Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 7 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Gran Hotel Lakua: “Eusten badiogu, eta eusten laguntzen badigute, laster gara berriro lanean”

José Barreira enpresariak zuhurtzia eskatu du ikusirik jendearen irrika lanera itzultzeko osasun berme guztiak bete gabe  

 

José Barreira enpresariak zuhurtzia eskatu du ikusirik jendearen irrika lanera itzultzeko osasun berme guztiak bete gabe

 

José Barreira enpresari galiziar bat da, aspalditik Gasteizen bizi dena eta ibilbide profesional luzea duena. Ekintzailea premia hutsagatik eta egonezina izaeraz, bere burua lanaren puruz eraiki duen enpresariaren irudia gorpuzten du, nekearen nekez  iritsia  orain dagoen lekura  eta kemen horri esker enpresa-ekimenen buru bilakatua sektore askotan:  garraioan, siderurgian, hodien sektorean, logistikan, energia berriztagarrietan, ostalaritzan eta hoteletan.  Azken sektore horretan baditu, hain zuzen ere,  bi hotel, eta horietako batek, Gran Hotel Lakuak (Gasteizeko bakarra bost izar dituena), koronabirusak kutsatutako osasun arloko langile eta gaixoentzako atseden eta isolamendu toki bihurtua egon ondoren, egun hauetan eman dio buru konpromiso horri. “Gure itxiera da, dudarik gabe, albiste onena” azpimarratu du Barreirak.

 

Gustura?

Onena da hainbat asteren ondoren gure hotelak galdu duela noizbait bere protagonismoa. Horra Araban izan genezakeen albiste onena. Ongi eraman dugu, lantaldea primeran aritu da egoera hain berezi honen premietara egokituz, eta garrantzitsuena, berriro diot, dagoeneko ez garela beharrezkoak.

 

Nola sortu zen ekimen hori?

 Saiatu naiz nire hondar-alea jartzen egoera zail honetan, baina uste dut ez daukadala meriturik, nik bezalako beste edozein pertsonak edo enpresarik gauza bera egingo zukeelako. Larrialdi egoeran logikoa zen horrela jokatzea, eta horrela jokatu beharra zegoen. Gehien pozten nauena da zerbaitetarako balio izan duela eta, batez ere, dagoeneko ez dela beharrezkoa.

 

Osasun testuinguruaz harago, asteotan ikusten ari zaren gauzetatik ba al dago ezer beldurtu zaituenik?

Osasun arloko egoerak beldurtu nau gehien, gainontzeko guztiei bezala nik uste, zeren beste krisialdian, ekonomikoan, esango nuke gauzak bere onera itzuliko direla, baina ez bihar, ez etzi, ez etzidamu ere… Bide luzea dago egiteko.

 

Ausartzen zara mezu baikor bat bidaltzera zure enpresari lagunei?

Uste dut ez daukagula beste biderik baikor izatea baino, gauza guztiak gorabehera. Baikortasuna beharrezkoa da, ezin gara hondoratu eta ezin dugu etsi. Inondik inora. Seguru nago irtengo garela egoera honetatik, baina errealismoz eta zuhurtziaz jokatu behar dugu, ez dakigun gerta pot egitea goizegi irekitzeagatik, pentsatuz hori dela gure konponbidea.

 

Zer esan nahi duzu?

Ez naizela presaka ibiltzearen aldekoa. Ezin dugu pentsatu ateak irekitzen ditugunean dena lehen bezala izango dela. Hobe dugu albait arinen jabetzea horretaz.

 

Egokiak iruditzen zaizkizu Gobernuak enpresei begira orain arte hartu dituen neurriak?

Uste dut ostalaritza sektorerako hartu direnak, adibidez,  ez dutela zentzu handirik. Ez dirudi normala nik hotela ireki ahal izatea jendeak ezin badu etorri beste lurralde batzuetatik, ez? Uste dut gu isilik atxiki beharrez azenarioa gure muturrean jartzeko daukaten presa hori ez dela oso gauza ona une honetan. Benetan uste dut itxaron egin behar dugula, presaka ez jokatu eta behar diren neurri zuzenak hartu.  Osasuna da garrantzitsuena, eta atzerapausorik ez ematea. Eta beste hilabete bat itxaron behar badugu baldintza hobeagoekin irekitzeko, hala bedi.

 

Baina gustatzen zaizkizu?

Eusten badiogu eta eusten laguntzen badigute, seguru nago laster garela denok berriro lanean eta berriro helduko garela lehen geunden tokira, baina ez berehala.

 

Zure ustez nola sentitzen dira enpresariak une honetan?

Gertatu zait ezagutzea beste krisi batzuk ere, eta ez gutxi, eta beti egon da txalo egin duen jendea eta negar egitea tokatu zaiena. Krisi honetan denoi tokatu zaigu negar egitea eta, beraz, ez gara arinago irtengo negar gehiago egin arren. Onar dezagun lehenbailehen eta has gaitezen denok lanean, bakoitza bere arloan, erantzukizunez, zentzuz eta soseguz.

 

Zure ustez egongo da inflexio puntu bat egoera honetan?

Goiz edo berandu agertuko da txerto bat edo tratamendu bat, eta horri esker lortuko dugu berriro normaltasun bidean jartzea nolabait. Uste dut horixe izango dela inflexio puntua enpresa guztientzat, ez baitu ezertarako balio saltoki guztiak zabaltzeak eta jarduera guztiak martxan jartzeak herritarrak ez badaude seguru eta ez badira hala sentitzen; alferrik da manparak jartzea, edo ozono sistemak erabiltzea tabernak eta jatetxeak desinfektatzeko, jendeak beldurra badu eta ez bada kalera ateratzen. Esan diezagutela zer eta nola, eta egin ditzagun  gauzak ongi eta behar den unean.

 

Zer uste duzu ikasiko dugula krisi honetatik?

Uste dut krisiak utziko digun irakaspen garrantzitsuena dela denok ikasi dugula sufritzen, ustekabeei aurre egiten eta lehen inork imajinatu ezin zituen egoeretara moldatzen. Bizitzan sufritzen ikasteak ere baditu bere alde onak, hori da pentsatu behar duguna.

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak