Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Pick&Place manipulazioa – 4.0 konponbideak

Hemen gaude berriro, oraingoan Pick&Place manipulazioarekin harremana duten beharrak dituzten enpresei BDIH sareak eskaintzen dizkien 4.0 konponbide nagusiak aurkezteko. Pick&Place manipulazioa – piezak edo tresna piezaren gainean Tekniker BDIH sareko kideak Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa aurkezten du. Zelulak aukera ematen du piezak manipulatzeko edo tresna piezaren gainean manipulatzeko eragiketak automatizatzeko eragiketak planteatzeko. […]

Hemen gaude berriro, oraingoan Pick&Place manipulazioarekin harremana duten beharrak dituzten enpresei BDIH sareak eskaintzen dizkien 4.0 konponbide nagusiak aurkezteko.

Pick&Place manipulazioa – piezak edo tresna piezaren gainean

Tekniker BDIH sareko kideak Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa aurkezten du. Zelulak aukera ematen du piezak manipulatzeko edo tresna piezaren gainean manipulatzeko eragiketak automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Mota honetako eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa: objektuen pick and place eta tresna objektuaren gainean posizionatzea, bai modu konbentzionalean, bai modu kolaboratiboan. 6/7 askatasun-graduko robot batek osatzen du sistema robotikoa, eta hiru ikusmen-sistema ditu hurrengo bi funtziotan erabiltzeko konfigura daitezkenak:

1) piezen posizioa gainazalean edo edukiontzian detektatzea eta identifikatzea,

2) eremuaren monitorizazioa, modu kolaboratiboan lan egiten denean talkak saihesteko.

Zelulak aukera ematen du jarraian azaltzen diren hauekin erlazionatutako eragiketen bideragarritasuna ebaluatzeko eta haien automatizazioa planteatzeko: bin-pickinga; tresnaren posizionamendua behar duten pieza gaineko eragiketak, hala nola torlojutzea/bizar kentzea; tresnak modu jarraituan kontrolatzea gainazala, leuntzeko eta ikuskatzeko eragiketetan. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.

Pick&Place manipulazioa eta eskuzko operazioen robotizazioa

Kasu honetan, BDIH sareko kide Idekok metalezko eta konpositezko piezen fabrikazio eta ikuskapeneko ikerketarako zelula eskaintzen du, piezen fabrikazio, akabera eta ikuskapenerako sistema robotikoen ikerketarako zelula. Tamaina ertaineko hiru industri robot ditu, bai eta fabrikazio eragiketetarako erreminta bereziak ere, hala nola pieza metalikoen akaberak egitekoak (lixatzea, leuntzea, bizar kentzea, esmerilatzea), konpositezko piezak fabrikatzekoak eta ultrasoinuen eta korronte induzituen bitartez NDT ikuskapenak egitekoak. Segurtasuneko hesi batez inguratutako gunea da, eta 3 metro luze den aluminiozko mahai bat dauka osagaien muntaketarako eta erretilu bat likidoak jasotzeko. Hautsa eta txirbilak xurgatzeko sistema bat dauka, eta elikadura elektrikoa eta pneumatkoa erremintetarako. Zelula osoa programatu eta simulatzeko beharrezkoa den softwarea dauka. Prozesuko datuak monitorizatzeko eta analisirako sistema bat dauka lainoan, eta prozesua denbora errealean kontrolatzeko sistema bat ere bai, zeina Matlaben eta Simulinken programatu daitekeen.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak