goiz den ikusteko zeintzuk izango diren epe luzeko ondorioak, AZTI-Joeren Behatokiak txosten bat argitaratu du, non aipatzen baitu zeintzuk diren sektorean eragin handiena izaten ari diren ohitura aldaketak. Helburua da joera horiek baliagarri izan daitezela enpresentzat, aukera berriak bila ditzaten.

 

Hasieran, alarma egoerak elikagaien pilaketa ekarri zuen, batez ere premia biziko produktuak eta elikagai ez galkorrak, baina denborarekin, erosketak egonkortu egin dira. AZTI Behatokiak dioenez, plazerarekin eta esperientziarekin hertsiki lotutako elikagai berriak sartu dira erosketa saskian, hala nola mokaduak, postreak eta janaurrekoak.

 

Orobat hazi da osasun, higiene eta norbere buruaren zaintzarekiko kezka, eta hori nabarmena da nutriente asko dituzten elikagaien, garbiketako produktuen eta edertasun pertsonaleko artikuluen salmentetan, hala dio Nielsen aholkularitzak. AZTIren txostenaren arabera, joera globala da: bitamina eta probiotiko gehiago dituzten produktu eta osagarri askoz gehiago merkaturatzen ari dira Europan. Azkenik, etxeko sukaldaritzak ere nabarmen egin du gora, etxean igarotzen dugun denbora aprobetxatzen baitugu jakiak hutsetik prestatzeko.

 

Kontsumo-ohituren aldaketa horrek lehendik existitzen ziren hainbat joera indartu ditu, eta baita ere berriak sortu, zeintzuek epe luzeko eragina izan baitezakete sektorean. Txostenak aipatzen du aukera berriak sortuko direla balore berriak dituzten produktuak merkaturatzeko, bai eta onlineko erosketa-esperientzia hobetzeko.

 

Kontsumitzaileen artean, gero eta gehiagok bilatzen dituzte defentsak hobetzen dituzten elikagaiak, baina baita ere ongizate mentala eskaintzen dutenak eta aldartea hobetzen laguntzen dutenak. Horrez gain, kontuan hartu behar da esperientzien kontsumoa, elikadura gozamenarekin eta dibertsioarekin lotzen dituena. Halaber, aintzat hartu behar dugu higienearen garrantzia, are gehiago egun hauetan. Horrek eragina dauka elikagaietan, baina baita ere establezimenduetan eta topalekuetan, eta kontuan hartu beharreko balore bat da.

 

Espero liteke Internet bidezko erosketek goranzko bideari eutsiko diotela etorkizun hurbilean, beraz, AZTI Behatokiak adierazi bezala, beharrezkoa izango da onlineko erosketa-esperientzia ona bermatzea eta etxerako zerbitzuak nahiz click & collect zerbitzuak ahalbidetzea. Era berean, aukera bikaina izango da aurrera egiteko merkataritza digitaleko formatu murgiltzaileagoetarantz.

 

Azkenik, txostenak marken papera azpimarratzen du eszenatoki honetan: “hurbilago eta enpatikoago agertu behar dute, konpromisoa hartuz herritarren segurtasunarekin eta osasunarekin”. Zentzu horretan, aukera paregabea izango dute komunitatea sortzeko, ekintza solidarioak garatuz edo pertsonei balioa emango dieten komunikazio kanalak irekiz.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak