Eraldaketa digitala Finantziazioa
Albisteak 11 Azaroa, 2019

Eusko Jaurlaritzak 962,7 milioi euro bideratuko ditu ekonomia produktibora eta azpiegituren hobekuntzara 2020. urtean

373,8 milioi energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren erronketan zuzeneko eragina duten programa eta ekimenei lotuta egongo dira Industria-izaerako I+Gko programetara 196 milioi euro bideratuko dira, eta deialdiek % 5eko igoera izango dute zentro teknologikoetan eta enpresetan Enpresa-finantzaketa sendotu egingo da, eta 102 milioi euroko zuzkidura bideratuko da Finkatuz funts berriaren bitartez etorkizuneko eragiketak ahalbidetzeko Lehen sektorearen modernizaziora eta […]
-

373,8 milioi energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren erronketan zuzeneko eragina duten programa eta ekimenei lotuta egongo dira

Industria-izaerako I+Gko programetara 196 milioi euro bideratuko dira, eta deialdiek % 5eko igoera izango dute zentro teknologikoetan eta enpresetan

Enpresa-finantzaketa sendotu egingo da, eta 102 milioi euroko zuzkidura bideratuko da Finkatuz funts berriaren bitartez etorkizuneko eragiketak ahalbidetzeko

Lehen sektorearen modernizaziora eta tokiko produktuen sustapenera 154,1 milioi euro bideratuko dira, eta BIO Ekonomiaren aldeko nazioarteko apustu berria egingo da

Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak 257 milioi euroko inbertsioak egingo ditu, eta, zenbateko horretatik, 172 milioi euro azpiegiturak hobetzera bideratuko dira.

 Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2020rako aurrekontuak 862.248.000 euroko zuzkidura eta % 13ko igoera izango du, kudeaketa-kredituen ondoriorik gabe. Nolanahi ere, Finkatuz funtsaren zuzkidurarako eta enpresetan partaidetzak hartzeko 75 milioi euroko zenbatekoa duten kredituek eragindako igoera izan da.

Adierazi beharra dago I+G+Brako, digitalizaziorako eta industria-garapenerako laguntzak emateko norgehiagoka bidezko laguntza-programek % 5 inguruko igoera izango dutela.

Kudeaketa-kredituak zenbatuz gero, aurrekontua 962,7 milioi eurora iritsiko da, baina azpimarratu beharra dago AHTaren obraren inbertsiorako aurrekontuak (kudeaketa-kredituak) % 4,2ko jaitsiera izango duela. Obraren egikaritzea amaitzen ari bada ere, 26,1 milioi euroko partida bat gaineratu da, abiadura handiko trenaren Donostiako Atotxako geltoki berriaren lanak hasteko. Horrela, beraz, kudeaketa-kredituak zenbatuz gero, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren guztizko aurrekontua % 11,2tan murriztuko da.

373,8 milioi euro ekonomia produktibo baterako eta jasangarritasunarekin zuzenean konprometitutako azpiegitura batzuetarako

 

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak aurrekontuak lehendakariak berak 2019ko uztailean egindako klima-larrialdiaren adierazpenarekin duen konpromisoa azpimarratu du.

 

Aurrekontu horrek garapen jasangarriarekiko konpromisoa islatzen du. Lehenik eta behin, erantzukizunagatik, eta, bigarrenik, klimari lotutako erronkak euskal enpresentzako garapen teknologikoko aukerak eta negozio-aukerak sortzen dituelako.

962,7 milioi eurotik, 373,8 milioi euro garapen jasangarria hobetzeko jarduketei lotuta daude zuzenean.

 

Jarduketak edo programak:

 

  • Energia-trantsiziorako politikari lotutakoak: 58 milioi

58 milioi euro Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako energia-trantsiziorako politiketan.

 

Partidarik azpimarragarrienak:

 

  • Energia-jasangarritasunerako proiektuak: 17 milioi
  • Enpresentzako eta partikularrentzako diru-laguntzen programak energia-eraginkortasunerako, energia berriztagarrietarako, itsas energietarako, Ibilgailuen Renove Planerako eta abar: 21 milioi
  • Finantza-inbertsioak (biomasa, digitalizazioa, mikrosare elektrikoa eta abar): 4,6 milioi

 

  • Proiektu teknologikoak: 11,7 milioi

Hazitek eta Elkartek proiektuetarako I+Gko programen bitartez emandako laguntzei jarraikiz, eta aurreko ekitaldietako ibilbidea aztertu ondoren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren esparruari hertsiki lotutako proiektuetarako aurreikusitako aurrekontua 11.731.040 euro da (2019ko zifra)

 

  • Mugikortasun jasangarria: 256,6 milioi

 

  • Trenbide-garraioa: 176,1 milioi
  • AHTaren obrak, EAE-KO TRENBIDE-SARE BERRIA – KUDEAKETA-KREDITUAK:   95.297.000
  • HTSaren obrak: 5.190.000 euro
  • Donostiako Topoaren obrak: 40,7 milioi euro
  • Gasteiz-Unibertsitatea tranbia: 2,1 milioi euro
  • Gasteizko tranbia egokitzea: 1,0 milioi euro
  • Gasteiz-Salburua tranbia: 5,8 milioi euro
  • Bilbo Atxuri – Bolueta tranbia:           5.490.000 euro
  • 3. lineako energia-hobekuntzak: 1.500.000 euro
  • Autobus berriak eskuratzea: 2.194.000 euro
  • Tren/tranbiak, MEAT, lokomotorrak eskuratzea: 17.248.000 euro

 

  • BUS elektriko adimenduna: 77,5 milioi euro

 

  • Gasteiz 31,7 milioi euro
  • Donostia 25,3 milioi euro
  • Leioa 20,5 milioi euro

 

  • Lurzoruaren kudeaketa: 9,4 milioi

 

  • Urbanizazioa egokitzea, aktiboak, SIDENOR (Legazpi): 796.230
  • “AU.ZU.08 Eskuzaitzeta” esparrua (Donostia): 018.801
  • Errotaberri industrialdeko (Zarautz) 6. partzelaren urbanizazioa: 697.957

(jarduera ekonomikoko eremu baterako esparru bat garatzeko, lurraren uholde-arriskua saihestuta)

  • Axpe industrialdeko (Erandio) mendi-hegala egonkortzea: 3.322.405
  • Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra SA: 709.696 (AHTaren obretako soberako lurra inguruko betelanak egiteko baliatzea)

 

  • Ur-laminen saneamendua eta antolamendua: 2,5 milioi

 

  • Gipuzkoako portuetan ur-lamina eta lehorreko gainazalak garbitzea Konpromiso-kreditua: 2021: 1,30 milioi; 2022: 1,30 milioi; guztira: 2,60 milioi 300.000
  • Bizkaiko portuetako bulegoak garbitzea: 000
  • Bizkaiko portuetan ur-lamina eta lehorreko gainazalak garbitzea. Aurreko urteetan konprometitutako kreditua: 2021: 0,24 milioi; guztira: 0,24 milioi          000
  • Bizkaiko portuetan ur-lamina eta lehorreko gainazalak garbitzea. Konpromiso-kreditua: 2021: 1,06 milioi; guztira: 1,06 milioi  000
  • Bizkaiko portuetan ur-lamina eta lehorreko gainazalak garbitzea. Aurreko urteetan konprometitutako kreditua: 316.500

 

  • Portuetan babes-dikeak konpontzea: 6,7 milioi

 

  • Nekazaritza, arrantza eta elikagaien industria: 31,4 milioi

 

  • Nekazaritza eta arrantzako ikerketa eta garapena

KONTZEPTUA                                                                                   GUZTIRA

  • Beka-programa 525
  • I+G+Brako eta lankidetzarako laguntza-programak 000
  • Bioekonomia-proiektuak, Hub Biokeonomy 000
  • AZTIk, Leartiker-ek eta abarrek bultzatutako proiektuak 500

GUZTIRA                                                                                            2.994.025

 

  • Nekazaritza eta landaren eta itsasertzaren garapena

KONTZEPTUA                                                                                   GUZTIRA

  • Erein, Leader eta Itsaspen programak 005.959
  • Nekazaritza- eta ingurumen-neurriak, Estatuaren laguntzak 250.000
  • Abeltzaintzako hondakinen kudeaketa 500
  • Bazkaren produkzioaren sustapena 700
  • Tokiko arrazen sustapena 000
  • Enpresa publikoak (biodibertsitatea, klima eta abar) 427

GUZTIRA                                                                                            5.137.586

 

  • Erakunde ordaintzailea

KONTZEPTUA                                                                                   GUZTIRA

  • Feader (ekologikoa, nekazaritza- eta ingurumen-arlokoa, baso-arlokoa eta abar) 571.192
  • Oinarrizko ordainketa (baldintzapekotasuna eta abar) 212.114
  • Greening (ingurumen- eta klima-jardunbideak) 854.298

GUZTIRA                                                                                            18.634.604

 

  • Arrantza

KONTZEPTUA                                                                                   GUZTIRA

  • Arrantza-jarduera aldi baterako geldiaraztea 000
  • AZTIk bultzatutako proiektuak 000
  • Merkataritza- eta arrantza-egiturak hobetzea 021.764
  • Beste batzuk 000

GUZTIRA                                                                                            2.176.764

 

  • Elikagaien sustapena eta kalitatea

KONTZEPTUA                                                                                   GUZTIRA

  • Lehiatu Berria Agro eta beste elikadura-programa batzuk 371.000
  • Lehiatu Berria Egurra programa 500
  • Lehiatu Berria Arrantza programa 000
  • Sendotu, interesak 000
  • Elika fundazioa (alferrik galdutako elikagaiak eta abar) 000

GUZTIRA                                                                                            2.549.500

 

 300 milioi euro jasangarritasunean zeharkako eragina duen jarduera baterako

 

Halaber, beste 300 milioi euro bideratu ditugu ingurumenaren eta energia-trantsizioaren ikuspuntutik klima-aldaketari, CO2aren emisioen murrizketari eta garapen jasangarriari lotutako erronkei erantzuten laguntzeko.

 

Ildo horretan, 204 milioi euro bideratuko dira I+G+Bko eta Digitalizazioko politiketara, produkzio-prozesuak hobetzen eta produktu berriak bilatzen lagunduko duten ekimenak egiteko, emisioak murriztea baitakarte zeharka.

 

Era berean, nekazaritzako, arrantzako eta elikagaien industriako politika guztiak aipatu nahi ditut. Izan ere, ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera sortzen eta gauzatzen dira eta, gure ustez, Sailburuordetza honen 102 milioiek ere zeharkako eragin positiboa dute ingurumen-kalitatean.

 

204 milioi euro garapen teknologikorako, berrikuntzarako eta digitalizaziorako

 

  1. urtean, I+G+Brako, digitalizaziorako eta 4.0 industriarako laguntza-programa guztiei eutsiko zaie, eta % 5eko igoerak aplikatuko dira deialdien zenbatekoetan.

 

Basque Research and Tecnnology Aliance partzuergoak milioi 1 euroko zuzkidura izango du; Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko ekarpena egingo du, eta gainerakoa, berriz, gainerako bazkideek jarriko dute.

*(programa bakoitzeko erreferentziazko zifrak dira, aurkezpenerako ppt-ari erantsiak)

 

Enpresa-finantzaketa 102 milioi eurotan gehitu da

 

Industria Garatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuak igoera bereziki garrantzitsua izan du (% 79,9koa), beste 75 milioi euro bideratuko baitira enpresak finantzatzeko. Beraz, kontzeptu horri lotutako 102 milioi euro egongo dira.

 

Zenbateko hori Finkatuz funtsera transferituko dira, eta, bertan, enpresen kapitalean sartzeko etorkizuneko eragiketak gauzatuko dira.

 

257 milioi euro garraioetan eta azpiegituretan egindako inbertsioetan

 

Garraio eta Azpiegitura Sailburuordetzaren 2020ko aurrekontu-proiektuaren barruan, 257 milioi euroko inbertsioak bildu dira. Zenbateko horretatik, 172 milioi euro azpiegituretan egindako inbertsioei dagozkie.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriko (Euskal Y-a) obrei dagokienez, mandatu bidez egin ditugu Gipuzkoako lurraldean, 95,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Horren barruan, honako hauek azpimarratu behar ditugu: abiadura handiaren Donostiako Atotxako geltoki berriaren lanen hasiera, 26,1 milioi euroko zenbatekoarekin; Hernani-Astigarragako obra, 21,3 milioi euroko zenbatekoarekin; larrialdietarako galerien obrak, 10,3 milioi euroko zenbatekoarekin; eta Ezkioko geltokia, 4,3 milioi euroko zenbatekoarekin.

 

ETSk (Euskal Trenbide Sareak) trenbide-azpiegituretan egingo dituen inbertsio nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

 

  • Bilboko La Esperanza pilotalekuaren ordezpena (L3): 2,7 M€
  • Donostiako topoaren saihesbideko obrak: 40,7 M€
  • Salbururako tranbia handitzea: 5,8 M€
  • Atxuri-Bolueta tranbia handitzea: 5,5 M€
  • Hendaiako geltokia: 1,7 M€
  • Bide-berrikuntzak (Maltzaga, Mendaro, Sondika, Errenteria, Ariz…): 4,1 M€
  • Segurtasun-hobekuntzak (trenbide-pasaguneak, zirkulazioa, itzaltzea, aireztapena eta abar) 4,3 M€
  • Geltokietako hobekuntzak (Zornotza, Anoeta, Deba, Errenteria…): 4,9 M€

Euskotreni dagokionez, 19,5 milioi euroko inbertsioak trenbide-material mugikor berria (17,2 milioi eurokoa) eskuratzeko erabiliko da funtsean (Gasteizko tranbia estraluze berriak nagusiki).

 

Portu-azpiegituretan egingo den 7,1 milioi euroko inbertsioaren barruan, Hondarribiko, Getariako eta Mutrikuko portuetako kanpoko babes-dikeen konponketa eta sendotzea azpimarratu behar dira (600.000 euro, 600.000 euro eta 2 milioi euro, hurrenez hurren). Halaber, Donostiako portuko bokaleko iparraldeko dikearen muturraren zimenduen azpi-berritzea (1,4 milioi euro) eta Orioko herriko plazako kaiaren handitzea (790.000 euro) aipatu behar dira. EKPk 5,2 milioi euro erreserbatu ditu Plentziako itsasadarrean eta portuan pantalanak berrantolatzeko, eta 1,8 milioi euro Lekeitioko ur-lamina berrantolatzeko.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Elkargik  eta  Kenta  Capitalek   lehenengo  zor  funtsa  jarri  dute  abian,  EAEko  eta  Nafarroako  enpresen  hazkundea  finakuntzatzeko
10/09/2025 Finantziazioa

Elkargik eta Kenta Capitalek  lehenengo zor funtsa jarri dute abian, EAEko eta Nafarroako enpresen hazkundea finakuntzatzeko

Elkargi eta Kenta Capital erakudenak urtebete baino gehiagoz lankidetzan aritu ondoren sortutako proiektu aitzindaria da eta Mirai Investments euskal taldeak gidatutako inbertitzaileen babesa izango duena.

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

Gipuzkoak  teknologia  kuantikoetan  sakonduko  du  Creative  Destruction  Lab  ekimenaren  bultzadarekin,  BIC  Gipuzkoa  
eta  IESE  Business  School  erakundeekin  lankidetzan

Gipuzkoak teknologia kuantikoetan sakonduko du Creative Destruction Lab ekimenaren bultzadarekin, BIC Gipuzkoa 
eta IESE Business School erakundeekin lankidetzan

CDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, 
eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira GISLAN, Arabako Enpresen Foroa, Enpresa Digitala, Proiekzio demolinguistikoa eta Cyber Range laborategi.

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Euskal  Encounterrek  sistema  robotikoei  aplikatutako  adimen  artifizialari  buruzko  tailerra  jasoko  duobóticos

Euskal Encounterrek sistema robotikoei aplikatutako adimen artifizialari buruzko tailerra jasoko duobóticos

Ostegunean egingo da mintegia eta SPRI Taldearen laguntza jasoko du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.