Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea AEBak

Basque Trade & Investment Agentziak AEBetako zortzi estatutako negozio-aukerak hurbildu dizkio euskal enpresari

Hitzordu hau bereziki zuzendu zitzaien energiaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreei, eta hogeita hamar bat enpresa eta hainbat klusterretako ordezkariak bildu zituen

Basque Trade & Investment/Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako “Select USA Basque Country” ekitaldiak AEBetako merkatuan interesatutako euskal enpresak elkartu zituen, bertatik bertara azaltzeko merkatu horrek eskaintzen dituen negozio-aukerak eta han kokatzeko dauden erraztasunak.

Hitzordu hau bereziki zuzendu zitzaien energiaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreei, eta hogeita hamar bat enpresa eta hainbat klusterretako ordezkariak bildu zituen. AEBetako 8 estatutako ordezkariak Euskadira etorri ziren Europako euren bulegoetatik, ekitaldiko enpresa parte-hartzaileekin batzartzeko. Zehazki, New York, Pennsylvania, New Jersey, Georgia, Ipar Karolina, Virginia, Ohio eta Indiana estatuek aukera izan zuten sektore horietan dauzkaten garapen-planak eta balizko negozio-aukerak aurkezteko.

Topaketa hau, zeina bigarrenez egin baita Euskadin, Basque Trade & Investment Agentziak Estatu Batuetako enbaxadarekin duen lankidetza estuaren emaitza da. Ekitaldi horretaz gain, datorren martxoaren 17an webinar bat egingo da FDArekin (Medikamentuak eta Elikagaiak arautzen dituen Estatu Batuetako agentzia), non azalduko baitira zeintzuk diren AEBetako kalitate-kontrolerako sistemak eta araudi-esparrua gailu medikoen eta osasungintzako softwarearen arloetan.

Basque Trade & Investment Agentziak, Washingtonen dituen bulegoen eta Eusko Jaurlaritzaren New Yorkeko ordezkaritzaren bitartez, gogor jarraitzen du lanean  euskal enpresari AEBetako aukerak hurbiltzeko eta AEBekiko harremanak estutzeko, eta lan horri esker, besteak beste, energia arloko lankidetza-akordio bat sinatu zen joan den udan Virginiako estatuarekin.

 

Lotutako albisteak

WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
BasqueTrade Hidrógeno 13 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadi eta Herbehereak, Bilbon, hidrogeno berdearen erronkei aurre egiten
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak