Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

25 ekaina, 2021
Industriari laguntzeko programen zabalkunde-jardunaldia

Ordubeteko jardunaldi birtual bat zuzenean ezagutzeko DGIPYME-Industriaren eta Enpresa Txiki eta Ertainaren Zuzendaritza Nagusiak proiektu industrialak finantzatzeko eskaintzen dituen berritasunak, eta formatu egoki bat enpresa bakoitzak bere proiektua kontrastatzeko

 

Euskal enpresek datorren uztailaren 7an ezagutuko dute nola eskuratu euren proiektu industrialentzako finantzaketa SPRI Taldeak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak elkarrekin antolatutako jardunaldi telematiko batean.

 

Ordubeteko saioa izango da, non hizpide hartuko baitira Industriaren eta ETEen Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen dituen finantzaketa-nobedadeak. Euskal enpresek aukera izango dute erakunde horrek eskaintzen duen finantzaketa eskuratzeko euren proiektu industrialentzat, eta finantzaketa hori aprobetxatu ahal izango dute euren lehiakortasuna hobetzeko, tamaina handitzeko eta nazioarteko merkatuetara hobeto iristeko.

 

Aurkezpen horretako argibide esanguratsuenetako batzuk izango dira Inbertsio Industrial Produktiboari laguntzeko Funts (FAIIP) berriak -lehen Reindus zenak- dakartzan nobedadeak, baina, horrez gain, aztergai izango dira baita ere SGIPYMEren beste finantzaketa-programa batzuk eta Financia_Industria aholkularitza zerbitzua.

 

Jardunaldi hau bereziki interesgarria izan daiteke enpresa industrialentzat, aholkularitzentzat, kontsultoretzentzat eta finantzaketa-tresnetan interesatutako agente edo pertsonentzat.

 

Egitaraua

 

12:00etan. Jardunaldiaren irekiera

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia.
Aitor Cobanera – Enpresa Sustapeneko zuzendaria

12:05. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa. Inbertsio industrialerako laguntza-esparrua.

Ministerioko hizlaria: Luz Mª Potel Perol. DGIPYMEko Programen Kudeaketa eta Exekuzioko Zuzendariordetza Nagusiko zerbitzu-burua

12:35. Galderak

Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten 4.0 Industria azkartzeko

  Eusko Jaurlaritzak 2,3 milioi euroko laguntzak eskainiko ditu aurten Basque Industry 4.0...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?