CMZko teknikariak CNC tornuen analisirako eta kalitate-kontrolerako gela zurian

CMZ, 75 urtetik gora nazioarteko proiekzioa duten “made in Euskadi” CNC tornuak fabrikatzen

Euskadin kokatua (Zaldibar, Mallabia eta Elorrio), filialak ditu Europaren bihotzean, eta bezeroei saltzen dizkieten teknologia aurreratuko tornuek ziurtatuta dute 20 urtetik gorako bizi-zikloa.

1945etik hona, famili enpresaren funtsari eutsi dio, 500 langile baino gehiago enplegatzen ditu CNC tornuen fabrikazioan, eta bere fabrikazioaren % 80 esportatzen du. 

 

Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.k laguntza eman dio CMZri Bizkaiko enpresa-guneetan zabaldu eta negozio-ildo berriak instalatzeko.  

 

Aitor eta Iñaki Zumarraga -familiako hirugarren belaunaldi erreleboa- dira CMZren erreferentzia. CMZ famili enpresa bat da, 75 urtetik gorako ibilbidearen ondoren, CNC tornuen fabrikazioko enpresa lider bilakatu dena Bizkaian. Gainera, bere zabalkunde-planen bidez, filial propioak sortu ditu Frantzia, Erresuma Batu, Alemania, Italia eta Danimarkan, eta aliantzak lortu ditu banatzaile ofizialekin Europako hainbat herrialdetan, Turkian eta AEBetan.

CMZk 32.000 metro koadroko sei fabrikazio-lantegi ditu Zaldibar, Elorrio eta Mallabian, eta galdarategi industrial bat Cadizen. Lantegi horietan fabrikatzen ditu makinen osagai garrantzitsuenak, eta hantxe egiten du baita ere makinen muntaia.

Bere hazkunde-faseetan, CMZk Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. (Sprilur, Bizkaiko Foru Aldundia eta Mallabia eta Lea Artibaiko udalek partaidetua) sozietate publikoaren laguntza jaso du, zeinak bere babesa eman baitio negozio-ildo berriak abiatu eta ezartzeko Bizkaiko hainbat udalerritan kudeatzen dituen enpresa-guneetan.

500dik gora pertsona kualifikatu aritzen dira lanean egunero batez beste fabrikatzen diren 3 tornuetan, ondoren munduko edozein txokotara banatzeko.  Nazioarteko salmenten arduradun Javier Zumarragak esan digunez, “2022an 525 makina fabrikatu genituen, nagusiki Europako merkaturako. 2023an fabrikazioa handitu nahi dugu 600 makina egitera iristeraino”.

Enpresako lantaldea profil teknikodun pertsonaz osatuta dago; pertsona horiek bertako erreferentziazko Unibertsitateetatik eta lanbide heziketako zentroetatik iritsitakoak dira, eta lantegiaren instalazioetan bertan egiten dute euren espezializazio praktikoa.

Estuki kolaboratzen dugu Euskadiko unibertsitateekin, eta geure burua ezagutzera ematen dugu unibertsitateko ikasleek jakin dezaten nolako aukerak eskaintzen ditugun“, Zumarragaren esanetan,

Kontrol numerikoan oinarritutako tornuak zehaztasun-indize handiz fabrikatzen dira (mikrak), minutuko 6000 b/m-ko buru-abiadura har dezakete, eta fresatzeko gaitasun handia dute. “Gainerakoengandik bereizten gaituena da kalitate handiko produktu bat eskaintzen dugula, prestazio handiekin eta lehen mailako osagaiekin egina” dio Javier Zumarragak.

CMZren tornuak sektore oso desberdinetara bideratzen dira, nagusiki hauetara: automobilgintza, aeronautika, energia, medikuntza-osasungintza, defentsa, nekazaritza, makina-erreminta eta mekanizatua orokorrean.

Horrelako makinak erosten dituztenean, bezeroek gehienetan eskatzen dute aukera izatea pieza konplexuak mekanizatzeko, produkzio-bolumen handia edukitzeko eta egonkortasun- eta zehaztasun-maila altuak izateko. Hala, makina hauek 20 urte baino gehiagoko bizi-zikloa eskaintzen dute. CMZk laguntza teknikoko zerbitzu hurbil bat ere eskaintzen du, bezeroen premiak ase eta ahalik eta produktibitate handiena bermatzeko. Produkzioaren ia % 80 Europara esportatzen da, eta gainerakoa Estatuan zabaltzen da. 2022an 97 milioi euroko fakturazio bolumena lortu zen.

 

Funts familiarra nazioarteko ikuspegiarekin

CMZ 1945ean sortu zen, eta bere hastapenetan zurgintzarako makinak (lodieran arrabotatzeko makinak eta izurtzeko makinak) fabrikatzen zituen Zaldibarren, 65 metro koadroko behe batean. Handik pixka batera, sektore industrialerako lehen karrakatzeko makinak merkaturatu zituen.

1961etik aurrera hasi zen erakusle gisa parte hartzen Bilboko Makina-erremintaren Azokan, eta beste merkatu batzuetara zabaldu zen, esaterako Alemania eta Kolonbiara iritsiz. Sasoi horretan, 5.000 metro koadroko azalera batean kokatu zituen bere instalazioak Zaldibarren bertan, garai hartarako dezente handia zen gune batean, eta horixe da gaur egun CMZren bulego zentralen egoitza. Enpresak erronka berriei ekin zien, eta bere produkzio-gaitasuna handitzea lortu zuen, hilean  karrakatzeko 25 makina fabrikatuz. Unitate kopuru handia, kontuan izanik enpresak garai hartarako bazituela produktu berbera fabrikatzen zuten hamahiru bat lehiakide.

70eko hamarkadaren hasieran, karrakatzeko makinak atzean utzi eta lehen tornu konbentzionalak ekoizten hasi zen, eta diseinatutako hiru tornu modeloek eskaera osoaren % 80 hartzen zuten. Gero, teknologia berriak eta kontrol numerikoa txertatu zituen makina industrialen produkzioan; orduantxe profesionalizatu zen CMZ eta orduantxe hasi zen CNC tornuen linea berriak sartzen. Hala, teknologikoki aurreratuagoak ziren modeloak inplementatuz, bere produktu-gama modernizatzea lortu zuen.

Azken belaunaldi erreleboa 80ko hamarkadaren amaieran gertatu zen, eta sasoi horretan finkatu ziren enpresaren zabalkunderako helburuak. Negozio-plan berri bat eskuartean, instalazio berriak ireki zituen Elorrion, eta ziklo berri horretan Europako merkatu gehiagotara zabaldu zen, lehen filial propioa irekiz Frantzian.

2000 urtetik aurrera abiatutako nazioartekotze-planen bidez hainbat filial propio berri ireki zituen Erresuma Batuan, Alemanian, Italian eta Bizkaian bertan ere bai (Elorrio eta Mallabia).

2019an, CMZk Bizkaiko Enpresa Onenaren saria jaso zuen Confebask-en eskutik, eta Euskal Enpresari Onenaren saria ere bai, kasu honetan Empresa Vasca y Sociedad Fundazioaren eskutik. 2020an, Seuner Fabricados filialak (CMZ Taldea) Spin-off baten Ibilbide Onenaren OnBizkaia Saria jaso zuen.

Azken lau urteotan, CMZk dorre anitzeko bi tornu berri merkaturatu ditu, bereziki diseinatuak goi-mailako produkziorako eta dekoletaje lanetarako. Gainera, CMZ Logistics sortu da, negozioaren kudeaketa logistikorako sail berria.

CMZ enpresa taldeak bere nortasunaren ikurtzat ditu konstantzia, nekaezintasuna eta diziplina, eta horrela lortu du makina-erremintaren sektoreko erreferente bihurtzea Euskadin, Espainian eta nazioartean. Dagoeneko abiatu dituen zabalkunde- eta hazkunde-planak aurrera eramateko, CMZk enpresa arloko programak eta azpiegitura industrial publikoak baliatu ditu Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.ren bitartez. Laguntza horri esker, gai izan da bere instalazioak handitzeko, operatiba eta fabrikazioko premietara egokitzeko eta negozio-ildo berriak irekitzeko.

Lotutako albisteak

Euskadiko  enpresek  nazioartekotzeari  buruzko  aholkularitza  jaso  ahal  izango  dute  23  herrialdetan
09/05/2025 Nazioartekotzea

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan

Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Hithium  enpresak  akordio  estrategikoa  sinatu  dute,  Europako  biltegiratze  egonkorraren  industria  gidatzeko

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko

Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Euskadi  eta  Italiako  klusterren  haien  arteko  lankidetza  indartu  dute
08/05/2025 Nazioartekotzea

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute

Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Robotikak  eta  automatizazioak  Euskadiren  eta  Txekiar  Errepublikaren  industriarako  dituzten  aukerak  aztertu  dituzte

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte

Bilboko Merkataritza Ganberan egindako Euskadi – Txekiar Errepublika “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hogei bat enpresatako ordezkariak eta ekonomiaren eta industriaren arloko beste eragile batzuk bildu dira.

Euskal  enpresek  Estatu  Batuetako  itsas-sektore  eolikoan  duten  presentzia  sendotu  dute

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute

Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako  automatizazioa  eta  robotika  industriala,  aztergai

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai

Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik  eta  Japoniak  lankidetza  sendotu  dute  berrikuntza  teknologikoan  eta  energia  berriztagarrietan
24/04/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan

Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.