Bogotá Colombia Euskadi
Albisteak 19 maiatza, 2025

Euskal enpresek Bogotako hiri-eraldaketari lotutako aukerak esploratu dituzte

Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako hamar euskal enpresak parte hartu zuten, Kolonbiako hiriburuari soluzio teknologikoak eskaintzeko asmoz.
-

Kolonbian finkatutako euskal enpresek SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren Kolonbiako bulegoak antolatutako lan-gosari batean parte hartu zuten joan den astean Bogotan. Topaketa Bogotako Alkatetza Nagusiaren eta Barrutietako Plangintza Idazkaritzaren lankidetzaz egin zen, eta erakundeen zein sektore pribatuaren ordezkariak bildu zituen hiriko proiektu estrategiko handiei heltzeko.

Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako hamar euskal enpresak parte hartu zuten, Kolonbiako hiriburuari soluzio teknologikoak eskaintzeko asmoz. Kolonbiako ordezkaritzari dagokionez, Julio Abril Tabares Inbertsioen Plangintzako Idazkariordea eta Gabriel Andrés Millán Hiriko Laborategi-Bulegoko Buru izan ziren bileran, eta honelako aliantzek bogotarren bizi-kalitatea hobetzeko moduko proiektuak bultzatzeko duten garrantzia nabarmendu zuten.

Proiektu estrategiko nagusiez gain, topaketak eskala txikiagoko ekimenetan lankidetza-aukerak identifikatzeko aukera eman zuen, Pilotu programa aplika daitekeen osagai teknologiko nabarmena dutenei arreta berezia emanez. SPRI Taldeak bultzatutako ekimen honen helburua euskal enpresei nazioarteko proiektu pilotuak garatzen laguntzea da, eta 50.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen ditu, edo inbertsioaren % 51, atzerriko erakunde publikoek ebaluatutako ekimen berritzaileak aurrera ateratzeko.

Topaketa honi esker, Euskadiren eta Bogotaren arteko lankidetza-loturak sendotu ahal izan ziren, hiri-eremuko berrikuntza eta hiriaren garapena sustatuz

Lotutako albisteak

Zure  enpresaren  nazioartekotze-kostuak  geldiaraz  ez  zaitzan…  Hona  hemen  Zabaldu  laguntzak!
09/10/2025 Nazioartekotzea

Zure enpresaren nazioartekotze-kostuak geldiaraz ez zaitzan… Hona hemen Zabaldu laguntzak!

SPRI Taldeak atzerrian mikroenpresen, ETE-en eta startupen presentzia bultzatzera zuzendutako Zabaldu 2025 laguntzen beste edizio bat deitu du. Aurten, programak 5 milioi euroko aurrekontua izango du nazioartekotze-prozesua berme osoz abiaraztearen kostua finantzatzen laguntzeko.

Sakonduk  kanpo-merkatu  berrietara  sartzeko  zure  enpresaren  nazioartekotzea  bultzatuko  du  75.000  euro  arteko  finantzaketa  emanda
09/10/2025 Nazioartekotzea

Sakonduk kanpo-merkatu berrietara sartzeko zure enpresaren nazioartekotzea bultzatuko du 75.000 euro arteko finantzaketa emanda

Programak 3.500.000 euroko aurrekontua du eta aurrekontuaren % 60 arteko finantzaketa emango du. Gehienez, enpresa bakoitzeko 75.000 euro. Laguntza nazioartekotze maila altua duten eta merkatu berrietarako hedapena hasi nahi duten mikroenpresei, ETE-ei eta startupei zuzenduta dago.

KSP  Basque  P5G  Master  Plan  programak  Euskadiren  eta  Hego  Korearen  arteko  lankidetza  sendotu  du  berrikuntzan  eta  digitalizazioan
02/10/2025 Nazioartekotzea

KSP Basque P5G Master Plan programak Euskadiren eta Hego Korearen arteko lankidetza sendotu du berrikuntzan eta digitalizazioan

Proiektuaren helburua 5G sare pribatuen hedapenari buruzko ezagutzak eta esperientziak partekatzea izan da, euskal industrian aplikatzeko aukerak eta erronkak identifikatuz.

IKT  sektoreko  euskal  enpresek  euren  presentzia  indartu  dute  Kolonbian,  Bogotan  egindako  topaketa  batean
25/09/2025 Nazioartekotzea

IKT sektoreko euskal enpresek euren presentzia indartu dute Kolonbian, Bogotan egindako topaketa batean

Kolonbian dauden euskal enpresen eta tokiko eragile estrategikoen arteko harreman zuzena erraztu da

Industria  sailburua  EMO  Hannoverren  dauden  32  euskal  enpresen  alboan  izan  da

Industria sailburua EMO Hannoverren dauden 32 euskal enpresen alboan izan da

Azken hamarkadan, Eusko Jaurlaritzak makina-erremintaren sektoreari SPRIren bitartez lagundu dio: 91 milioi euroko dirulaguntzaren bidez 850 milioi eurotik gorako inbertsio pribatua egin da eta 2.000 enpresa baino gehiago babestu dira

Euskadik  Bavierakin  duen  aliantza  estrategikoa  indartu  du  trantsizio  energetikoaren  arloan
22/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Bavierakin duen aliantza estrategikoa indartu du trantsizio energetikoaren arloan

Bavariarekin lankidetzan aritzeko aukera berriak ireki dira berrikuntza eta energia trantsizioko proiektu bateratuetan.

Euskadik  Hego  Korearekin  digitalizazioan  eta  5G  sareetan  duen  lankidetza  indartu  du
18/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Hego Korearekin digitalizazioan eta 5G sareetan duen lankidetza indartu du

Programa honek lankidetza estrategikoa sustatzen du praktikak partekatzeko, ezagutza sortzeko eta 5G sare pribatuak eta eraldaketa digitala bezalako arloetan aukerak identifikatzeko.

Euskal  industria  defendatu  du  Nazioartekotzearen  Lurralde  arteko  Kontseiluan  Mikel  Jauregik
17/09/2025 Nazioartekotzea

Euskal industria defendatu du Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan Mikel Jauregik

Valentzian, Industriako sailburuak proposatu du Europan merkataritza-babesak indartzea eta Estatu Batuekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Global  Training  beken  epea  irailaren  19ra  arte  luzatu  da
12/09/2025 Nazioartekotzea

Global Training beken epea irailaren 19ra arte luzatu da

Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Programaren aurrekontua 6.445.000 €-koa da eta laguntzek ordaindutako praktika profesionalak eskaintzen dituzte atzerrian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.