Patricia Aja.
Elkarrizketak 21 maiatza, 2025

Krean Taldeak Euskadiko teknologia-parkeko eraikin nagusia berrituko du

Kooperatiba eraikin beregain eta jasangarri bat ari da prestatzen energia-ikuspegi batetik, karbono-aztarna murrizteko
-

Krean Taldea Mondragon Korporazioan sartutako kooperatiba bat da, eta bost esparru hauetan ardazten da haren jarduera:  Arkitektura, Industria, Hiria eta lurraldea, Eraikuntza eta Sustapena. Jarduera eremu horiek aukera ematen diote irtenbide integralak eta espezifikoak emateko bezeroen zorroak ekartzen dizkion erronkei. Diziplinarteko taldeetan banatutako 400 langile ditu plantillan, lau kontinentetako 14 herrialdetan du presentzia eta garatu ditu proiektuak sortu zenetik. Horien artean, aipagarria da Euskadiko teknologia-parkearen eraikin nagusiaren erreforma Gasteizko campusean; eraikin beregain eta jasangarri bat energia-ikuspegi batetik egiteko proiektua izan zen, karbono-aztarna murrizteko, Patricia Ajak, Arabako Krean bulegoko zuzendariak, aipatu duenez.

Ziurtatzen duzue etorkizunari forma ematen diozuela gauzak aldatzera ausartuta, zergatik?

Gure proiektuetan beste modu batera sortzea gustatzen zaigu. Bezeroaren beharrei irtenbidea ematea sormena ikuspegi askotatik begiratuta: funtzionalitatea (agertzen diren arazoak konponduta), jasangarritasunarekin dugun ardura, irtenbideetan optimizazioa bilatuta eta hori guztia arkitekturan edo ingeniaritzan integratzea. Desberdintasun bat enpresan ditugun profilen aniztasuna da, lagundu egiten ditugu arazoa ikuspegi askotatik ikusten eta proiektuan irtenbideak integratzen.

Zein da zuen moduko talde baten helburua?

Kooperatiba bat gara, eta gure helburua azpiegiturak nahiz espazioak hobetzea da, eragin positiboa sortze aldera. Era jasangarrian eraiki eta zaharberritzea. Arabako industria-parkea zabala eta nahiko zaharra da. Proiektu batzuk konpondu ditugu Jundizen, askotariko beharrak dituzten erabiltzaile berrientzat. Programa egokitzeaz gain, lehendik zeuden eraikinen ezaugarriak hobetu dira, energia-ziurtagiri exijenteak ere gehituta —Leed o Breeam, esaterako—.

Hitz egiguzu lanean ari zareten proiektu horietako bati buruz, esaterako, Euskadiko teknologia-parkearen eraikin nagusiaren erreformaz, Gasteizko campusean…

Hori ere energia-birgaitzearen adibidea da, lehendik zegoen eraikin bati irtenbide garaikide bat ematen baitio arkitektonikoki. Parke berdearen kontzeptuaren barruan egiten da, eta instalazio eraginkorragoak bilatzen dira, baita karbono-aztarna murriztea ere,  parkeko eraikinak deskarbonizatzeko helburuarekin. Oraingo gasa aerotermiarekin ordezkatuko da, bero-ponpak erabiliko dira. Asko hobetuko da inguratzaile termikoa: fatxadak eta estalkia isolatuko ditugu eta arotzeria guztiak ordezkatuko, transmitantzia termiko askoz txikiagoa duten batzuk ezarrita eraikinaren isolamendua osatzeko. Inguratzailea ordezkatzean arkitekturan eragiten da eta eraikinaren izaera orokorrari eusten zaio, haren bolumetria eta proportzioekin, baina zatikatzea asko sinplifikatzen dira irudi arinagoa emateko. Azkenik, materialen eta koloreen osaerarekin ere jokatuko da ikusizko eskala murrizte aldera, eta eskala humanoago eta gertuagoko bat emango zaio.

Bestelako zer lanetan zaudete murgilduta?

Industria-enpresa handiak ditugu eta horietako batzuekin elkarlanean aritzen gara maila horretan, baina bestelako enpresekin ere egiten dugu lan, adibidez ekoizpen-industrian, logistikan edo datu-zentroetan jarduten direnekin. Beti saiatzen gara jakiten nolakoa den prozesua eta nola funtzionatzen duen. Orokorrean, industria gero eta exijenteagoa da, espazio eta instalazio atseginagoak eskatzen baititu, bertan lan egiten duten pertsonen beharretara egokituak.

Miñaoko eraikin nagusiari dagokionez, noiz amaitzea espero duzue?

Joan den otsailean hasi genituen eraikuntza-lanak, eta 2025 amaieran bukatzea aurreikusten dugu. Azpimarratu nahi dugu 90eko hamarkadako eraikin bat ari garela zaharberritzen. Vitoria-Gasteizko campuseko elementu nagusia da, baita erreferentea ere, eta ideia nagusia eraikinaren oraingo izaerari eustea da, irudi garaikide eta jasangarriago bat emanda.

Arkitekto moduan, zure ustetan, zerk izango du pisu handiagoa proiektuaren entregan, eraikinaren funtzionalitateak edo estetika berriak?

Ideala eta egokia bi alderdien arteko oreka bat aurkitzea izango litzateke; izan ere, funtzionalitateak ekarpena egin behar dio estetikari, eta azken horrek eraikina erabiliko duten pertsonei lagundu behar die. Baina ezin dira haien kasa ibili, ezta haiek bakarrik nahikoa izan ere. Enpresa honetan esaten dugun moduan, arkitekturak erantzun orekatua eman behar die bi bektoreei.

Lotutako albisteak

2cyBikes:  «bizikleta  elektriko  bat  are  eta  jasangarriago  bihur  daiteke»

2cyBikes: «bizikleta elektriko bat are eta jasangarriago bihur daiteke»

Amurrioko enpresak hiri-mugikortasuneko alternatiba jasangarriagoa eta irisgarria eskaintzen du, tokiko errotze indartsuarekin.

Lainomedical  enpresak  lainoztagailu  berritzaile  bat  garatu  du  arnasketa-gaixotasunen  tratamendua  hobetzeko

Lainomedical enpresak lainoztagailu berritzaile bat garatu du arnasketa-gaixotasunen tratamendua hobetzeko

Gipuzkoako konpainiak patentatutako teknologia eta formulazio propioak konbinatzen ditu arnas zaintzarako sistema integral bat eskaintzeko, nazioko eta nazioarteko bezero farmazeutikoei zuzendua.

Bihar  Batteries:  “Sodiozko  bateriek  enpresen    energia-kostua  %  50  murrizten  lagun  dezakete”

Bihar Batteries: “Sodiozko bateriek enpresen energia-kostua % 50 murrizten lagun dezakete”

Gipuzkoako startupak lehengai oparoak erabiltzen ditu, gatza esaterako, eta Km0 industria bat sortzea du helburu, tokiko eragileekin lankidetzan.

Battery2Life  proiektuaren  helburua  baterien  bizitza  baliagarria  luzatzea  da

Battery2Life proiektuaren helburua baterien bizitza baliagarria luzatzea da

CIDETEC Energy Storage proiektu europar honen zuzendari teknikoa eta lan-pakete baten liderra da.

Bioplastics4health-ek  %  100  konpostagarriak  diren  filmen  eta  ontzien  soluzio  berritzaileak  sortzen  ditu

Bioplastics4health-ek % 100 konpostagarriak diren filmen eta ontzien soluzio berritzaileak sortzen ditu

Gaiker euskal zentro teknologikoak patata-almidoitik eratorritako biopolimero batekin egindako material horien garapenean parte hartu du bazkide teknologiko gisa.

Margube  Euskadiko  erreferente  ezarri  da  energia-aurrezpenen  egiaztapenean

Margube Euskadiko erreferente ezarri da energia-aurrezpenen egiaztapenean

Aholkularitza-enpresa hau Euskadiko lehen eta Estatuan zortzigarren bihurtu da ENAC erakundearen akreditazioa lortzen Energia Aurrezkiaren Ziurtagiri Sistemaren erakunde egiaztatzaile gisa.

SEA2LAND  proiektuak  ongarri  jasangarriak  ekoizten  ditu  arrain-lehengaietatik  abiatuta

SEA2LAND proiektuak ongarri jasangarriak ekoizten ditu arrain-lehengaietatik abiatuta

Neikerrek koordinatu du Europako proiektu hau, eta Barna euskal enpresak eta Azti zentro teknologikoak egin dute pilotua Kantauri itsasoan.

Salutak  osasun  mentala  teknologiatik  demokratizatzen  duen  eredu  bat  bultzatu  du

Salutak osasun mentala teknologiatik demokratizatzen duen eredu bat bultzatu du

Bizkaian, 2024tik, enpresak telemedikuntza, app bat eta adimen artifiziala konbinatzen ditu, zaintza irisgarriagoa izateko.

Campezo  Taldea:  «Jasangarritasunik  gabe  ez  da  posible  edozein  jarduerak  bizirautea»

Campezo Taldea: «Jasangarritasunik gabe ez da posible edozein jarduerak bizirautea»

Ainhoa Gonzalezek, Arabako enpresaren Ingurumen Estrategiako arduradunak, eraikuntzako sektoreko EAEko erreferente honen 85 urteko ibilbidea errepasatu du

Kudebatt  enpresak  litio-ionezko  baterien  potentziala  maximizatzen  du,  ingurumen-inpaktua  minimizatzen  duen  bitartean

Kudebatt enpresak litio-ionezko baterien potentziala maximizatzen du, ingurumen-inpaktua minimizatzen duen bitartean

La empresa de Gipuzkoa ofrece soluciones inteligentes y respetuosas con el medio ambiente para el ciclo de vida completo de estas baterías, desde su uso hasta su reutilización y reciclaje.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.