Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 maiatza, 2020
Jarduera utzi duten autonomoentzako laguntzak 16 milioi eurora handitu dira

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, gaurko Gobernu kontseiluak zera aprobatu du: Lanbidek martxan duen Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotzea. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Lanbidek, deialdi hau 16 milioira arte areagotu izanari esker, jaso dituen eta eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabide-kopuru handiari erantzun ahalko diola uste du. Izan ere, aparteko deialdi hau publiko oso zehatzari zuzentzen zaio: jarduera eten behar izan duten autonomoak, negozio-lokal baten errentariak direnak, esklusiboki etendako jarduera ogibide dutenak, kontzeptu beragatik beste laguntzarik jaso ez dutenak edo COVID- 19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren eragina jasan duten pertsonentzako jarduera eteteagatiko aparteko prestazioaren titularrak direnak (prestazioa martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan arautzen da).

Ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzen deialdia da; gehienez 3.000 eurokoa onuradun bakoitzeko, eta Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma- egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileei edo autonomoei zuzentzen zaizkie.

Laguntza horien bidez, jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arindu nahi da eta, hala, beren jarduerari eusten lagundu.

Egoki irizten dutenek oraindik beren eskabidea aurkez dezakete; izan ere, epea zabalik dago oraindik, baina laguntzen eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

SPRI Taldeak sostengua eskaintzen die lankidetzan eginiko nazioartekotze-proiektuei

  Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Elkartu programa barruan sartzen dira baita ere...Leer más

Eusko Jaurlaritzak Bideratu eta Indartu programak eskatzeko epea urriaren 2ra arte luzatu du

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Bideratu eta Indartu programak eskatzeko epea urriaren...Leer más

28 milioi euro ETE teknologikoak eta berritzaileak garatzeko

500 lanpostu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsio induzitua lortzea espero du 2000n...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?