Laguntza eta zerbitzu programak
SPRI Laguntzak
Joerak eta ikuspegi estrategikoa
Negozio-aukerak identifikatu zure konpetentziaren aurretik, merkatuaren mugimenduei aurrea hartuz
Joeretan eta Ikuspegi Estrategikoan azken berriak
            Adituen aholkularitza
            
    EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen
            Agenda, prestakuntza eta ikaskuntza
            
    Doako onlineko prestakuntza negozio- eta kudeaketa-ereduetan berritzeko
Helburua da berehala aplikatu daitezkeen ezagutzak eta ideiak piztea zuzendaritza-taldeen artean, arazoak konpondu ditzaten edo erronka berriei aurre egin diezaieten. 16 saio independente dira, eta nahi adina saiotan parte har daiteke. Ikastaroen agenda kontsultatu
            Adituen aholkularitza
            
    EIKTetan espezializatutako prestakuntza intentsiboko programa zuzendaritza-taldeentzat
Egun osoko prestakuntza-jardunaldiak, espresuki pentsatuak IKTen balioa transmititzeko, balio hori parte-hartzaileen ikuspegiarekin aberasteko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak definitzeko. Eman izena orain
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Emakumeak industrian sarbidea, iraunkortasuna, sustapena eta lidergoa sustatzen ditugu.
SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du; bere egoitza Milanen daukan World Manufacturing Foundation erakundeak sustatutako ekimen bat da mundu osoan zabaltzeko kultura industriala. Informatu hemen
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Zure enpresa eta “Industria adimenduna” konektatzen ditugu merkatuan duzun posizioa hobetzeko
Industria adimendunari buruzko informazio osatu eta eguneratuena eskaintzen dugu, industria arloko euskal enpresek produktu eta konponbide berriak gara ditzaten beren nazioarteko lehiakortasun-posizioa hobetzeko. Informatu hemen
            Adituen aholkularitza
            
    Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
            Adituen aholkularitza
            
    Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Euskal industriako energia-kontsumoaren deskarbonizazioa bizkortzen dugu
Euskadiko bi energia-enpresa nagusiekin (Iberdrola eta Petronor) eta 16 kluster industrialen arteko lankidetza, emisio garbiak gutxitzeko eta Euskadin garapen teknologikoetarako aukerak sortzeko irtenbideak aurkitzeko. Informatu hemen
            Adituen aholkularitza
            
    Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
            Adituen aholkularitza
            
    Adimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua, esportatzen duten ETEei zuzendua
Erronkak eta aukerak, eremu pribatukoak eta kanpoko inbertsio publikotik eratorritakoak identifikatzea, nazioarteko behatokiaren, txostenen, monitorizazioaren eta sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, bioosasuna eta ingurumena) joeren bidez. Eskatu hemen
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna trantsizio energetiko-klimatikoaren testuinguruan
Energiaren sektorearen barruan enpresen eta eragile zientifiko-teknologikoen sare lehiakor bat finkatzen laguntzen dugu, euskal ekonomiaren espezializazio adimenduna lagunduko duena eta Euskadirentzat aberastasun-, enplegu- eta bizi-kalitatearen iturri izango dena. Informatu hemen
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Euskara euskal industrian bultzatzen
Sustatu euskararen erabilera zure enpresan, industria arloan erabiltzeko ekimenen bidez. Informatu hemen
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Osasuna eta trantsizio soziosanitarioa
Ekin osasunaren etorkizunari: berrikuntza, teknologia eta zaintza elkartuta, gorabidean dagoen merkatu batean Interesatzen zaizu?
            Enpresentzako sustapen-guneak
            
    Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema
Ziberdelinkuentziaren aurrean zure enpresa defendatzeko zibersegurtasuneko agenteen eta zerbitzuen katalogoa. Interesatzen zaizu?
            Joerak eta ikuspegi estrategikoa
            
    Berrikuntzaren Erosketa Publikoa
Enpresetako berrikuntza bultzatzea, kontratazio publikoaren bidez Eskatu hemenEuskal Enpresaren Agenda
Izan eskura negozioan berehala ezagutza berriak aplikatzeko aukera emango dizuten prestakuntza praktikoa, adituak eta jardunaldiak
Sartu orainNetworking-a eta enpresa lankidetza
Jar zaitez harremanetan aliatu estrategikoekin gure sare eta enpresa arteko lankidetza plataformen bidez
Sartu orainEnpresentzat sustapen espazioak
Zure istorioa eduki esanguratsu bilakatzen dugu, markak konfiantza, aitortza eta aliantza berriak eman ditzan
Zure enpresari ikusgarritasuna eman nahi badiozu eta zure produktuak eta zerbitzuak nabarmendu eta publiko berrietara ireki nahi baduzu, gogoan izan: zutaz mintzo gara.