Josu Yárritu.
Elkarrizketak 29 iraila, 2025

2cyBikes: «bizikleta elektriko bat are eta jasangarriago bihur daiteke»

Amurrioko enpresak hiri-mugikortasuneko alternatiba jasangarriagoa eta irisgarria eskaintzen du, tokiko errotze indartsuarekin.
-

Arabako Amurrio herriak duela bi urte bizikleta elektrikoaren eredua aldatzearen aldeko apustua egin eta proiektu bat eman zuen argitara. Ekintzailetza handiko proiektua da, hiru lankidek helburu argi batekin sustatua: bizikleta elektriko zokoratuak berregokitzea bizitza berria emateko, batez ere haien bateriei, eta mugikortasun oso jasangarria erdiestea, Josu Yárrituk, 2cyBikes enpresaren sortzaileak, adierazi duenez.

Zer testuingurutan sortu zen proiektu hau?

Proiektua lagunen arteko elkarrizketa batean sortu zen, haurrak parkean jolasean zaudela hizketan ari ginen bitartean. Hirurok ordu asko partekatzen genituen bertan, eta hizketaldi informal batean galdera hau suertatu zen: «Bizikleta elektriko oraindik eta jasangarriagoa egin daiteke?». Horrelako mugikortasunak hirietan duen gorakada ikusten ari ginen eta pauso bat aurrera emateko aukera zegoen pentsatu genuen: alternatiba oraindik eta jasangarriago bat sortzea. Izan ere, zalantzarik gabe, bizikleta elektrikoa hiriko garraiobide jasangarrienetako bat da dagoeneko. Hortik aurrera, piezak elkartzen joan ginen. Denok zerbait ezberdina ematen genuen bai maila pertsonalean, bai profesionalean: bata bizikletaren munduaren jarraitzaile sutsua da eta mantentze-lanei buruzko ezagutza handiak ditu, besteak esperientzia du baterien munduan, eta, nire kasuan, berriz, enpresak kudeatzearekin dago lotuago nire esperientzia. Hortaz, ideia esploratzera eta noraino irits gaitezkeen ikustera ausartu ginen. Horrela hasi zen 2cyBikes.

Enpresa sortu eta 15 hilabetera, zer ondorio atera duzue?

Ekintzailetzako edozein abenturaren moduan, sekulako errusiar mendia izan da bidea. Batzuetan egiaz galdetzen diogu geure buruari zergatik sartu ginen horretan, baina batzuetan sorpresa txikiak, ezusteko topaketak edo energia guztia itzultzen dizuten aurrerapenak iristen dira. Etengabeko aldaketa da.

Zein da enpresaren helburua benetan?

Gure helburua argia da: hiri-mugikortasuneko alternatiba jasangarriagoa eta irisgarria eskaintzea, tokiko errotze indartsuarekin. Besteek zokoratzen dutenari bigarren bizitza bat ematea posible dela erakutsi nahi dugu: erabiltzen ez diren bizikleta konbentzionalak berregokitzen eta elektriko bihurtzen ditugu, eta laster bigarren bizitza bat emango diegu bestelako erabileretarako baztertu dituzten bateriei (esaterako, automoziorako). Bi aldiz jasangarria den bizikleta elektrikoa sortu nahi dugu, 2cy (bizi), produktuagatik beragatik eta fabrikatzen den moduagatik. Hori guztia ahaztu gabe pertsonentzako benetako soluzioa, eskuragarria eta gertukoa izan behar duela, horrelako mugikortasuna publiko zabalari iristea erraztuko duena.

Zuen ustez, zer puntutan dago proiektua?

Gauzak gustatuko litzaigukeena baino motelago joan dira, eta hori, dakigun moduan, proiektu askori gertatzen zaie hasieran. Oraintxe bertan fase oso garrantzitsuan gaude: gure gutxieneko produktu bideragarritzat hartu daitekeena probatzea eta egokitzea. Dagoeneko baditugu gure bizikletak, lan-sozietate bat finkatua, tailerra martxan, kontzeptu sendo bat… baina oraindik dena benetan abian jartzeko prozesuan gaude, iritsi nahi dugun merkatu horrekin lotzeko —badakigu hor dagoela, baina ez da beti erraza horra iristea—. Aldi berean, I+G proiektu txiki bat jaurti dugu, eta dena ondo badoa aukera emango digu zirkulua ixteko: bizikleta elektriko bat sortuko dugu, eta, bizikletaz gain, bateriak ere izango du bigarren bizitza… eta, ondorioz, bi aldiz izango da jasangarria.

Zer laguntza izan ditu horrelako proiektu batek?

Hasieratik, bai herrian, bai probintzian Arabako ekosistema ekintzailearen sostengua jasotzeko zortea izan genuen. Amurrion, Amurrio Bideanek funtsezko sostengua eman digu, eta Araba osoan, ezinbestekoa izan da BIC Arabaren laguntza. Haren aholkularitzak ate asko ireki dizkigu; esaterako, Arabako Foru Aldiko dirulaguntzen sarbidea —adibidez, Araba ekinean programa—. Era berean, etekina atera ahal izan dugu SPRIk bultzatutako programetatik; esaterako, Ekintzaile funtsezkoa izaten ari da proiektuaren zati teknologikoena garatzeko: bigarren bizitza duten bateriekin lan egitea. Laguntza ekonomikoetatik harago, ekintzailetzako inguru orok —Araba ekinean eta antzeko ekimenetatik hasita, Merkataritzako Ganbera edo ASLEraino— prestakuntza, kontaktuen sarea eta ikusgarritasuna eman dizkigu. Finantzaketa gehigarria ere lortu dugu, 2024ko Zure ideiak balio du eta antzeko lehiaketei esker, gure proiektua birritan saritu baitzuten bertan.

Proiektuaren apustua BERTAKOA bezala fabrikatzea da…

Hori da. Bizikleta bat prezioagatik bakarrik erosten dugunean, askotan ez dakigu zer dagoen atzean. Kantitate handitan ekoiztea, jatorrizko herrialdetik bidaltzea, litiozko bateriak fabrikatzea ingurumenari dagokionez dakarren guztiarekin… hori guztia elkartzen da. Eta kontuan izan behar da. 20 kg-ko bizikleta elektriko bat itsasontziz Txinatik Europako portu batera bidaltzeak, esaterako, 1,5 – 5 kg CO2 inguru sortzen ditu. Guk argi daukagu, eta horregatik egiten dugu berregokitzearen eta bertan muntatzearen aldeko apustua (gure kasuan, Amurrion). Sinesten dugu osagarriei bigarren bizitza bat ematean, egiten dugunaren eragina ahalik eta gehien gutxitzean eta balioa hemen sortzean. Produktua bertakoa denez, izatez, jasangarriagoa da dagoeneko.

Zein dira epe labur-ertainerako helburuak?

Epe labur-ertainean gure helburu nagusia 2cy kontzeptua merkatuan baliozkotzea da. Erakutsi nahi dugu 2cyBikes ekimenak bizikleta elektriko berregokituen bidez eskaintzen duen alternatiba jasangarriak merkatuan lekua duela eta benetako beharrari erantzuten diola. Gainera, bigarren bizitzako bizikletentzako bateriaren garapena automobilgintzak baztertutako bateriak berrerabiliz amaitzea gustatuko litzaiguke. Aurrerapen hori lortzean, gure hasierako helburua erdietsiko dugu: oraingo aukerak baino alternatiba askoz jasangarriagoa eskaintzea, ingurumeneko eragin askoz txikiagoarekin. Amaitzeko, izugarri gustatuko litzaiguke proiektua mugikortasun jasangarria helburu duten eta gurekin elkartu nahi duten pertsona berriei irekitzea, ekimena hazteko eta etorkizun jasangarriago baten aldeko apustua egiten jarraitzeko.

 

 

 

Lotutako albisteak

Preocak  jasangarritasuna  bultzatzen  du  era  guztietako  industria-enpresetan

Preocak jasangarritasuna bultzatzen du era guztietako industria-enpresetan

Arabako konpainiak ingurumen-betekizunekin lotutako zerbitzuak eskaintzen ditu, administrazio-izapideak edo gaikuntza teknikoak, besteak beste.

TH  COMPANY,  munduko  liderra  arrantza-industrietarako  irtenbide  teknologikoetan

TH COMPANY, munduko liderra arrantza-industrietarako irtenbide teknologikoetan

Mungiako enpresak zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du eta salmenten % 80 esportatzen du

Lanerako  mugikortasuna,  eguneroko  errutinatik  palanka  estrategikora  euskal  erakundeentzat

Lanerako mugikortasuna, eguneroko errutinatik palanka estrategikora euskal erakundeentzat

Ingartek, mugikortasunari aplikatutako adimenean espezializatutako euskal enpresak, ingurumen-inpaktua murrizteko eta langileen segurtasuna eta ongizatea hobetzeko aukera ematen duten planak garatu ditu Euskotrenentzat eta Lehendakaritzarentzat.

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Nabla  Wind  Hubek  nazioarteko  parke  eolikoen  bizitza  erabilgarria  luzatzen  jarduten  du  Gasteiztik

Nabla Wind Hubek nazioarteko parke eolikoen bizitza erabilgarria luzatzen jarduten du Gasteiztik

Ingeniaritza eolikoaren talde independenteak eredu aeroelastikoak, egituren azterketa eta zerbitzu aurreratuak uztartzen ditu martxan dauden parkeetan aktiboak optimizatzeko eta arrisku teknikoak murrizteko.

Plásticos  Lezo,  plastikoaren  industrian  piezetarako  hornitzaile  estrategiko  bihurtutako  familia-tailerra

Plásticos Lezo, plastikoaren industrian piezetarako hornitzaile estrategiko bihurtutako familia-tailerra

Irungo enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programako laguntza jaso du eta jasangarritasuneko politika da bere ezaugarri nagusia

Ciclogreenek  laneko  mugikortasunaren  inpaktua  murrizteko  irtenbideak  garatzen  ditu

Ciclogreenek laneko mugikortasunaren inpaktua murrizteko irtenbideak garatzen ditu

Enpresak Mugikortasun Jasangarriko Planak diseinatzen eta ezartzen laguntzen die euskal erakundeei, teknologia, pizgarriak eta arauak betetzea uztartuz.

Unibertsitatetik  merkatu  globalera:  SBSk  prozesu  termikoak  optimizatzen  eta  karbonoa  harrapatzen  duen  teknologia  propioa  garatzen  du

Unibertsitatetik merkatu globalera: SBSk prozesu termikoak optimizatzen eta karbonoa harrapatzen duen teknologia propioa garatzen du

Euskal spin-offak, EHUtik sortua, hamarkadetako ikerketak industriarentzako irtenbide praktiko bihurtzen ditu, hondakinak birziklatzetik emisioak murrizteraino.

Itsas  Natura,  30  urte  baino  gehiago  lanean  elikagaien  eta  ingurumenaren  segurtasunean

Itsas Natura, 30 urte baino gehiago lanean elikagaien eta ingurumenaren segurtasunean

Gipuzkoako enpresa bere analisien kalitatea, elikagaien industrian kalitate-sistemen ezarpena eta Legionellaren kontrolagatik nabarmentzen da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.