IKEI, 25 urte baino gehiago nazioartekotzearen arloan lan egiten
1977an eratu zen IKEI research & consultancy, eta, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan bere jarduera-eremuan esperientzia handiena duen aholkularitza-korporatiboko enpresetako bat da.
Bere jarduera-ildo nagusiak sektore publikoko aholkularitzan, zuzendaritza-aholkularitzan eta sektore pribatuko Corporate finance eta M & A aholkularitzan oinarritzen dira. Horretarako, berrogei pertsonako talde esperientziaduna du, eta horiek dira enpresaren aktibo nagusia.
Sektore publikoari dagokionez, mota guztietako organismoekin lan egiten du, bai Euskadin (Eusko Jaurlaritza, Foru-Aldundiak, udalak, eskualde-elkarteak, sektore-elkarteak, klusterrak eta abar), bai beste autonomia-erkidego eta estatu-erakunde batzuetan. Eremu horren barruan, IKEIren eskaintzak politika publikoen jardueraren eta kudeaketaren ziklo osoa betetzen du (analisia, estrategia, kudeaketa eta ebaluazioa), intereseko hainbat gai-arlotan zehar (lurralde adimenduna, enpresak eta lehiakortasuna, gizartea eta pertsonak, administrazio eraginkorra).
Zuzendaritza-aholkularitzarekin, IKEIk enpresen lehiakortasun-posizioa areagotu nahi du. Aholkularitza ematen dien enpresen negozio-emaitzak areagotu nahi ditu, estrategiak zehaztuz eta horien hedapenari garapen organiko eta ez-organikoko jarduketekin lagunduz. Azken horren barruan, Corporate Finance eta M & A lerroak parte hartzen dute. Corporateren bidez, “Enpresei merkatu geografiko batean edo jarduera-sektore jakin batean kokatzen laguntzen diegu; horregatik, gure eginkizuna laguntzan oinarritzen da. Gainera, erosketa-operazio oso edo partzial bat formalizatu ahal izateko konpainiak bilatzen ditugu, eta merkatuan modu bateratuan egoteko aliantza bat ezartzeko laguntza ere ematen dugu”, gaineratu du Luis Villanuevak,
Era berean, IKEIren nazioarteko izaera nabarmendu behar da. Ildo horretan, Timoteo Perez Nazioarteko Arloaren bazkide zuzendariak adierazi duenez, “duela 25 urte baino gehiagotik, 200 proiektutik gora garatu ditu aholkularitzak nazioartean, Latinoamerikako eta Europako 30 herrialde baino gehiagotan”. Europan, IKEI enpresa txiki eta ertainen Europako Sareko kide da 1995. urteaz geroztik, eta, horri esker, enpresak merkatu hori ezagutu ahal izan du, baita DG Employment, Social Affairs & Inclusion edo Eurofound bezalako erakunde europarrekin egindako proiektuetan parte hartu ere. Latinoamerikako merkatuari dagokionez, IKEI 2000. urteaz geroztik ari da erakunde multilateralekin parte hartzen, besteak beste, Banco Interamericano de Desarrollo (BID)-rekin, Corporación Interamericana de Inversiones-ekin, PNUD-kin, eta abarrekin.
Edozein enpresan bezala, Covid19aren pandemiak ere eragina izan du IKEIren jarduera-garapenean, baina enpresak urte hasieran ezarritako helburuak betez itxi du 2020ko ekitaldia. Egoeraren arabera, alde operatiboan hain zuzen ere, proiektuak beste modu batean kudeatzera ohitu dira. Baina enpresaren digitalizazio esparruari dagokionez, “esan liteke pandemiaren aurretik lana eginda genuela. Zentzu horretan, urrunetik lan egiteko prest geunden, eta horri esker, konfinamenduaren lehen egunetik jarduerari eutsi ahal izan diogu “, gaineratu dute enpresako arduradunek.
Azkenik, etorkizunari begira, baikor agertu dira IKEIko arduradunak. Ildo horretan, adierazi dute eremu publikoari lotutako negozio-eremuan hainbat aukera daudela erresilientzia-programetan, datozen urteotan sektore publikoan inbertsio handia eragingo dutenak. Enpresa pribatuari dagokionez, haien betebeharra izango da lehiakortasuna hobetzea eta, are gehiago, garai hauetan. Helburu hori lortzeko, beti egongo dira negozio-eredua aldatzearen, produktua dibertsifikatzearen, beste merkatu batzuetan kokatzearen, beste bezero mota batzuk lortzearen eta, are gehiago, hazkunde ez-organikoko estrategia bat garatzearen aldeko apustua egiten duten enpresak. Gainera, IKEIk merkatuak dibertsifikatzearen aldeko apustuari eutsiko dio eta bere aukerak nazioarteko merkatuan garatzen jarraituko du.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.
Lotutako albisteak

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan
Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko
Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute
Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte
Bilboko Merkataritza Ganberan egindako Euskadi – Txekiar Errepublika “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hogei bat enpresatako ordezkariak eta ekonomiaren eta industriaren arloko beste eragile batzuk bildu dira.

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute
Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz