Albisteak 12 ekaina, 2025

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin
-
    • “Aste honetan aurkeztu dugun Industria Plan berriak Euskadin atzerriko inbertsioa erakartzea funtsezko alderdietako bat dela azpimarratzen du. Gure ahalmen industrial eta teknologikoak Australia bezalako aukera-merkatuetan ezagutarazteko unea da, Euskadi atzerriko enpresak Europar Batasunean sartzeko atea izan dadin”, azpimarratu du Jauregik.

     

    Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin. Bilerak energiaren, industriaren eta meatzaritzaren arloetan Euskadi eta Australiaren arteko lankidetza-agenda partekatuan aurrera egiteko balio izan du, eta Nagore Bonilla SPRI Taldeko Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak eta Asier Areitio, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen zuzendariak ere parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren aldetik.

    Bileran, funtsezko sektoreetan aldebiko lankidetzarako aukerak aztertu dituzte, hala nola energia berriztagarrietan, hidrogenoaren balio-katean, deskarbonizazio-teknologietan, industria aurreratuan eta lehengai kritikoen garapen jasangarrian. Bi ordezkaritzak bat etorri dira trantsizio energetikoko eta industrializazioko estrategiek aliantza publiko-pribatu sendo eta iraunkorrak eraikitzeko ahalmena eskaintzen dutela.

    “Australia aukera-merkatua da Euskadirentzat”, nabarmendu du Mikel Jauregik. “Estatu Batuetako Gobernuak abiatutako muga-zergen gerraren ondorioz, gure industriarentzat merkatu berriak bilatu behar ditugu, eta, horregatik, gure apustua da beste lurralde batzuetara hedatzen jarraitzea, Australiara, adibidez. Euskadi globalaz ari garenean, gure herrialdea munduan abangoardiako industria duen lehen mailako bazkide gisa ezagutzea bilatzen dugu. Atzerriko inbertsioak erakartzeko eta euskal enpresari nazioartekotzen laguntzeko ari gara lanean”.

    “Aste honetan aurkeztu dugun Industria Plan berriak Euskadin atzerriko inbertsioa erakartzea funtsezko alderdietako bat dela azpimarratzen du. Gure ahalmen industrial eta teknologikoak Australia bezalako aukera-merkatuetan ezagutarazteko unea da, Euskadi atzerriko enpresak Europar Batasunean sartzeko atea izan dadin”, amaitu du Jauregik.

    Euskadiko Kanpo Sareak bulego komertzial bat du Sidneyn 2024tik, eta identifikatu du gero eta euskal enpresa gehiago daudela Australian, eta horiek interes komertzialak eta estrategikoak dituztela. Enpresa horiek energiaren, ingeniaritzaren, automobilgintzaren eta meatzaritza teknologikoaren sektoreetan dihardute, besteak beste, eta Asia-Pazifikoa ardatzean euskal nazioartekotzearen dinamismoaren adibide dira.

    Halaber, aldebiko bileran, Eusko Jaurlaritzaren interesa aztertu dute, Australiako motor ekonomiko nagusietako bat den eta Hego hemisferioko erreferentziazko industria-berrikuntzako poloa den Victoria Estatuarekin dituen harreman instituzionalak indartzeko. Bilera hori aliantza ekonomiko eta teknologikoak dibertsifikatzeko euskal estrategiaren parte da, batez ere osagarritasun handiko eta euskal enpresak hazteko potentzial handiko merkatuetan.

     

Lotutako albisteak

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.