Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 otsaila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza Finantziazioa I+G Invest in Basque Country Nazioartekotzea Araudia BasqueTrade & Investment Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Invest in Basque Country Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bere laguntzei buruzko zuzeneko informazioa emango die euskal enpresei

Programei buruzko xehetasun guztiak azalduko dira hilaren amaieran egingo diren hiru jardunaldi telematikotan

 

Euskal enpresek Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021ean eskainiko dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute otsailaren 24, 25 eta 26an egingo diren hiru jardunaldi telematikoren bitartez. Aurkezpen horietan, kasuan kasuko sailburuordeek programa hauen inguruko xehetasun guztiak emango dituzte: I+G, Teknologia, Ekintzailetza, Energia, Industria, Nazioartekotzea, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, Lehen Sektorea, Elikadurako Industria eta Jasangarritasuna.

 

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek hilaren 24ko lehen jardunaldian (izena emateko epea zabalik dago jadanik) parte hartuko du bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, non hizpide hartuko dituen ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak. Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema  bihurtzea.

 

Hilaren 25ean Javier Zarraonandia Industria sailburuordearen eta Amaia Barredo Ingurumen sailburuordearen txanda izango da, zeintzuek garapen industrial, nazioartekotze, eraginkortasun energetiko, energia berriztagarri eta ingurumen arloetako laguntzak aurkeztuko baitituzte beste arduradun batzuekin batera. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela, enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea. Horrez gain, asmoa da berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko.

 

Azkenik, hilaren 26an, Nekazaritza sailburuorde Bittor Orozek hizpide hartuko ditu lehen sektorerako, elikadura industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin eta lurralde arteko oreka handiagoa bermatzea, bizi-kalitatea emanaz landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei.

 

Eusko Jaurlaritzak 654,1 milioi euroko aurrekontua du Euskadiren ekonomia berraktibatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Aurrekontu horren % 40 (268,1 milioi) I+G+B-ko politiketara bideratuko da. Bestalde, “Azpitek” izeneko programa berri bat sortuko da azpiegitura teknologikoetan inbertsioak egiteko eta Basque Artificial Intelligence Center izango denari bultzada bat emateko.

 

Gainera, 65 laguntza-programa eskainiko dira euskal ETEen lehiakortasuna hobetzeko 432,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta aipatzekoa da, Covid-19aren ondorioz, programa berri bat abiaraziko dela industriaren dibertsifikaziorako eta reshoringerako.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak