Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako maskarak produzitzeko ahalmena handitu du ildo berriak zabalduz

Herritarrek oro har erabiltzeko maskara kirurgikoak, eta profesionalek erabiltzeko FFP2 eta FFP3 maskarak egiteko makineria erosteko 582.876,67 euroko dirulaguntza emango du.

Nueva Sibol enpresak produkzio-ahalmena hirukoiztuko du eta Bexen enpresak egun duen produkzioa bikoiztuko du. Bi enpresa horiek, datozen sei hilabeteetan, goi-mailako babesa ematen duten 10 milioi maskara eta 120 milioi maskara kirurgiko bermatuko dituzte.

Tapia sailburuak Wolfratex enpresak Sprilur industrialde batean duen instalazioa aipatu du datozen egunetan

Gobernu Kontseiluak, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak hala proposatuta, NUEVA SIBOL SLU eta OARSO S COOP enpresei zuzeneko dirulaguntza bana esleitzea onartu du, mota desberdinetako maskarak egiteko makinak erosten inbertitzeko eta horiek instalatzeko; gehienez sei hilabetetan egingo dira. Guztizko diru kopurua 582.876,67 eurokoa da. Industriaren Garapeneko zuzendaritzak kudeatu eta kontrolatuko ditu laguntza horiek.

 

Gainera, Gobernu Kontseiluaren osteko hitzaldian, Arantxa Tapia sailburuak gaineratu du Sprilurrek “produkzio-makina berriak Bergaran kokatzeko espazioa erraztu” duela eta, horrela, “Gipuzkoako lau konpainiek hilean 7 milioi maskara ekoitziko dituen enpresa berri bat sortzeko eragiketa interesgarria” abiarazi ahal izan duela. Wolfratex enpresa da, Bergarako Larramendi industrialdean dagoena, Sprilurren. Hainbat sektoretako enpresak (Lazpiur, Grupo Egile, Embalan3 eta Servimasa) bat egin dutela maskara kirurgikoak eta bereziak fabrikatzeko FFp2 eta

 

Era berean, Hezkuntza Sailarekin eta Teknikarekin elkarlanean aritu direla azpimarratu du, maskara higieniko berrerabiliak eskuz fabrikatzeko. Prolipropilenozko eta zelulosazko materialaren bidez, duela aste batzuk ireki zen, eta, alde batetik, Ibarrako Oriasport enpresak, Zumaiako Decotena enpresak eta Bilboko Peñascal LHko itunpeko zentroak parte hartu dute, 1. motako maskara kirurgikoak eta berrerabilgarriak josten baitituzte. 120.000 maskara eta, bestetik, Hezkuntza Sailaren inplikazioari esker, 2 R motako maskara kirurgikoak josten ari dira Donostiako LH AEG zentroetan eta Peñascaleko Astean 4.000 maskara ekoizteko gaitasuna dute, eta orain arte 20.000 ekoitzi dituzte.

 

Ekintza hori Eusko Jaurlaritza COVID-19a hedatzea prebenitzeko hartzen ari den neurrietako bat da. Koronabirusaren kontrako borrokak esponentzialki areagotu du babes-elementuen premia eta eskaria, batez ere maskarena. Aldi berean, nazioarteko pandemiaren egungo testuinguruak zaildu egiten du material sanitarioa kopuru handitan eta epean behar beste hornitu eta eskuratu ahal izatea. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak beharrezko ikusten du produktu sanitarioak tokian bertan sortzea, era horretan biztanleriaren babes-beharrizanei erantzun ahal izateko.

 

Eusko Jaurlaritza, COVID-19 koronabirusari aurre egiteko ekintzak koordinatzen dituen otsailaren 27an sortutako Sailarteko Mahaiaren bidez, eta askotariko erakunde arteko foroak etengabe ari dira monitorizatzen eta neurriak, gomendioak zein betebeharrak ezartzen Euskadin birusaren zabalpena eta eragina mugatzeko.

 

Zamudion fabrikatutako NBEak (Norbera Babesteko Ekipamenduak)

 

Jaurlaritzaren gaurko erabakiak 394.585 euro arteko zuzeneko dirulaguntza bat bideratu du NUEVA SIBOL SLUra FFP2 eta FFP3 maskara autoiragazleak egiteko.

 

NUEVA SIBOL SLUk Zamundion, Bizkaian, du egoitza nagusia eta produkzio-zentroa. Norberaren babeserako ekipamenduak fabrikatu eta banatzen ditu 1985etik, batez ere arnasaren babeserako. Espainian eta nazioarteko merkatuetan banaketa-sare zabala du. COVID-19ak eragindako egoera dela eta, lan-txandak 24 ordura zabaldu behar izan ditu, astean sei egunez. Babes-materialaren eskari gero eta handiagoari erantzunez, enpresak FFP2 eta FFP3 motako maskara autoiragazleen produkzio-lerro berri batean inbertitzeko proiektu bat du.

 

Fabrikazio-lerro berria maskara autoiragazle tolestuak automatizatzeko baldintza espezifikoei buruzko azterketa baten emaitza da. 5 moduluz eta eragiketak erregistratu eta monitorizatzeko plataforma batez osatzen da, eta datu-base batean oinarrituz erregistratuko ditu analisia sortzeko behar diren aldagai guztiak, eskatu ahala.

 

Maskara autoiragazleak muntatu eta paketatzen dituen Flow-pack Bora 500-3M makinarako inbertsioa 789.170 eurokoa da eta, beraz, zuzeneko laguntza, Eusko Jaurlaritzak emandako itzuli beharrik gabeko dirulaguntza bat, inbertsioaren % 50 da.

 

Lerro berri horren bidez, NUEVA SIBOLen ahalmena egungo 3.520.000 unitate/urtetik 10.252.000 unitate/urte izatera pasako litzateke. Horrek esan nahi du urteko 6.700.000 unitate gehiago egingo liratekeela, eta lanpostu berriak sortu.

 

Produktu sanitarioen instalazio berria Hernanin

 

OARSO S COOP lan elkartuko kooperatiba bat da, Mondragon Korporazio Kooperatibokoa, eta bere jarduera nagusia sektore soziosanitarioari dagokio. Eusko Jaurlaritzak 188.291,67 euro arteko laguntza eskaini dio (behar duen inbertsioaren % 50a) 2R maskara kirurgikoak fabrikatzeko.

 

OIARSOren Hernaniko instalazioek 3.000 m2 dituzte, fabrikazioko areto zuria, biltegiak eta bulegoak kontuan hartuz.. Espainian eskualdeko 6 ordezkaritza ditu, eta nazioarteko banatzaileen sare zabal bat. Negozio-arlo berriak garatzeko bere estrategian, erabaki zuen 2R motako maskara kirurgikoak fabrikatzea, eta horretan dabil martxo erdialdetik.

 

Maskara kirurgikoak noranzko bakarreko babes-elementuak dira (eragotzi egiten dute hura janzten duen pertsonak besteei kutsatzea), eta modu oneko prezioan saltzen dira, biztanleria guztiak masiboki erabili ahal izan ditzan.

 

Une honetan, produkzio-ahalmena areagotzeko, 376.583,33 euroko inbertsio berri bat egin behar du, makineria eta askotariko ekipamenduetarako; hartara, maskara kirurgikoen beste produkzio-lerro bat ireki ahal izango du. Lerro berria martxan jartzeak balioko du hilero 2R motako 3,3 milioi maskara gehiago egiteko eta, ondorioz, urteko 39.600.000 unitate gehiagoz handituko du bere ahalmena. Gainera, bost lanpostu sortzea aurreikusi du.

 

Gaur onartutako dirulaguntzek honako bi puntu hauek hartzen dituzte  oinarri: 2020ko martxoaren 19an Europako Batzordeak onartutako Aldi Baterako Esparrua, COVID-19aren krisian ekonomiari laguntzekoa, eta 2020ko apirilaren 21eko Aldi baterako esparru-araubide nazionala, COVID-19a sanitatez geldiarazteko laguntza-neurriei buruzkoa, I+Grako, saiakuntzako azpiegiturak garatzeko eta eskala handitzeko, eta behar diren produktu eta material medikoak fabrikatzeko laguntza ematen dituena.

 

 

 

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Cuatro compañías guipuzcoanas crean una nueva empresa que fabricará 7 millones de mascarillas al mes
Azpiegiturak 6 maiatza, 2020
Sprilur-ek 2023ra arte berritu du Kalitatearen ISO 9001-2015 ziurtagiria bitarteko telematikoak erabiliz

Sprilur-eko langileak telelanera egokitu izana eta Aenor-eko lantalde ebaluatzailearen lanerako...Leer más

Azpiegiturak 3 maiatza, 2020
Teknologi Parkeen Sareko “bio” sektoreak Covid-19aren aurkako borrokaren zerbitzura jarri du bere jakintza

Arnasgailuen sorkuntza gehiago aztertzea eta birusa detektatzeko gaitasuna handitzea funtsezkoak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?