Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 Azaroa, 2020
Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu da euskal enpresek badutela negozioak egiteko aukera, batik bat, 4.0 industrian

 

Medellineko eremu metropolitarra Kolonbiako gune dinamiko eta berritzaileenetako bat da.  Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ostegun honetan antolatu duen jardunaldi telematiko batean aztertu dute nolako inbertsio aukerak dituzten euskal enpresek, batik bat, 4.0 industrian, mugikortasun adimentsuan eta Interneten garapenean.

 

Marian Guerrak (Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbian duen bulegoko arduradunak) moderatu du ekitaldia, eta Txile, Peru eta Kolonbiarako Euskadiko delegatuak, Rafael Manuel Kutz Garaizabalek, eman dio hasiera. Kutz Garaizabalen arabera, Medellin oso interesgarria da Euskadirentzat, “eta hango lan egiteko modua hemengoaren antzekoa da, baduelako berrikuntzan zentratutako osagai industrial indartsu bat”.

 

Hamar udalerri (tartean Medellin) eta 4 milioitik gora biztanle biltzen dituen Aburra Haraneko Eremu Metropolitarreko zuzendari Juan David Palaciok hizpide hartu ditu gauzatu diren eta une honetan martxan dauden proiektu garrantzitsuenak. “Larunbat honetan 16,8 milioi dolarreko inbertsioa eskatu duen 4,2 kilometroko errepide bat inauguratuko dugu”.

 

Halaber, Palaciok adierazi du badutela bizikletaren plan nagusia delakoa, zeinaren helburua baita 2050erako 500 kilometro errei sortzea bizikletentzat (gaur egun 137 kilometro errei bakarrik daude). “91 geltoki dauzkagu bizikleta publikoentzat eta doako garraio-zerbitzu bat da. Denborarekin, sare bat sortu nahi dugu inguruko eskualdeekin”.

 

Aipatu du eremu metropolitar honetan badutela, orobat, kudeaketa jasangarriko plan bat, “baliabide naturalen erabilera kontrolatzen eta zaintzen duena. Inbertitzeko eta bizitzeko eredu bat nahi dugu, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeko partxe berdeak sortuko dituena”.

 

Eskualde honetako industrien % 80 ETEak dira, eta “digitalizazio plan bat ezarriko dugu, Medellinen gaitasun teknologikoak beste udalerri batzuetara zabalduz”. Proiektu horri softwarearen haranaren estrategia deitu zaio.

 

Klusterren plana

Eleonora Betancur, Medellineko Inbertsiorako Lankidetza Agentziako (ACI) zuzendari exekutiboa, atzerriko inbertsioentzako aukerez mintzatu da. “Burtsan balio handiena duten Kolonbiako 20 enpresatik bederatzi eremu honetan kokatuta daude”.  Betancur-ek klusterren plana azaldu du eta aipatu duenez, “zazpi elkarte desberdin daude, indar gehigarri bat direnak”.

 

Horrez gain, “gure talentua ere potentzialtasun handia da: 20 eta 39 urte bitarteko 1,3 milioitik gora gazte dauzkagu” esan du, azpimarratuz teknologia eta berrikuntza plan bat duen Kolonbiako eskualde bakarra direla.

 

Medellineko ACIko zuzendariak aipatu duenez, teknologia sektorean “potentziala ikusten dugu euskal enpresentzat, 2.124 enpresako sarea dugularik. Gure apustua da softwarearen haran bihurtzea, bertan landuz adimen artifiziala, gauzen interneta, big data…”.

 

Eleonora Betancur-ek gaineratu du badagoela inbertsiorako aukera handiak eskaintzen dituen beste sektore bat, hain zuzen industria sortzailea, zeinak 33.000 langile enplegatzen baititu eskualde hartan.

 

Betancur-en arabera, Kolonbiako eremu honetan inbertitzeko faktore erakargarrienak dira “jarduera-maila altua, berrikuntza eta talentua, eta negozioetarako giro aproposa”.

 

Alejandro Delgado berrikuntza digitaleko aholkulariak hizpide hartu du Internet hobetzeko plana, zeinak 18 megako batez besteko abiadura baitu, Espainiako 100 megakoaren aldean. 431 milioi euroko inbertsio bat egin nahi dute ekimen pribatuaren bitartez. 2022tik aurrera autobide digital hori eraiki nahi dugu, eta aukera ona izan liteke inbertitzaileentzat”.

 

Mugikortasun arloko zuzendari Humberto Barredak Medellin ibaiaren korridoreko proiektua aurkeztu du, zeinaren helburua baita ibilgailu mota bakoitzerako bide-zirkulaziorako erreiak jartzea kudeaketa adimendunaren bidez.  “Trafiko mota bat edo bestea lehenesteko uneak zehaztu nahi ditugu. Hau da, mugikortasunaren garuna sortu nahi dugu hirian”.

 

Hona hemen jardunaldi osoa:

Diversity4Equality-k Idaho eta Euskadi konektatu nahi ditu berrikuntza sozialaren bitartez

  Idaho Basque Challenge-n helburua da Idahoko euskal komunitatean eta Euskadin inpaktu...Leer más

red exterior reuniones b2b
BASOINSA
Ingurugiroari lotutako euskal enpresa batek Ingurugiroarean Europako Saria jaso du BTI-ren laguntzari esker.

Edizio honetan Europako 16 herrialdetako proposamenak aurkeztu ziren 6 kategoria ezberdinetan...Leer más

Euskal enpresarentzat eskuragarri dauden nazioartekotze-arloko profesional gazteak

  Basque Trade & Investment-ek enpresak nazioartekotzeko unibertsitate-titulua duten...Leer más

Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

  Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?