Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 8 maiatza, 2020 BDIH Berrikuntza BDIH Material Aurreratuen nodoa

4.0 materialak: egokitu zure diseinu eta fabrikazio prozesuak konpositeak erabiltzeko eta irabazi balio erantsia zure produktuetan

  SPRI taldeak, BDIHen eta material aurreratuen nodoaren eskutik, artikulu honetan teknologiak, soluzioak eta zerbitzuak aurkezten ditu, euskal enpresei aukera emateko beren produktuetan zati metalikoak material konposatu edo konpositeekin fabrikatutako beste batzuekin ordezteari datxekion erronkari aurre egiteko. Konposite terminoa erabilera arruntekoa da aeronautika eta automobilgintzaren sektorean, bi osagai konbinatzen dituzten materialei erreferentzia egiteko: material indargarri […]

 

SPRI taldeak, BDIHen eta material aurreratuen nodoaren eskutik, artikulu honetan teknologiak, soluzioak eta zerbitzuak aurkezten ditu, euskal enpresei aukera emateko beren produktuetan zati metalikoak material konposatu edo konpositeekin fabrikatutako beste batzuekin ordezteari datxekion erronkari aurre egiteko.

Konposite terminoa erabilera arruntekoa da aeronautika eta automobilgintzaren sektorean, bi osagai konbinatzen dituzten materialei erreferentzia egiteko: material indargarri bat eta matrize bat. Material indargarriak normalean zuntzak izaten dira, laburrak edo luzeak (ehunduak), beirazkoak, karbonozkoak edo aramidazkoak. Material nagusia material termoegonkorra (erretxina) izan ohi da, poliester ezaguna adibidez, baina gaur egun material termoplastikoak ere erabiltzen dira, PS (Poliestirenoa), PP (Polipropilenoa) eta abar.

Zati metalikoak konpositeekin fabrikatutako zatiekin ordeztearen helburua piezak eta azken produktua arintzea, funtzionalitate berriak lortzea eta kostuak murriztea da, industriaren erronkei erantzunez, gero eta zorrotzagoak baitira erabilera baldintzei dagokienez.

Metala konposite bidez ordezteko prozesuarekin batera, horrelako materialak prozesatzeko irtenbide automatizatuak hartu behar dira erronka horri heltzen dioten enpresak muntatzeko lerroetan. Eta hauxe da, hain zuzen ere, BDIHeko material aurreratuen nodoarekin lan egiteak ematen duen balioa, material batzuk beste batzuekin ordezteko prozesu horien aplikazioak eta erabilera-kasuak ikusteko aukera.

Adibidez, zure enpresak aeronautikaren sektorerako egiturazko piezak garatzen lan egiten badu, konposite polimerikoen erabilerainteresa dakizuke, eta automobilaren sektoreak aplikatzen dituen prozesuei buruz ikasiko duzu, horiek aplikatu ahal izateko. Kasu honetan, LEARTIKERek konposite arinen fabrikazio eta karakterizazio unitate bat du, zeinean zuntz laburreko material konpositeak, prototipoak edo lehen laginak fabrikatzeko lerro pilotuan azterlanak egin baitaitezke, sektore produktiboaren beharrei erantzuteko.

Bestalde, 3D inprimaketa bidezko konpositeentzako prototipo moldeak fabrikatzea interesatzen bazaizu, TKNIKAn teknologietara eta molde eta prozesuen adibide praktikoetara hurbiltzen zaituzte. Material konposatuak fabrikatzeko eta simulatzeko prozesuen laborategi bat dute (konpositeak); honi esker, beira zuntzez, karbonoz eta aramidaz osatutako materialak fabrikatzeko prozesuekin lan egin daiteke. Eskaintzen dituen zerbitzuak prototipo-moldeak diseinatu eta fabrikatzekoak dira, ondoren 3D inprimaketaren bidez fabrikatutako konposite-piezak fabrikatzeko, konpositeen pieza prototipoak prest jartzeko eta fabrikatzeko, infusio eta RTM bidez (Resin Transfer Moulding edo erretxina-transferentzia bidez moldekatzea), eta konposite-piezen fabrikazio-prozesua eta/edo egitura-propietateak simulatzeko, motaren eta orientazioaren arabera.

Baliteke zure enpresaren belarrietara iritsi izana konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriek ematen duten balioa, produkzio handiko ijezketan eta ontze ultramoreetan oinarrituta (UV). IDEKOn UV ondutako konpositeen fabrikazioan ikertzeko zelula bat dute, eta horri esker lodierak, porositatea eta zuntz edukia karakterizatu daitezke, pieza bukatutik abiatuta, konposite piezaren fabrikazioaren garapen osoa UV teknologian oinarritutako prozesu berriaren bidez, eta ontze mailaren monitorizazioa, moldekatze likidoaren prozesua ezagutuz.

GAIKERren, bere Material Plastiko eta Konpositeen Fabrikazio Unitatetik, modu osagarrian eskaintzen dituzte zerbitzuak, hala nola, konposite eta konposatu funtzional polimeriko termoegonkor eta termoplastikoen garapena, pinturen eta dekorazio estalduren garapena, aplikazioa eta karakterizazioa produktu polimerikoetarako, aplikazio garapena eta material konposatu polimeriko ezarpena, transformazio prozesuen espezifikazioak eta produktuarenak, material konposatu polimerikoen birziklagarritasuna ebaluapena edo plastikoak eta kompositeak fabrikatzeko materialen eta prozesuen sentsorizazioa eta monitorizazioa kontuan hartuz.

TECNALIAk, konpositeen fabrikazio oso produktiboko laborategia jartzen du euskal industriaren eskura, konpositeen osagaiak fabrikatzeko etapa desberdinetarako teknologia aurreratuekin: ebaketa, pilatzea eta zintatzea, 3D aurreprestakuntza, tresnen beroketa azkarra eta eraginkortasuna, 4.0 prozesuak eta automatizazio-soluzioak, eta etapa desberdin horietako bakoitzerako zerbitzu kustomizatuekin, diseinua, prestakuntza eta prosezuaren simulazioa barne.

Azken batean, aktibo horiek guztiak bisitatu eta aprobetxatu daitezke enpresa bakoitzaren banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko, azken belaunaldiko adituekin eta taldeekin lanean ari direlako segurtasunarekin.

BDIHen material aurreratuen nodoak eskaintzen duena sakontzea interesatzen bazaizu, 4.0 materialei buruzko artikulu hauek jarraitu, eta bertan zehatz-mehatz azalduko dizugu zeintzu diren nodoaren gaitasunak, aktiboak eta zerbitzuak era praktiko eta hurbilean.

Jar zaitez harremanetan BDIHrekin, zure enpresari gehien interesatzen zaizkion irtenbideak ikertzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak