Zibersegurtasuneko simulakroak
Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana
- Europar Batasunak finantzatua – «NextGenerationEU»

Zibersegurtasuneko simulakroak

Trebatu zure ekipoa, benetako zibereraso baten aurrean eraginkortasunez joka dezan.

Zure enpresa prest dago zibereraso bati aurre egiteko? SPRIn haren erantzuteko gaitasuna probatzen laguntzen dizugu, benetako simulakroak antolatuta eta profesional adituek gidatuta.

SPRIk zerbitzu aurreratua eskaintzen dizu, zure zuzendaritza-taldea eta talde teknikoa benetako zibererasoei aurre egiteko treba ditzazun, zure operatiboa arriskuan jarri gabe. Simulakroen hainbat tematikaren bidez, aukera izango duzu ahultasunak identifikatzeko, protokoloak hobetzeko eta erabaki hobeak hartzeko, benetan beharrezkoa denean..

Simulakro hauek CYBASQUErekin batera diseinatu ditugu, NextGenerationEU Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak —Europar Batasunak finantzatua— finantzatuta, eta zure enpresaren berariazko ezaugarrietara egokitu ditugu: tamaina, sektorea eta behar zehatzak.


Jokatu zibererasoak baino lehen. Trebatu zure ekipoa.

Zer eskaintzen du?

Zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzen laguntzen dizugu

Simulakro errealen 6 gai, pertsonalizatuak eta arriskurik gabeak, zure erantzuteko gaitasuna hobetzeko.

Zerbitzu hau zure zuzendaritza-taldeak eta talde teknikoak inguru seguru batean zibererasoen benetako egoerak esperimentatu ditzaten diseinatu da. Simulakroak zure sektorera, esposizio digitalaren mailara eta behar operatiboetara egokituta daude.

Zure enpresako erabakigarriena babesten lagundu nahi dizugu: ospea, datuak eta jarraitutasun operatiboa.

Zuk erabakitzen duzu nola parte hartu: zuzenean zure ekipoarekin egin dezakegu lan zure enpresan, edo jardunaldi irekietara batu zaitezke; jardunaldi horietan gero barruan aplikatu ahal izango dituzun simulakroak eta ohitura onak partekatzen ditugu.

 

Zertan laguntzen dizu?

Bai, bai, baina... azken finean... zer lortuko du nire enpresak zibersegurtasun arloan aditua den taldearekin?

01_ Ziurgabetasuna kontrol bihurtzea

Jazoeren aurrean duzuen erantzuteko gaitasunen ebaluazioa. Zure enpresak benetako jazoera baten aurrean zehazki nola erantzungo lukeen jakiten lagunduko dizugu, ustekabean harrapa ez zaitzan.

02_ Erabaki inprobisatuak ekiditea une erabakigarrietan

Barne-koordinazioaren balorazioa. Zure zuzendaritza-taldeko kideak eta teknikariak entrenatuko ditugu, denboraz larri dabiltzanean irizpideekin, azkar eta koordinatuta joka dezaten.

03_ Akatsak antzematea okerra ekarri aurretik

Erantzute-planaren heldutasun maila jazoeren aurrean, eta zibersegurtasun arloko kontzientziazio eta kultura handiagoa. Simulakroak zure oraingo protokoloak probatzen ditu eta zuzendu ditzakezun ahultasunak erakusten ditu lehertu aurretik.

04_ Barruko inbertsioak eta neurriak justifikatzea

Antolaketa mailako zaurgarritasunen detekzioa; izan ere, txosten argi eta objektibo bat eskuratzen duzu, eta lankideen, batzordearen edo zuzendaritza nagusiaren aurrean erabakiak babesteko erabili ahal izango duzu.

Eta gainera...

% 100 diruz lagundutako zerbitzua, SPRIk garatua CYBASQUErekin elkarlanean, eta zure sektorera, tamainara eta esposizio-mailara egokitua.

Norentzat da?

Zibererasoei aurrea hartu, aktibo erabakigarriak babestu eta benetako egoera batean azkar jokatu nahi duten Euskadiko ETE-entzat.

Zibereraso batek inpaktu handia izan dezakeen sektoreentzat dago pentsatua: industria, energia, osasun digitala eta teknologia-zerbitzuak.

icono_industria inteligente
icono_energia
salud-personalizada-maletin
salud-personalizada-engranaje
Aholkularitza espezializatua

Zibersegurtasunean adituak, simulazio bakoitza benetako hobekuntza bihurtzeko ahaleginean

 

Erakunde horiek dagoeneko ari dira gurekin lanean simulazio bakoitza erabilgarria, zehatza eta zure enpresaren errealitatera egokitua izan dadin.

Enpresa horiek dagoeneko akreditatuta daude zuri laguntzeko. Aukeratu norekin lan egin nahi duzun eta hasi zure entrenamendua.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Eskatu zure puntu erabakigarriak identifikatzen dituen eta zibereraso errealen aurrean duzun erantzuteko gaitasuna indartzen duen zerbitzua

Zibersegurtasuneko simulakroak zerbitzua eskatzeko, bete zure eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Zibersegurtasuna-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu