Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2021 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

“Mundura Begirak”, enpresen nazioartekotze arloko Euskadiko ekitaldiak, pandemia osteko eszenatoki globala aztertuko du

- Azaroaren 10ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatuta

Nazioarteko adituek, akademikoek, enpresa arloko liderrek eta arduradun politikoek “mundu mailako egungo eszenatokia eta etorriko dena” aurkeztuko diete euskal enpresei

 

Nazioarteko adituek, akademikoek, enpresa arloko liderrek eta arduradun politikoek “mundu mailako egungo eszenatokia eta etorriko dena” aurkeztuko diete euskal enpresei “Mundura Begira” ekitaldian. SPRI Taldeko Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatuta egingo da  nazioartekotzearen arloko Euskadiko erreferentziazko ekitaldi hori datorren azaroaren 10ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Mundura Begira ekitaldiaren aurtengo izenburuak dioen bezala (“Begirada bat munduak daraman norabideari–A look at where the world is heading”), helburua da ekonomi eta enpresa arloetako paradigman azken bi urteetan gertatu den aldaketaren ikuspegi bat eskaintzea euskal enpresei.

Jardunaldian zehar susperraldiarekin erlazionatutako azken joerak aztertuko dira, eta mundu osotik iritsitako aditu gonbidatuak solasean jardungo dira aurrean ditugun erronka garrantzitsuenen inguruan. Era berean, enpresek aukera izango dute elkarrizketak egiteko Basque Trade & Invesment agentziak atzerrian dituen ordezkariekin, dela euren proiektuak azaltzeko, dela zalantzak eta kezkak planteatzeko. Basque Trade & Investement-ek 15 bulego propioz eta 34 aholkulariz osatutako sare bat dauka 95 herrialdetan barrena.

Hauek dira egitarauko aztergaiak:

  • Eraldaketa Handia: Teknologia, Klima aldaketa eta Osasuna
  • Eszenatoki globala Covid-19aren ondoren
  • Munduko ekonomiaren perspektibak: ekonomia desberdin bat
  • Merkatu gorakorrak, hazkunde globalaren eragileak

Ekitaldian, Basque Trade & Investment Agentziak The Economist Intelligence Unit-ekin lankidetzan garatu duen “Funtsezko industriak merkatu gorakorretan 2050era begira” izeneko azterlana aurkeztuko da. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Euskadiko hainbat enpresarirekin.

 

 

Begirada bat munduak daraman norabideari

Mundura Begira ekitaldian aurkeztuko da nazioarteko merkatuek Internet agertu zenetik jasan duten eraldaketa seguruenik handiena, hau da, hiru trantsizioak: digitala, berdea eta soziosanitarioa.

Orobat aztertuko da zein eszenatoki globaletan mugituko diren euskal enpresak datozen urteetan: Estatu Batuek eta Txinak elkarrekin lehian jarraituko dute eta herrialde asiarrek gero eta garrantzi eta protagonismo handiagoa izango dute merkatu globalean.

Asiaranzko begirada horretan jarriko da fokua eta hizpide hartuko dira Asiako merkatuek gaurtik eta 2050era bitartean sortuko dituzten aukerak, eta baita ere nolako gaitasunak dituzten euskal enpresek ongi posizionatzeko eta aukera horiek aprobetxatzeko.

Pandemia osteko eszenatoki globala ziurgabetasunez beteta dago, potentzia asiarrek –eta bereziki Txinak– protagonismo handia hartu dute nazioarteko ordenan, eraldaketa teknologikoak errotik aldatuko ditu industriak eta negozio-eredu berriak bultzatuko ditu.

Lehen mailako nazioarteko hizlariek erronka horiek aztertuko dituzte Mundura Begira ekitaldian. Besteak beste, azalduko dute dagoeneko gertatzen ari den iraultza berde eta digitalak nola eragingo dien gure industriei edo mundu mailako eszenatoki berri honek zein aukera dakarzkien euskal enpresei. Elkarrizketarako eta gogoetarako espazio bat izango da, helburutzat duena ziurtasun batzuk lortzea euskal enpresari etorkizuneko erronkei aurre egiten laguntzeko.

 

Mundura Begira ekitaldiaren egitaraua

November 10, 2021

08:30 – 09:25

Arrival and Registration
09:25 – 09:30

Opening Ceremony
Jack Vincent Founder & Managing Partner, Focus360

09:30 – 09:50

Welcoming Remarks
Arantxa Tapia Minister of Economic Development, Sustainability and Environment, Basque Government

09:50 – 10:20

The Great Transformation: Technology, Climate Change and Health

Gerd Leonhard Futurist, Humanist, Author of “Technology vs. Humanity”, CEO The Futures Agency

10:20 – 10:50

The World in Review: Post COVID-19 Scenario
Craig Calhaun University Professor of the Social Sciences, Arizona State University
Linda Yueh Professor, Fellow, Oxford University; Adjunct Professor, London Business School; Visiting Professor, LSE

10:50 – 11:50

Global Economic Outlook: Strange Economics

Chair: Martin Wolf Chief Economist, Financial Times

Heiner Flassbeck Honorary Professor, University of Hamburg

Christian Ketels Principal Associate, Harvard Business School, Harvard University

Andrew Sheng Distinguished Fellow, University of Hong Kong; Chief Adviser to the China Banking Regulatory Commission

11:50 – 12:30

Break

12:30 – 13:50

Driving global growth: Basque Industries’ Opportunities and Threats in the era where Emerging Markets dominate the world

John Carl Ferguson Practice lead, Globalisation, Trade and Finance, Economist Impact

Ainhoa Ondarzabal Managing Director, Basque Trade & Investment 

Roundtable with Basque Industry

Chair: Arantxa Tapia Counselor of Economic Development, Sustainability and Environment, Basque Government

Francisco José Riberas Executive Chairman, Gestamp

Dámaso Quintana Chairman, Haizea Wind Group

Iñigo Ucin President, Mondragon Corporation

13:50 – 14:00

Closing Remarks

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak