Albisteak 12 iraila, 2025

Global Training beken epea irailaren 19ra arte luzatu da

Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Programaren aurrekontua 6.445.000 €-koa da eta laguntzek ordaindutako praktika profesionalak eskaintzen dituzte atzerrian.
-

2025 Global Training programaren helburua funtsezkoa da Euskadirentzat; izan ere, profesional gazteen nazioartekotzea sustatzen du mundu mailako inguruneetan eta merkatuen moldatzeko duten gaitasuna hobetuta. Atzerrian lan-esperientziak eskainita, programak ezagutza, gaitasun eta kontaktu baliotsuak eskuratzen laguntzen du. Horren bidez, gazteen profil profesionala sendotzen da, eta Euskadiko enpresa-egituraren lehiakortasuna hobetzen laguntzen du.

Global Training programari esker, euskal gazteek prestakuntza akademikoa osa dezakete nazioarteko enpresa eta erakundeetan egindako praktiken bidez. Horren bidez, haien curriculuma hobetzeaz gain, mundu mailako merkatuaren eskarietara hobeto egokitu daitezke.

Nazioarteko praktika profesionalak eta prestakuntza

Bekadunek hilean 1.635 €/hilabete arteko ordaindutako praktika profesionalak jasoko dituzte eta, horiei esker, honako hauek egiteko aukera izango dute:

  • Nazioartean esperientzia eskuratzea atzerrian kokatutako erakundeetan eta enpresetan praktikak eginda. Horrek haien enplegagarritasuna handitu eta aukera profesional berriak sortuko ditu.
  • Hasierako prestakuntzaren eta nazioarteko lan-ingurunean egindako murgilketen bidez kulturarteko gaitasunak garatzea, egokitzeko eta arazoak konpontzeko ahalmena hobetuta.
  • Atzerriko egonaldian mundu mailako kontaktuen sarea finkatzea, etorkizunera begira kolaborazioak eta lan-aukerak erraztuta.

Zure prestakuntza osatzeko aukera paregabea da

Global Training programak gazteen nazioarteko mugikortasunerako eta prestakuntzarako funtsezko gastu eta jarduera ugari finantzatzen du. Diruz lagun daitezkeen gastuek honako hauek biltzen dituzte:

  • Hasierako prestakuntza: Praktikak atzerrian hasi aurretik, 40 eta 60 ordu arteko ikastaroa, parte-hartzaileak honako gai hauen inguruan prestatzeko, besteak beste: kulturen arteko negoziazioa, komunikazio-teknikak eta talde-lana.
  • Praktika profesionalak: 6 eta 12 hilabete arteko tartean, atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egitea.
  • Diru kopurua: Hilean 1.635 €-ko diru kopurua joan-etorriko, mantenuko eta ostatuko gastuak eta atzerriko egonaldiarekin lotutako beste kostu batzuk estaltzeko.
  • Asegurua: Aseguru-polizen estaldura praktikaldiak irauten duen bitartean.
  • Kudeaketa-gastuak: Programa abian jartzearekin, administratzearekin eta komunikatzearekin lotutako gastuak.

Dagoeneko 5.500 gaztek baino gehiagok jaso dute nazioarteko esperientzia eta prestakuntza

2012tik, 5.500 gaztek baino gehiagok jaso dute beka hau. Gazteek bost kontinenteetako 60 herrialdetan dauden punta-puntako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagotan egin dituzte praktika profesionalak. Batez besteko egonaldia 8 hilabetekoa izan da. Erakunde garrantzitsuenen artean, honako hauek aipa ditzakegu: Fraunhofer institutua, Microsoft, Harvard Medical School eta NBE Emakumeak. Baina, horiez gain, nazioarteko presentzia duten Euskadiko sektore estrategikoetako euskal enpresa liderrak ere aipatu beharrekoak dira.

Nork eska ditzake laguntzak eta nolakoa da hautaketa-prozesua?

Global Training programako laguntzak goi mailako unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa dutenek, 2025ko urtarrilaren 1ean 30 urte baino gutxiago dituztenek, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnek eta ingelesa menderatzen dutenek eska ditzakete.

Hautaketa-prozesua:

  1. Araudia berrikustea: Programaren araudian jasotako eskakizun guztiak betetzen dituztela ziurtatzea.
  2. Dokumentazioa prestatzea: Eskatutako dokumentazio guztia biltzea (curriculum vitaea eta ingeles mailaren frogagiria barne).
  3. Beken zerrenda kontsultatzea: Argitaratu ditugun bekak berrikustea eta bakarra, gehien interesatzen zaiguna, aukeratzea.
  4. Eskaera erakunde laguntzailearen aurrean aurkeztea: Eskaerak aukeratutako erakunde laguntzaileen bidez aurkeztu beharko dira 2025eko uztailaren 15etik iralaren 19ra bitarte.
  5. Hautaketa-prozesua gainditzea: Hautagaiek gaitasunak, prestakuntza eta programan parte hartzeko motibazioa ebaluatuko dituen hautaketa-prozesua gainditu beharko dute.

Ez galdu zure ibilbide profesionala bultzatzeko eta paregabeko nazioarteko esperientzia lortzeko aukera bikain hau. Eskatu Global Training iralilaren 19a baino lehen!

Lotutako albisteak

Euskadik  Hego  Korearekin  digitalizazioan  eta  5G  sareetan  duen  lankidetza  indartu  du
18/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Hego Korearekin digitalizazioan eta 5G sareetan duen lankidetza indartu du

Programa honek lankidetza estrategikoa sustatzen du praktikak partekatzeko, ezagutza sortzeko eta 5G sare pribatuak eta eraldaketa digitala bezalako arloetan aukerak identifikatzeko.

Euskal  industria  defendatu  du  Nazioartekotzearen  Lurralde  arteko  Kontseiluan  Mikel  Jauregik
17/09/2025 Nazioartekotzea

Euskal industria defendatu du Nazioartekotzearen Lurralde arteko Kontseiluan Mikel Jauregik

Valentzian, Industriako sailburuak proposatu du Europan merkataritza-babesak indartzea eta Estatu Batuekin kuota-sistema bat negoziatzea, proiektuen jatorri europarrean oinarrituta.

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Euskadiko  enpresa-ordezkari  batzuk  Alemaniako  automobilgintzaren  eraldaketa  aztertzen  ari  dira  Munichen

Euskadiko enpresa-ordezkari batzuk Alemaniako automobilgintzaren eraldaketa aztertzen ari dira Munichen

SPRI Taldeko Basque Trade & Investmentek eta ACICAE Euskadiko Automobilgintza Klusterrak elkarrekin antolatu dute

Euskadi  liderra  da  automobilgintzako  eskualdeen  aliantzan,  eta  ibilbide-orri  berri  bat  eskatu  du
10/09/2025 Nazioartekotzea

Euskadi liderra da automobilgintzako eskualdeen aliantzan, eta ibilbide-orri berri bat eskatu du

Ekitaldian Jauregi sailburuak azpimarratu zuen euskal industriak Europako automobilgintzaren sektorean duen garrantzi estrategikoa. Hurrengo urteetarako ibilbide-orri gisa, apustu hirukoitza nabarmendu zuen: finantziazioa, berrikuntzan inbertitzea eta sektorearentzako eskari berria sortzea

Brasilen  ezarritako  euskal  enpresek  EB-Mercosur  akordioa  eta  erga-erreforma  aztertu  dituzte
09/09/2025 Nazioartekotzea

Brasilen ezarritako euskal enpresek EB-Mercosur akordioa eta erga-erreforma aztertu dituzte

Bilera BasqueTradek São Paulon duen bulegoak antolatu du, eta agentziak euskal enpresei Brasil bezalako merkatu estrategikoetan ematen dien laguntzaren barruan kokatzen da

Koreako  Jeollanam-do  probintziak  Euskadi  bisitatu  du  itsas  energia  eolikoan  eta  trantsizio  energetikoan  aukerak  aztertzeko
05/09/2025 Nazioartekotzea

Koreako Jeollanam-do probintziak Euskadi bisitatu du itsas energia eolikoan eta trantsizio energetikoan aukerak aztertzeko

Euskadin programatutako agendarekin amaitzeko, delegazioak Saiteceko instalazioak bisitatu ditu, Euskal Autonomia Erkidegoan sarera konektatutako lehen aerosorgailu flotatzailearen proiektua bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Trumpen  muga-zergen  zati  bat  legez  kanpokotzat  jo  du  AEBko  apelazio  auzitegi  batek
03/09/2025 Nazioartekotzea

Trumpen muga-zergen zati bat legez kanpokotzat jo du AEBko apelazio auzitegi batek

Europako Batzordeak ez du epaiaren inguruko iritzirik eman, baina Washingtoni eskatu dio akordioan hitzartutakoa betetzeko eta autoen muga-zergak % 27,5etik % 15era murrizteko.

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
21/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.