Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2019 Berrikuntza Digitalizazioa Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

AFM klusterrak fabrikazio aurreratuaren eta makina erremintaren biltzarra egingo du urriaren 23tik 25era bitartean

Ekitaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatuko da eta B2B topaketetarako esparrua eskainiko die sektoreko profesionalei

Ekitaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatuko da eta B2B topaketetarako esparrua eskainiko die sektoreko profesionalei

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da urriaren 23tik 25era bitartean Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erremintaren Biltzarraren XXII. edizioa, herrialdeko topaketa teknologikorik aspaldikoena. Lehenengo edizioa 1976an antolatu zen eta, denboraren poderioz, fabrikazio aurreratu eta digitalaren arloko erreferentziazko topaketa bilakatu da. Biltzarrak hasiera-hasieratik duen abangoardiako ikuspuntu zientifiko teknologikoari, antolatzaileek hainbat gairi buruzko ikuspegi globala gaineratu nahi izan diote ospe handiko enpresa eta hitzaldien eskutik: digitalizazioa, industriarako talentua erakarri eta kudeatzea, fabrikazio aditiboa, ibilgailu elektrikoaren erronkak edota startupen bultzada.

 

Gainera, aurten, berritasun gisa, sektoreko profesionalen arteko B2B topaketetarako esparrua ezarriko da, lankidetza sustatu eta merkataritza-akordioen sorrera bultzatzeko asmoz.

 

Edizio honetan, AFM Klusterrak Hegan klusterrarekin duen lankidetza estuaren barruan, Heganek sustatzen duen Aerotrends, Aerospace Business Meetings & New Trends Conference delako biltzarraren edizio berri bat egingo da. Estatuko sektore aeroespazialeko profesionalen artean antolatzen den aldizkako topaketarik handiena bihurtu delarik, biltzar honek Europa osoko eragile aeronautikoen arteko jarduera ekonomikoa bultzatzeko zerbitzua eskainiko du berriz ere.

 

Topaketa honetan, Berger Group, Siemens, ISG Virtous, HP, GF Precicast Additive, Danobatgroup, Loire Gestamp, CAF, Gonvarri eta  Valeo enpresek parte hartuko dute, besteak beste.

 

Ohikoa denez, urriaren 25ean, biltzarra ixteko ekitaldiaren barruan, lau sari banatuko dira: enpresa batek aurkeztutako lanik onenarena, komunikazio zientifiko-teknikoak aurkeztutako komunikazioarik onenarena, eskola tekniko baten karrera amaierako proiekturik onenarena eta euskaraz aurkeztutako hitzaldirik onenarena.

 

2017ko urrian antolatutako aurreko edizioan, biltzarrean bildutako 440 partaideek I+G+b arloko 50 hitzaldi eta 20 posterretan baino gehiagotan parte hartzeko aukera izan zuten. Izen-emateak esteka honek bitartez egin daitezke dagoeneko.

 

AFM Klusterrari buruz

AFM Klusterra da Espainian fabrikazio aurreratuaren interesak ordezkatzen dituen erakundea. Industria arloko lau elkartek osatzen dute eta 450 enpresa baino gehiago biltzen ditu. Denen artean, 12.500 langile enplegatzen dituzte eta 2.500 milioi eurotik gora fakturatzen dute. AFM Klusterrak nazioartekotzea, industriaren garapena, posizionamendu estrategikoa eta bazkide dituen enpresetako langileen gaikuntza sustatzen ditu Donostian duen egoitzatik eta Tianjin hirian (Txina) duen ezarpenaren bidez.

 

AFM CLUSTERrek elkarrekin erlazionatutako lau sektore sinergiko hauei ematen die zerbitzua: makina erreminta eta fabrikazio aurreratuko teknologiak, fabrikazio aditiboa eta 3D inprimaketa, esku-erremintak, burdingintza eta industria-hornikuntza, eta mekanizazioa eta eraldaketa metalmekanikoa.

 

AFM Klusterrak, gainera, industriarako zerbitzuak ematen dituzten 64 enpresa partner ditu. Enpresa horiek guztiek osatzen dute Espainiako fabrikazio aurreratu eta digitalaren familia handia.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak