Daniel Azcue, GKNk Zumaian duen lantegiko produkzioko arduraduna.
Albisteak 12 abendua, 2022

GKN Zumaia enpresak munduan barrena dabiltzan hiru milioi ibilgailuren transmisioak fabrikatzen ditu

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza jaso duen enpresa honek I+G-rako gune espezifiko bat du 80 langilerekin
-

GKN Driveline Zumaia GKN multinazionalaren barruko enpresa bat da, automobilgintzarako transmisioko piezak fabrikatzen dituena. Mundu mailako liderra da eta munduan barrena dabiltzan 78 milioi ibilgailutatik hiruk dituzte “Zumaian eginiko transmisioko osagaiak”, diote. Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du BDIH Konexio programaren bitartez, zeinarekin Basque Digital Innovation Hub-ek ETEen eskura jartzen duen fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzu sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, testak egiteko eta baliozkotze prozesuetarako.

GKN Automotive enpresaren jatorria 1940an kokatzen da Eibarren, “Gerra Zibilak suntsitutako gune batean, non hiru pertsonak (Trocaola, Ibarzabal eta Gaztañaga) abian jarri baitzuten Ayra Durex enpresa, armak eta autoentzako ordezko piezak fabrikatzeko. Hori nobedadea izan zen armak baino egiten ez zituen Eibar hartan” oroitu du Daniel Azcuek, GKNk Zumaian duen lantegiko produkzioko arduradunak.

1960rako enpresa erreferente bat zen emakumeen laneratzean. Hurrengo 20 urteetan Spicer enpresa frantsesarekin bat egin zuen negozioa zabaldu eta “Espainiatik kanpo saltzen hasteko”. Garai hartarako, konpainia autoentzako pieza berrien eta ordezko piezen negozioan zentratuta zegoen.

Hurrengo mugarria 1974an iritsi zen, instalazioak Eibartik Zumaiara eraman zituenean (gerora, 1989an, enpresak beste nabe industrial bat hartu zuen Legazpin). 1978a ere urte garrantzitsua izan zen, GKN enpresaren akziodunen artean sartu baitzen. Gaur egun, multinazional horrek 25.000 pertsona enplegatzen ditu automobilgintza arloan, eta 20 herrialdetan lan egiten du 50 lantegi industrialekin. 1994an GKNk enpresaren jabetza osoa bereganatu zuen.

Daniel Azcuek dio 1980 eta 2000 urteen artean aldaketa handia gertatu zela, eta horren atzean dagoela zuzendaritza taldeak Japoniara eginiko bidaia, “Toyota-ren produkziorako modu berriak ezagutzeko”. Langilearen kontzeptua aldatu zuten, askotariko zereginak hartu zituelarik bere gain, eta mini-konpainiak sortu zituzten departamenduka, bakoitza bere adierazleekin”.

Automatizazioa eta 4.0 industria

Azken bi hamarkadetan, GKN buru-belarri murgildu da automatizazioan eta 4.0 industrian. “Robotak integratu dira fabrikan -eurek egiten dituzte ia mugimendu guztiak- eta produkzio-prozesu osoa digitalizatu da. Uneoro kontrolpean daukagu lantegian gertatzen den guztia”. Piezak egiteko prozesua ia guztiz robotizatuta dago, eta fase zorrotzak igaro behar ditu zehaztasun eta kalitate gorenak lortzeko.

Enpresaren produktu nagusia ibilgailuen transmisiorako piezak dira, hau da, “gurpilen eta diferentzialaren artean doazenak”. Pieza horiek Zumaiako lantegian egiten dira, eta forjaketa-lanak, berriz, Legazpin. Gainera, Zumaian garatzen da GKN multinazionalak transmisioen eta motor elektriko berrien inguruan egiten duen I+G-ko jarduera guztia. “Forjan 43 milioi pieza egiten ditugu urtean, eta prozesu mekanizatuetan transmisioko 10 milioi pieza”.

Izan ere, munduan barrena dabiltzan 78 milioi ibilgailutatik hiruk dituzte “Zumaian eginiko transmisioko osagaiak. Munduko autoen transmisiorako piezen % 40 gure taldean egiten dira”.

Konpainiaren bezero nagusiak automobilgintzako munduko fabrikatzaile handienak izaten dira, eta “gure lehia ez da beste enpresa batzuekin, baizik eta GKN taldeko kideekin”.

Enpresak 560 langile ditu Euskadin, eta horietatik 80k I+G-ko unitate espezifiko batean dihardute multinazional osoarentzat lanean. Ikerketa eta garapenak Euskadiko negozioaren % 5 ordezkatzen du.

SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntzarekin software bat garatu da Vicomtech zentroarekin batera forjaketa-lanak optimizatzeko eta, horrela, “produktuaren amaierako neurria lortzeko bestelako operaziorik egin beharrik gabe. Pieza deformatu egiten da prozesuan, baina software honen bidez eta indukzio-prozesu baten ostean, definitu egin dezakegu amaierako zehaztapenak lortzeko forjan eman behar zaion konpentsazioa”.

Konpainiaren etorkizuneko erronketako bat da produkzio-prozesuen berrikuntza optimizatzen jarraitzea bi lantegietan, “lehiakorrak izateko eta azken belaunaldiko motor elektrikoak garatu ahal izateko, eta dagoeneko badaukagu motorrei eskainitako I+G-ko gune bat”.

Lotutako albisteak

Zabaldu+  2026k  laguntza  bakarrean  biltzen  du  ETEen  nazioartekotzeari  emandako  babes  guztia
07/07/2026 Nazioartekotzea

Zabaldu+ 2026k laguntza bakarrean biltzen du ETEen nazioartekotzeari emandako babes guztia

Zabaldu+ laguntzak Zabaldu, Sakondu, Elkartu eta Pilotu programen helburuak eta jarduerak laguntza bakarrean biltzen ditu. Horrela, kanpo-presentziarekin, enpresen arteko lankidetzarekin eta nazioarteko merkatuetan aukera berriak garatzearekin lotutako hainbat babes-lerrotarako sarbidea errazten du.

Eusko  Jaurlaritzak  Bavariarekin  duen  lankidetza  indartu  du  V  Bavarian  Semiconductor  Congress-en
07/07/2026 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak Bavariarekin duen lankidetza indartu du V Bavarian Semiconductor Congress-en

Hubert Aiwanger Bavariako lehen ministrorde eta Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energia kontseilariak harrera egin die euskal erakundeetako ordezkariei Munichen egin den V. Bavarian Semiconductor Congress ekitaldian.

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.