Unileverrek Leioan duen fabrika Taldeak Europan duen garrantzitsuena da
Unileverr Multinazionalak 400 marka baino gehiago ditu, arlo hauen artean banatuta: elikagaiak, edariak, etxea eta zaintza pertsonala, eta horien fakturazioa 52.000 milioi dolar ingurukoa da. Bere garaian, Euskadiren aldeko apustua egin zuten atzerriko enpresen ekosistemaren parte da, eta orain bertan errotu eta garatu dituzte gizarte- eta enpresa-eragin handiko proiektuak. Oraingo honetan, hainbat produktu aipatu behar ditugu:, esaterako, Tulipan edo Flora margarina produktuak, edo Hellmann’s maionesa berezia, Leioan egindakoa. Hain zuzen ere, Bizkaiko udalerri horretan jarri zuen abian 1945ean Euskadiko enpresarien talde batek AGRA izeneko lantegia produktu horiek prestatzeko, eta gaur egun Unileverrek Europan duen elikagaien fabrika garrantzitsuena da. Orain 200 pertsonei ematen die enplegua eta urtean 100.000 tona baino gehiago ekoizteko gaitasuna du, gero gutxi gorabehera 30 herrialdetan banatzen dituzte orain gutxi Laura Fontanilsek, Eragiketen zuzendariak, Made in Basque Country programan azaldu zuenez.
Une honetan, zer jarduera ari zarete garatzen Leioako fabrikan?
Fabrika horretan maionesak eta saltsak egiten ditugu. Hiru marka nagusi ditugu: Hellmann’s, Ligeresa eta Calvé. Guztira, 50 produktu baino gehiago ekoizten ditugu marka horiekin, maionesa tradizionaletatik hasi eta zaporeen joera berrietaraino: izan ere, trufa-, baratxuri- eta ahuakate-saltsak gero eta oihartzun handiagoa ari dira hartzen merkatuan.
Eta zer merkaturentzat/herrialderentzat?
Gure merkatu nagusia Europa da. Gure produktuen % 35 inguru Estatuko merkatuan saltzen dira, eta gainerakoak enpresak lan egiten duen Europako beste herrialde batzuetara bidaltzen dira.
Gero eta globalizatuagoa den munduan, zer faktorek egiten dute lantegi hau oraindik apustu segurua izatea Euskadin zuen moduko multinazional batentzat hainbeste urteren ondoren?
Gure fabrika haren malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna dela-eta ezberdintzen da, eta horrek aukera ematen digu azkar erantzuteko edozein eskaerari, hala denboraren nola portfolioaren konplexutasunaren aldetik. Gainera, etengabe jartzen dugu arreta gure produktuen kalitatean eta lehiakortasunean. Faktore horiek fabrika estrategiko bihurtzen gaituzte Taldearen barruan Europa mailan. Horren adierazgarri da produktuen berrikuntzaren zati handi bat gure Leioako fabrikan egitea.
Zer segmentutan sartzen dira zuen bezeroak?
Bi bezero nagusi ditugu: alde batetik, ohiko kontsumitzaileak —esaterako, zu eta ni, egunero joaten baikara supermerkatura—, eta, beste aldetik, sukaldaritzaren sektorea. Sukalde profesionaletan jarduten duen sektore hori oso garrantzitsua da guretzat, gure ekoizpenaren % 25 hartzen baitu eta, horregatik, hari guztiz eskainitako produkzio-linea bat daukagu. Ildo horretatik, bi ontzi mota eskaintzen ditugu, kuboak eta pallecon kutxak. 1000 kiloko formatu hori bereziki sektore honentzat dago diseinatua eta gure bezeroei gastuak aurrezteko aukera ematen die.
Horrelako lantegi batean, nola bateratzen dituzue plastikoa eta jasangarritasun-politikak?
Plastikoa Unileverren lau lehentasunetako bat da jasangarritasunari dagokionez. Hala, 2030 urtera begira, erabilitako plastiko guztia berrerabilgarria, birziklagarria eta konpostagarria izateko konpromisoa hartu dugu gure gain Jasangarritasunarekin konprometituta dagoen fabrika gara, eta hainbat ildotan egiten dugu lan, ingurumenean gure inpaktua murrizteko. Plastikoari dagokionez, aspaldidanik formatu honetara bideratutako gure bi lineek plastikozko botila birziklatuak erabiltzen dituzte. Sukaldaritzaren sektoreari dagokionez, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da pallecon kutxen formatua. Berrerabilgarria da, eta ez du plastikozko inongo hondakinik sortzen. Ildo horretan, iniziatiba duen fabrika gara eta beti ari gara aukerak bilatzen. Esaterako, duela gutxi Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) aritu gara elkarlanean, gure plastikoen hondakinetatik abiatuta alternatiba energetikoak bilatzen.
Zein da Leioako fabrikaren etorkizuna hazkunde-, inbertsio- eta lehiakortasun-aurreikuspenei dagokienez?
Azken urteotan inbertsio handiak egin ditugu jasangarritasunean eta ekoizteko teknologia berrietan. Gure aurreikuspena ildo horretan aurrera egiten jarraitzea da, digitalizazioan eta jasangarritasunean ardaztuta, abangoardian egonda, kalitate handiko produktu lehiakorra eskaintzeko.