Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 maiatza, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Nazioartekotzea Alemania Bind40 Bio-osasuna Erresuma Batua Errusia Europa Fast Track Innobideak programa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Ris3 Euskadi Txekiar Errepublika eta Eslovakia UP Euskadi

Europako Batzordeak 122 milioi euroko laguntza bat abiarazi du Covid-19ari buruzko presazko ikerketarako 

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea

 

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea

 

Europako Batzordeak 122 milioi euro gehiago mobilizatu ditu Horizontea 2020-Ikerketa eta berrikuntzako programaren barruan, Covid-19ari buruzko presazko ikerketara bideratzeko.

 

Laguntza horrek bat egin du maiatzaren 4an Ursula von der Leyen presidenteak koronabirusaren krisiari aurre egiteko abiarazitako mundu mailako ekimenerako  Batzordeak hartutako 1.400 milioi euroko konpromisoarekin.

 

122 milioi hauek jasoko dituzten proiektuek xedetzat izango dute fabrikazioa berrorientatzea koronabirusaren detekzio, tratamendu eta prebentziorako beharrezkoak diren hornidura eta ekipo medikoak azkar produzitzeko, eta teknologia medikoak eta tresna digitalak garatzea pazienteen diagnostikoa, jarraipena eta zaintza hobetzeko. Ikerketa berriak Europa osoko paziente-multzo handietatik lortutako informazioan oinarrituko dira; hala, hobeto ulertzen baditugu koronabirusaren epidemiak eragindako portaerak eta ondorio sozio-ekonomikoak, seguruenik hobetu egingo ditugu tratamendurako eta prebentziorako estrategiak.

 

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak lortzea.  Koronabirusaren krisiari erantzun global bat emateko printzipioei jarraiki, Europako Batzordeak adierazi du konponbide berriek eskuragarri egon behar dutela denentzat eta arrazoizko prezioan. Horretarako, Batzordeak datu-truke azkarrerako klausulak sartuko ditu deialdi honetako dirulaguntza hitzarmenetan, horrela bermatzeko aurkikuntza eta emaitzak berehala aplikatu ahal izango direla.

 

Laguntza hauek bost eremu zehatzetara zuzenduta daude:  oinarrizko hornidura eta ekipo medikoen fabrikazioaren berrorientazioa (23 milioi euroko aurrekontua); teknologia medikoak, tresna digitalak eta adimen artifizialaren bidezko analisiak, heldutasun teknologiko handiko zaintza eta jarraipena hobetzeko (56 milioi); agerraldiari emandako erantzunen ondorio sozialak, ekonomikoak eta portaerazkoak (20 milioi); Covid-19 kohorte paneuroparrak (20 milioi) eta, azkenik, Europako eta nazioarteko paziente-talde handiei buruzko ikerketen arteko lankidetza, baldin eta pertinenteak badira koronabirusaren aurkako borrokan (3 milioi euro).

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak