Albisteak 3 apirila, 2025

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea

Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da lehen eskariak jasotzen
-

Imanol Pradales lehendakariak gaur iragarri du Defentsa Industrialeko Taldearen hurrengo bilerarako deialdia Estatu Batuekin harreman komertzial handiena duten euskal enpresekin. Horren bidez, atzo Donald Trumpek iragarri zuen gerra komertzialari modu irmoan, adimentsuan eta proportzionatuan erantzun” nahi zaio. “Ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea”.

Lehendakariak premiazko lehen balorazioa egin du Estatu Batuetako Administrazioaren muga-zergen politika berriaren inguruan, SPRI Taldearen Euskadiko Nazioartekotzeko Agentziak-Basque Trade & Investmentek Euskaditik zein Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan duen ordezkaritza komertzialetik zuzenean egindako jarraipen eta analisiari esker.

Hala, Lehendakariak nabarmendu du presazko balorazio horren ondoren, beharrezkoa dela “azterketa fina” egitea gerora eta modu iraunkorrean. Hala, iragarritako muga-zergak 400 milioi eurokoak izan litezke euskal ekonomiarentzat; izan ere, esportatzeko garaian sortutako gainkostuetan eta, automobilgintzaren kasuan, euskal esportazioetan 900-1.200 milioi euro ingurukoak izan daitezke.

Era berean, Imanol Pradalesek adierazi duenez, “Europak modu irmoan, adimentsuan eta proportzionatuan erantzun behar dio Donald Trumpek atzo iragarri zuen gerra komertzialari. Gai honen inguruan, Euskadi Europar Batasunarekin batera ari da lanean. Europak defentsa komertzialeko ezkutua aktibatu eta Europako enpresa eta enplegua babestu behar ditu”. Lehendakariak gehitu duenez, “euskal enpresa eta euskal enplegua defendatuko ditugu, uneotan hori Euskadiko ongizatea babestearen parekoa delako.

Euskal enpresentzako arreta goiztiarreko zerbitzua

Imanol Pradales lehendakariak orain aste batzuk iragarri zuen eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Mikel Jauregik, behin baino gehiagotan aipatu duen moduan, Defentsa Taldearen baitan jasotako hainbat ekintza jarri dituzte abian.

Hala, enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren, eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutako arreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da lehen eskariak jasotzen.

Horrez gain, Basque Tradek entzute aktiboko prozesua egin du euskal enpresei zuzenduta. Horren baitan, 1.000 inkesta baino gehiago egin ditu eta, sektoreen arabera, ordezkaritza handiena duten 75ekin bilera pertsonalizatuak egin ditu. Gainera, Europako erakunde eta estamentuekin hasierako kontrastea egin da dagoeneko, eta Europako Batzordeak aurkeztutako Lehiakortasunaren Iparrorratza izenekoaren gakoak aurreratu dira.

Industriaren Defentsa Taldeak hiru helburu ditu: muga-zergen errealitate berriari buruzko diagnostikoa partekatzea eta eragindako sektoreen jarraipena egitea; enpresei laguntzeko dauden tresnak, baliabideak eta politikak identifikatzea; eta testuinguru global berriaren aurrean euskal industriaren gaitasunak eta aukerak indartzea.

 

Estatu Batuekiko harreman komertziala

Estatu Batuak merkataritza-bazkide garrantzitsua da Euskadirentzat. 2024an, esportazio eta inportazioei dagokienez, laugarren herrialdea izan zen. 2023an, esportazioen hirugarren hartzailea izan zen, eta inportazioei dagokienez, aldiz, laugarren jatorri-lekua. 1.043 euskal enpresa inguruk esportatzen du Estatu Batuetara modu erregularrean.

Euskadiko 132 enpresek dituzte ezarpenak Estatu Batuetan (216 ezarpen, guztira, eta haietako 141 dira komertzialak, eta 75 produktiboak). Hain zuzen ere, Mexikoren ondoren, Euskadiko ezarpen kopuru handiena duen herrialdea da.

Makina mekanikoak, galdaketa, ekipo-ondasun elektrikoak eta erregai mineralak dira Euskadik herrialde hartara egindako esportazioen % 63,8 baino gehiago; aldiz, handik egindako inportazioei dagokienez, petrolioaren eratorriek garrantzi berezia dute; izan ere, 2023an, % 53,8 izan ziren, eta 2024an, % 56,7.

Hiru muga-zerga mota

Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, era hauetako muga-zergak daude:

  • % 20koa Europako produktuei (elkarrekikoa deitutakoa). Eragin orokorra du, honako kasu hauek salbuetsita:
  • % 25ekoa segurtasun nazionaleko 232 sekzioaren eragina jasango duten produktuei (siderurgia, aluminioa edo automobilgintza, adibidez) edo orain edo etorkizunean sekzio horren eragina jasan dezaketen beste produktu batzuei.
  • % 10eko oinarria premiazko beste produktu batzuei: energia, erdieroaleak, egurra, mineral jakin batzuk (kobrea, adibidez) edo produktu farmazeutikoak, esate baterako. Dena den, seguru asko produktu horietarako zorrotzagoa izango den muga-zergen erregimen berria onartzea espero dute.

 

Euskal automobilgintzan izango duen eragina

Automobilgintza izango da, zalantzarik gabe, neurri horien eragin handiena jasango duen sektoreetako bat. Euskaditik Estatu Batuetara sektore horrek egindako zuzeneko esportazioak guztizko osoarekiko % 0,9koak baino ez diren arren, automobilgintzako euskal enpresa askok Mexikotik egiten dituzte esportazioak Estatu Batuetara edo produkzio-instalazioak dituzte Estatu Batuetan bertan. Gaur egun, automobilgintzako Euskadiko 19 fabrika daude Estatu Batuetan, eta 47 Mexikon.

Bestalde, Estatu Batuetara egindako automobilen Europako salmentak gutxitu ahala, muga-zerga horiek Euskadik Europara egindako esportazioetan ere zeharkako eragina izan dezakeela ohartarazi du BasqueTradek egindako azterketak.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
13/02/2026 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 2,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

EB-India  akordioa  aukera  da  euskal  industriarentzat
28/01/2026 Nazioartekotzea

EB-India akordioa aukera da euskal industriarentzat

Lehen atarizko azterketak adierazten du akordioa Euskadirentzako positiboa dela

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Merkataritzako  Estatu  Idazkaritzak  egoera  ekonomikoaren  azterketa  partekatu  dute

Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Estatu Idazkaritzak egoera ekonomikoaren azterketa partekatu dute

Bi erakundeek Euskadiren profil industrialari erreparatuko dion ikuspegi bereizia bultzatzea adostu dute, arrisku komertzialei aurrea hartzeko eta nazioartean kokatzeko baliabideak bermatzeko

Imanol  Pradales:  “Euskadi  eta  Fukushima  bat  gatoz  teknologia  garbietan  nazioarteko  erreferente  izateko  anbizioarekin  eta  potentzialarekin”
12/01/2026 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Euskadi eta Fukushima bat gatoz teknologia garbietan nazioarteko erreferente izateko anbizioarekin eta potentzialarekin”

Euskadik Fukushimarekin duen lankidetza estrategikoa berretsi du Elkar Ulertzeko Memoranduma berritzearen bidez. Akordioak lankidetza bultzatzen du funtsezko sektore batzuetan, hala nola energia berriztagarrian, gailu medikoetan eta gastronomian

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.