Albisteak 11 apirila, 2019

Euskal enpresek maiatzaren 6 eta 7an izango dute BECen beren urteroko hitzordua nazioartekotzearekin

Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko
-

 

Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko

Berriro ere topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin –16 bulego eta aholkulari–, aholkularitza pertsonalizatua emateko Kanpo Sareak barne hartzen dituen 80tik gora herrialderi buruz

Intergune+ ekitaldiaren berritasun garrantzitsuenak, Talentuaren Foroak, indartu egin nahi ditu nazioartekotze arloko profesional berrien gaitasun eta trebetasunak, gero eta gehiago eskatzen direnak enpresen aldetik.

 

Euskal enpresek maiatzaren 6 eta 7an izango dute BECen beren urteroko hitzordua nazioartekotzearekin. Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko. Aurtengo edizioa ere topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin –16 bulego eta aholkulari–, aholkularitza pertsonalizatua emateko Kanpo Sareak barne hartzen dituen 80tik gora herrialderi buruz. Era berean, ezagutzera emango dira nazioartekotzearen arloko zerbitzu berriak, finantzaketa eta laguntzak.

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatzen duen Intergune+ 2019 beraizik diseinatuta dago erantzuna emateko euskal enpresek atzerrira irtetean dituzten erronkei. Hauek dira enpresen erronka garrantzitsuenak: atzerriko merkatuak lideratzea eta dibertsifikatzea; urruneko merkatuetan eta merkatu arriskutsuetan sartzea; nazioartekotze-eredu bat aukeratzea; enpresen tamaina, lehiakortasuneko aldagai garrantzitsu bezala; eta nazioarteko espezializazio handiko profesionalak integratzea.

 

Zentzu horretan, Intergune+ ekitaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar aurten. Atal bat sortu du, hitzaldien egitarauarekin paraleloki garatuko dena, zeinaren helburua baita areago indartzea nazioartekotze arloko profesional berrien gaitasun eta trebetasunak, gero eta gehiago eskatzen direnak enpresen aldetik.

 

Enpresariak dira Intergune+ ekitaldiko urteroko jomuga-publikoa. Zehazki, atzerrian ezarrita dauden enpresak, herrialde bat baino gehiagotan kokatuta daudenak, enpresa esportatzaileak, esportatzeko premia dutenak, beren negozioa nazioartekotzeko unea oraindik aurkitu ez dutenak baina halere badakitenak nazioartekotu behar dutela, eta baita ere nazioartekotzearekin lotutako eragile publiko eta pribatuak. Esan bezala, edizio honetako nobedadeetako bat da ikasleei eskainitako kapitulu berezia, hobeto ezagutu ditzaten zeintzuk diren euskal enpresek behar dituzten nazioarteko espezializazioak.

 

B2B topaketak Kanpo Sarearekin

80 herrialdetan presentzia duen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sareko zuzendari eta aholkulariak Euskadira etorriko dira Intergune+ 2019 ekitaldian parte hartzera. Eusko Jaurlaritzako agenteek ordezkatutako herrialdeetan interesatutako enpresek aukera izango dute aurrez aurreko bilerak egiteko eta beren nazioartekotze proiektuak aztertzeko.

 

Egitaraua

 Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia Intergune+ 2019 ekitaldian izango da eta Miguel Ceballosek –Europako Merkataritza Komisarioaren Laguntza Kabineteko buruak- irekiko du ekitaldiaren egitaraua, gaur egungo egoera geopolitikoari buruzko hitzaldi batekin; ondoren, mahai-inguru bat egingo da atzerriko merkatu nitxoetan lider diren euskal enpresekin, zeintzuek hizpide hartuko baitituzte euren esperientzia eta etorkizuneko erronkak.  Lehen eguneko (maiatzak 6ko) agenda osatuz, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren balio erantsiko Programa eta Zerbitzuak aurkeztuko dira, eta mahai-inguruak antolatuko dira, bai hobeto ezagutzeko programa eta zerbitzu horiek erabili dituzten euskal ETEen nazioartekotze-prozesuak, bai bertatik bertara azaltzeko nolako esperientziak bizi izan dituzten ezarpen fasean dagoen Afrikakoa bezalako merkatu batean.

 

Arratsaldean euskal enpresetako profesionalen nazioarteko mugikortasunaren arazoak eta erronkak ezagutu eta eztabaidatuko dira. Atal honetan, enpresek eurek azalduko dute nolako profilak behar dituzten atzerrian, nolako arazoak dituzten atzerriratzeko, zeintzuk diren beren karrera planak, zein arazo dituzten jomugako herrialdean langileak hautatzeko, atzerriko langileak leialtzeko eta langile horien errotazioa bultzatzeko, ETE batek izan ditzakeen arazoak bere proiektua atzerriko herrialde batean saltzeko, e.a. Horrez gain, ezagutzera emango dira Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten konponbideak (BEINT beka, Kanpo Ekintzako Giza Baliabideen zerbitzuak, e.a.).  Maiatzaren 7an euskal enpresek beren nazioartekotze-esperientzia azalduko dute, baina ikuspegi sektorialetik eta, zehazkiago, espezializazio adimenduneko estrategian lehentasunezkoak diren sektoreen ikuspegitik: energia berriztagarriak, bio-osasuna, automozioa, makina-erreminta eta ziber-segurtasuna.

 

Laburtuz, hitzaldi eta mahai-inguruetan bost helburu hauek bilatuko dira:

 

  • adituek beren ikuspegia azaltzea munduko egoera geopolitikoari buruz eta, zehazkiago, populismoek nazioarteko politikan duten eraginaz,
  • nazioartekotzea bultzatzeko tresnen bitartez nazioartekotze-prozesua ongien diseinatzen eta gauzatzen ari diren enpresen erakusleiho izatea,
  • merkatu-nitxoetako liderren esperientzia ezagutzea,
  • aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak prestatzen laguntzea
  • sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak egitea: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak eta Manufaktura aurreratua, beste sektore garrantzitsu batzuekin batera: Automozioa, M-E, Aeronautika eta IKTak.

 

Talentuaren foroa

Nazioartekotzeak Euskadin urtero daukan Hitzordu honen berritasun garrantzitsuena da egitarau paralelo bat eta espazio propio bat sortuko dela unibertsitatea eta enpresa elkarrekin konektatzeko, espazio horretan gaurko ikasleek eta biharko nazioartekotzearen arloko profesionalek bertatik bertara ezagutu ditzaten globalki lehiatu nahi duten enpresek eskatzen dituzten  gaitasun, trebezia, talentu eta prestakuntzak.

 

Hala, Intergune+ barruan egingo den Talentuaren Lehen Foroa gehienbat unibertsitateko ikasketak amaitzen ari diren gazteei zuzendutako topaketa bat da, helburutzat daukana gazte horien interesa piztea nazioartekotze arloko karrera profesional bat egin dezaten, eta baita ere bermatzea nazioarteko profila duten adituak izango ditugula etorkizunean.

 

Atal hori bereziki zuzendua dago Nazioartekotzearekin lotutako graduetako azken ikasturteak egiten ari diren ikasleei eta BEINT eta Global Trainning programetako bekadun ohiei.

 

Asmoa da beren testuinguruan jartzea nazioarteko talentuak munduan bizi duen egoera eta euskal enpresetako gazteek datozen urteetan izango dituzten erronkak. Horretarako, mahai-inguruetan lehen pertsonan kontatuko da nolako esperientziak bizi izan dituzten BEINT beken onuradunak izan eta gero une honetan euskal enpresetan lanean ari diren lagunek, eta Global Trainning beken onuradunak izan ondoren orain Euskadiko multinazional batean lanean ari direnek.

 

Orobat emango da ezagutzera euskal enpresaren ikuspegia (gehien behar diren profilak, eskatzen diren gaitasunak, epe luzerako irtenbide profesionalak enpresan) eta baita ere erakundeena (BEINT eta Global Trainning programen 2019ko edizioen aurkezpena eta talentua Euskadira itzultzeko prozesuaren erronkak, zailtasunak, abantailak eta laguntzak).

 

Erakusleen gunea

 Azkenik, urtero bezala, Intergune+2019 ekitaldian erakusketa-gune bat egongo da, non presente egongo diren enpresen nazioartekotze arloko eragile publiko eta pribatuak. Alde publikoan aipagarria da hor izango direla SPRI Taldearen Invest in the Basque Country estrategia eta Bizkaia Talent.

 

Hala, aurten gune horretan izango dira: hiru Foru Aldundiak, hiru Merkataritza Ganberak, Basque Clusters, Energia Klusterra, ICEX, Bilboko Portuko Agintaritza, Cofides, Cesce, Elkargi, Itac, Interacción, Negobide, Iberemprende Fundazioa, Sparber, Oteic taldea, Agex taldea, Abas, AIR France, KLM, Banco Sabadell, Santander, Bankoa Credit Agricole eta Barrilero y Asociados abokatu-bulegoa.

 

Lotutako albisteak

Voon  Sports,  teknologia  adimenduna  duen  kirol  entrenamenduaren  irtenbidea
13/10/2025 Nazioartekotzea

Voon Sports, teknologia adimenduna duen kirol entrenamenduaren irtenbidea

Donostiako konpainiak kirolarien entrenamendu teknikoa eta kognitiboa hobetzen duten gailuak eta app propioa garatzen ditu.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioartekotzea  bultzatu  du  9,5  milioi  euroko  laguntzen  bidez

Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzea bultzatu du 9,5 milioi euroko laguntzen bidez

Enpresek Zabaldu, Sakondu eta Elkartu programetarako diru-laguntzak eska ditzakete.

Nazioartekotzerako  enpresa-lankidetzari  bultzada,  Elkarturekin
10/10/2025 Nazioartekotzea

Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin

Urriaren 14an Elkartu programaren deialdi berri bat irekiko da. Nazioartekotze-jardueretarako enpresen arteko lankidetza bultzatzea da programaren xedea. 1.000.000 euroko aurrekontua du programak, eta nazioartean duten posizionamendua hobetu nahi duten enpresa-lankidetzako elkarte eta taldeei zuzenduta dago.

Europako  Batzordeak  proposamen  bat  iragarri  du  beste  herrialde  batzuetatik  datorren  altzairuaren  muga-zergak  %50era  igotzeko  eta  haren  jatorriaren  trazabilitatea  indartzeko

Europako Batzordeak proposamen bat iragarri du beste herrialde batzuetatik datorren altzairuaren muga-zergak %50era igotzeko eta haren jatorriaren trazabilitatea indartzeko

Xedapen horiek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak erregelamenduaren azken testua adostu ondoren aplikatuko dira, 2026ko ekainetik aurrera altzairuaren gaineko egungo babesa ordeztuko duena.

WOMEXen  Eskualde  Taldea  martxan  da  Euskadin,  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  sustatzeko
09/10/2025 Berdintasuna

WOMEXen Eskualde Taldea martxan da Euskadin, nazioartekotzean genero-berdintasuna sustatzeko

Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta elkarte arloko eragileak joan den astean bildu ziren Euskadiko Eskualde Taldearen lehen saioan, WOMEX - The role of women in the competitiveness of exporting SMEs proiektu europarraren esparruan.

Zure  enpresaren  nazioartekotze-kostuak  geldiaraz  ez  zaitzan…  Hona  hemen  Zabaldu  laguntzak!
09/10/2025 Nazioartekotzea

Zure enpresaren nazioartekotze-kostuak geldiaraz ez zaitzan… Hona hemen Zabaldu laguntzak!

SPRI Taldeak atzerrian mikroenpresen, ETE-en eta startupen presentzia bultzatzera zuzendutako Zabaldu 2025 laguntzen beste edizio bat deitu du. Aurten, programak 5 milioi euroko aurrekontua izango du nazioartekotze-prozesua berme osoz abiaraztearen kostua finantzatzen laguntzeko.

Sakonduk  kanpo-merkatu  berrietara  sartzeko  zure  enpresaren  nazioartekotzea  bultzatuko  du  75.000  euro  arteko  finantzaketa  emanda
09/10/2025 Nazioartekotzea

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.

KSP  Basque  P5G  Master  Plan  programak  Euskadiren  eta  Hego  Korearen  arteko  lankidetza  sendotu  du  berrikuntzan  eta  digitalizazioan
02/10/2025 Nazioartekotzea

KSP Basque P5G Master Plan programak Euskadiren eta Hego Korearen arteko lankidetza sendotu du berrikuntzan eta digitalizazioan

Proiektuaren helburua 5G sare pribatuen hedapenari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da, euskal industrian aplikatzeko aukerak eta erronkak identifikatuz.

IKT  sektoreko  euskal  enpresek  euren  presentzia  indartu  dute  Kolonbian,  Bogotan  egindako  topaketa  batean
25/09/2025 Nazioartekotzea

IKT sektoreko euskal enpresek euren presentzia indartu dute Kolonbian, Bogotan egindako topaketa batean

Kolonbian dauden euskal enpresen eta tokiko eragile estrategikoen arteko harreman zuzena erraztu da

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.