Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Europako Batzordeak lehentasunezko 10 ekintza bultzatu ditu I+G-a azkartzeko

ERA vs Corona ekintza-planaren ardatzak dira lankidetza eta datu-trukea bultzatzea eta ikertzaileen komunitateari laguntzea

 

ERA vs Corona ekintza-planaren ardatzak dira lankidetza eta datu-trukea bultzatzea eta ikertzaileen komunitateari laguntzea

 

Covid-19aren pandemia aurrekaririk gabeko erronka izan da mundu osoko sistema sozioekonomikoentzat eta osasun-sistementzat. Egoera honek agerian utzi du Europako zientzialari eta ikertzaileen komunitatearen garrantzia, bai eta zein beharrezkoa den bide ematea Estatu kide guztien arteko lankidetzari, I+G arloko lanak garatuz sortzen diren konponbideen garapena azkartzeko.

 

Ikerketa laguntzeko, ahaleginak koordinatzeko eta sinergiak bilatzeko xedez, Europar Batasunak lehenengo ERA vs Corona Ekintza-plana abiarazi du. Lehentasunezko 10 ekintza biltzen dituen estrategia bat da, I+G-ri Europar Batasunetik eta Estatu kide guztietatik ematen zaion babesa partekatzeko eta handitzeko. Epe laburrean inplementatu behar diren 10 neurri dira, bat datozenak ERAren (Europako Ikerketa Espazioaren siglak ingelesez) helburuekin eta instrumentuekin.

 

Iragan apirilaren 7an Europar Batasuneko Ikerketa Ministroek euren babesa eman zieten oinarrizkoak diren ekintza horiei, zeintzuen helburua baita ikerketa finantzatzeko eta bultzatzeko aukera berriak sortzea, enpresa berritzaileei laguntzea eta datu-trukea ahalbidetzea Covid-19aren aurkako ikerketaren garapena azkartzeko. Plan honen bitartez, ikerketa eta berrikuntza arloko eta Europa mailan koordinatutako berehalako erantzun bat eman nahi da.

 

Koronabirusari aurre egiteko ERA Ekintza-planeko lehentasunezko 10 neurriak

 

1.- Koronabirusari aurre egitea helburu duen I+G-ren finantzaketa koordinatzea.

 

2.- Koronabirusa duten pazienteak tratatzeko entsegu kliniko handiak zabaldu eta babestea.

 

3.- Finantzaketa berria koronabirusari aurre egingo dioten estrategia sanitario azkar eta berritzaileentzat, emaitza esanguratsuak eskaintzeko gizarteari eta osasun-sistemen prestaketa hobetzeko.

 

4.- Konpainia berritzaileentzako laguntza handitzea.

 

5.- Aukerak sortzea finantzaketa-iturri berrientzat koronabirusari buruzko ikerketa eta berrikuntza ekimenetan.

 

6.- Leihatila bakar bat sortzea koronabirusari buruzko ikerketa eta berrikuntza finantzatzeko ERA Corona plataformaren bitartez.

 

7.- Goi-mailako Lantalde bat sortzea koronabirusari buruzko I+G-ren inguruan.

 

8.- Ikerketako azpiegiturak erabiltzeko aukera ematea.

 

9.- Ikerketako datuak trukatzeko plataforma bat sortzea.

 

10.- Europa osoko hackatoi bat antolatzea Europako berritzaileak eta gizarte zibila mobilizatzeko.

 

Europako Batzordeak erregulartasunez eguneratuko du ERA vs. Corona Ekintza Plana Estatu bakoitzeko administrazioekin batera, epe labur, ertain eta luzeko ikerketa- eta berrikuntza-ekintza berriak gehitzeko.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak