Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 urtarrila, 2019 Digitalizazioa Finantziazioa Araudia Industria adimenduna Smart Industry Programa

500 milioiko maileguak euskal industriaren eskura

SPRI Taldearen jardunaldi batean aurkeztu dira gobernu zentralak inbertsio industrialerako bultzatutako finantzaketa-programak

 

SPRI Taldearen jardunaldi batean aurkeztu dira gobernu zentralak inbertsio industrialerako bultzatutako finantzaketa-programak

4.0 Industriarako programak aukera ugari eskaintzen ditu, zeren Industria Ministerioko Gabriel Galánek dioen bezala, “historikoki ez da agortu 100 milioiko aurrekontua”

 

Aurten 500 milioitik gorako maileguak jarriko dira euskal industriaren eskura, euren proiektuak garatu ditzaten gobernu zentralak bultzatutako programen barruan, zeintzuetan kolaboratzaile bezala parte hartzen baitu SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak. Asteazken honetan azaldu dira finantzaketa hori eskuratzeko aukerak SPRI Taldeak Bilbon antolatutako jardunaldi batean, non bertara bildutako enpresetako zuzendaritza-kargu ugariek hainbat galdera eta zalantza aurkeztu baitituzte.

 

Iñaki Tellecheak, SPRI Taldeko Enpresa Sustapeneko zuzendariak, eman dio hasiera jardunaldi informatiboari, esanaz gobernu zentralaren programa hauek erabiltzen direla “industriak Euskadin duen garrantziaren arabera, zeina %10ekoa baita”. 2013tik hona, euskal enpresen 40 proiektu-eskaera tramitatu dira, batez beste 900.000 euroko maileguak lortu direlarik proiektu bakoitzeko. “Baina, kasuren batean, 22 milioi eurorainoko laguntzak ere jaso dira proiektu bakar baterako” aipatu du Tellecheak.

 

Finantzaketaren %70 produkzio-ildoak hobetu edo zabaltzeko proiektuentzat izan da eta Gipuzkoatik egin dira eskaera gehien, aurkeztutako proiektu guztien %50 guztira.

 

Gabriel Galánek, Industria Ministerioko Industria eta ETE Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu buruak, azaldu du zeintzuk diren inbertsio industriala finantzatzeko programak. RCI da garrantzitsuena, duela 20 urte sortua eta urtean 400 milioi euroko zuzkidura duena. Maileguak manufaktura sektorerako dira eta aurten nobedade bezala aipatzekoa da hondakinen balorizazio proiektuak sartu direla. Enpresa handi zein txikiek eska ditzakete laguntza hauek. “Finantzatzen dira proiektu industrial berriak, toki-aldatzeak, produkzio-ildoak hobetzeko proiektuak eta 4.0 Industriaren inplementazioa” esan du Galánek.

 

Gutxieneko aurrekontua 100.000 eurokoa da eta mailegua %75erainokoa izan liteke, aurten lehenbizikoz %1,6ko interes-tasa finkoarekin. Iaz Euskadin 35 milioi euro banatu ziren 23 proiektu finantzatzeko. Aurkezpen epea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte, martxoaren amaieran jakinaraziko da laguntza eman den eta ekainean egingo da ordainketa.

 

Gabriel Galánek orobat aipatu du 4.0 Industriaren programa. “Berria da eta hirugarren deialdia beteko du aurten”, 100 milioi euroko aurrekontua du 2019an eta laguntzak ematen ditu fabrikazio gehigarriaren, robotikaren eta, besteak beste, sentsore integratuen sektoreetarako. “Software batekin lotutako lan-kostuak finantzatzen dira batez ere: langileak, materiala edo ikerketa.

 

Enpresa bakoitzak 10 milioiko finantzaketa jaso dezake gehienez eta konpainiak 3 urteko antzinatasuna izan behar du gutxienez. Finantzaketa %80rainokoa izan liteke, zeroko interes-tasarekin. Aukera asko dituen programa bat da, zeren, Galánek dioen bezala, “historikoki ez da agortu 100 milioi euroko aurrekontua”. Aurreratu du aurten bi deialdi egingo direla, lehen eta hirugarren hiruhilekoetan, eta ordainketak maiatzean eta ekainean egingo direla.

 

Bi programa horiez gain, halaber aipatzekoa da klusterrei laguntzeko programa, ia 9 milioi euroko aurrekontua duena, zeinak milioi erdirainoko diru-laguntzak ematen baititu ikerketa industrialerako eta garapen esperimentalerako. Programa hori maiatzean irekiko da eta ordainketa abenduan egingo da. Industria Ministerioko teknikariak hizpide hartu ditu baita ere Enisak (Estatuko berrikuntza enpresak) ETEei ematen dizkien laguntzak. “Urte osoan zabalik dagoen leihatila bat da, eta batez ere finantzatzen ditu jarduera berritzailea garatu behar duten enpresen hastapenak. Mailegu parte-hartzaileak dira, batez beste 125.000 eurokoak enpresako”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak