Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 apirila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Europako EEn partzuergoak (non parte hartzen baitu SPRI Taldeak) plataforma bat bultzatu du konponbideak bilatzeko koronabirusaren krisiarentzat

Ekimenak 168 erakunde biltzen ditu dagoeneko, besteak beste Espainiako 46, eta euskal enpresa bat ere badago tartean

 

Ekimenak 168 erakunde biltzen ditu dagoeneko, besteak beste Espainiako 46, eta euskal enpresa bat ere badago tartean

 

Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoak, nazioarteko proiekzioa duten ETEei laguntzeko munduko sarerik handienak (SPRI taldea partzuergoaren koordinatzailea da Euskadin), plataforma bat sortu du koronabirusaren aurkako neurriak eta konponbideak bultzatzeko. Ekimenak dagoeneko 168 erakunde biltzen ditu, horietatik 46 Espainiakoak, eta euskal enpresa bat ere badago tartean.

 

Care & Industry together against CORONA izeneko plataformaren helburua da Europako eragile guztiak batzea eskaintzak eta eskaerak bateratzeko, ezagutzak eta ikuspegiak partekatzeko eta neurrira eginiko laguntzaren ikuspegi orokor bat emateko norbere eskualdean. Asmoa da pandemia bukatutakoan beharko den laguntza prestatzea.

 

Ekimenaren amaierako helburua da lankidetzak bilatzea erregistratutako antolakundeen artean, eta horrela irtenbideak bilatzea koronabirusaren krisiak eragindako arazoak konpontzeko.

 

Care & Industry together against CORONA plataformak aukera ematen du harreman espezifiko eta azkarrak sortzeko osasun, industria eta hezkuntza arloetako eta gobernuetako eragile guztiekin. Hala, interesatuek beren profila aurkeztu dezakete onlineko plataforma baten bitartez.

 

Ahalik eta fidagarritasun handiena bermatzeko eta iruzurrak eta abusuak saihesteko, Enterprise Europe Network sarearen eskualde mailako antolakundeek baliozkotuko dituzte profil guztiak.

 

Basque EEN Partzuergoaren koordinatzaile den SPRI Taldea (Innobasque, Beaz eta Ganberak ere partzuergo horren barruan daude) prest dago balizko bazkideak bilatzen eta identifikatzen laguntzeko, eta horrela inpaktu handiena izango duten ekimen egokienak aukeratzeko. Sortu den plataforma berri horrek  orobat informatzen du koronabirusaren aurkako ekimen, ekitaldi eta proiektuen deialdi esanguratsuenei buruz.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak